detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Igande-pausoz (jj-85)

Asteguna izan arren, gaurkoan ez dute presarik eta patxadaz gosaltzen dute elkarrekin, aberatsek bezala igade-pausoz.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL 85 Igande-pausoz

JONE
    Jon Itzali iratzargailu puta hori.
JON
    Non dago?
JONE
    Eta nola nahi duzu nik jakitea?
JON
    Ba normalena hori litzateke, zuk jarri zenuen eta.
JONE
    Baina gaur arratsaldez lan egin behar dut, joder.
JON
    Nik ez dakit zer lan-ordutegi duzun Jone
JONE
    Joder,  kentzea ahaztuko nuen atzo, itzali mesedez eta gera gaitezen apur bat gehiago ohean.
JONE
    Zergatik ez zara ohean geratu?
JON
    Tarte batean geratu naiz, baina zure marmota itxura ikusi baino,  nahiago nuen jaiki eta gosaria prestatu.
JONE
    Laranja zukua egin duzu, uhmm.
JON
    Eta kafea deluxe, opari egin nizun espuma egiteko katxarritoa (tresnatxoa) erabili dut.
JONE
    Zuk estreinatu duzu orduan.
JON
    Aizu presaka ez gabiltzanez, inporta ez bazaizu irratia jarri beharrean musika jarriko dut…
JONE
    Bale…
JON
    Igandea bailitzan… musikita jarri,  lasai gosaldu…
JONE
     jajajajja eta gero mezetara.
JONE
    Igande-pausoz ibiliko gara gaur.
JON
    Igande-pausoz?
JONE
    Bai,  aitonari entzuten nion nik hori txikitan, igande-pausoz ibiltzea, lasai ibiltzea, ez bakarrik abiadurari dagokionez, nik uste hark jendea aberatsarengatik esaten zuela, igande-pausoz ibiltzen zirela beti.
JON
    Ba bada jendea egunero horrela gosaltzen duena, presarik gabe,  agobiorik (larritasunik) gabe.
JONE
    Nik uste nuen zu horietako ba zinela.
JON
    Zu ezagutu arte bai, baina bueno,  gaur behintzat  igande-pausoz gosalduko dugu.
JON
    Aizu Jone,  zure ex-arekin pisu honetan bizi zinen?
JONE
    Ez,  hiri kanpokaldeko adosatu (elkarri atxikitako etxe) horietako batean bizi ginen, badakizu, topiko guztia betetzen genuen, haurra,  adosatua,  audia garagean.
JON
    Eta ez zizun penarik eman etxe hartan bizitzetik,  pisu batean bizitzera pasatzeak?
JONE
    Ba egia esatea nahi baduzu, badakit jendeari kontrakoa gustatzen zaiola,  baina nik nahiago dut pisua, tontakeria izango da,  baina lehengoan esan nizuna,  bizilagun berriekin,  ez dakit,  nolabait jendeartean bizitzearen senstazioa dut.
JON
    Nola dute izena bizilagun berrien alabek, Nikoren lagunak direnak, ez naiz sekula akordatzen.?
JONE
    Kattalin eta Maia, Bada, horixe esan nahi nuen, adosatuan bizi ginenean ez genuen bizilagunekin traturik, bueno hori ere ez da egia.
JONE
    Oskarrek bertan ezagutu zuen Vanesa
JON
    Bizilaguna zen?
JONE
    Ez, bizilagunen haurrak zaintzen zituena, baina bueno,  ordurako gureak ez zuen zentzurik, elkarrekin bizi ginen baina ez geunden elkarrekin, zentzu horretan ez diet inongo errurik botatzen ez Vanesari ez Oskarri.
JON
    Ez dakit zer laranja klase den hau,  baina zuku gehiago egin beharko dizut goizetan.
JONE
    Aitortu behar dut ez dudala beti orain esan dizudan hau pentsatu.
JON
    Eta zuk? Oskarren ondoren izan al zenuen beste lagunik?
JONE
    Bai, oso serioak ez baina bueno.
JON
    Serioak? Bat baino gehiago?
JONE
    Bueno lagunak bai, ez ziren nobioak, baina harremanak izan ditut bai
JON
    Eta zenbat?
JONE
    Ba batzuk
JON
    Baina batzuk esku batekin zenbatu daitezkeenak edo batzuk autobus batean kabitzen ez direnak?
JONE
    Ba autobus bat ez,  baina esku bat baino gehiago beharko zenuke zenbatzeko.
JON
    Hara, eta gero neri esaten didazu playboy.
JONE
    Ia baina nireak ez ziren gauza serioak, gau bateko rolloak besterik ez…
JON
     Uf, bale, horrek askoz hobeto sentiarazten dit
JONE
    Baina zer? Orain zu jarri behar zara jeloskor?
JON
    Jeloskor ni? Zergatik? Ni ez naiz batere jeloskor.
JONE
    Jakina ezetz.
JON
    Emaidazu zuku gehiago, ea niri ere efektu bera egiten didan.

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-05-04

x61pRelaContWAR

16269231

x61pViewCountWAR

1813

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR