Dokuteka
Smartphoneak baztertu dituenak
Smartphone-ak, telefono adimentsuak, erabiltzen hasi garenetik, beste hainbat gailu bazterrean geratu dira. Zenbat uste duzu irentsi dituela smartphoneak? Seguru asko, hasiera batean uste baino gehiago. Entzun audioa eta izango duzu horren berri.
ESATARIA NESKA. Bueno, esaten ari ginen smartphoneak dauzkagunetik, Joxe, zenbat, e, gailu alboratu ditugun. Zenbateko zerrenda egin duzu?
JOXE. Nik hamabost jarri ditut blogean.
ESATARIA NESKA. Hamabost jarri dituzu? Hasi. Azkar-azkar.
JOXE. Lehenengoa eta ebidenteena nik uste dut telefono finkoak. Aldaketa nahi baduzu filosofiko bat da: lehen lekuetara deitzen genuen, konturatzen bazara …
ESATARIA NESKA. Bai, bai, bai.
JOXE. … eta gaur egun ez, gaur egun pertsonari deitzen diozu.
ESATARIA NESKA. Bai.
JOXE. Ez duzu deitzen ez dakit noren etxera, deitzen diozu lagun horri berari, ezta? Bueno, ba bigarren bat jarri nuena zen garai bateko PDAk edo hasi …, agenda elektronikoak edo zirenak, horiek eduki zuten 90etan holako goraldi bat eta urrezko bat.
ESATARIA NESKA. U! ahaztuta neukan ja.
JOXE. Bai, ze, izan ere, gaur egungo smartphone horiek dira horien eboluzioa. Gero hirugarrenean e argazki eta bideokamerak jarri nituen nik eta gero beste puntu batean dagoz ere bai grabagailuak eta hori ….
ESATARIA NESKA. Bueno, desagertu, desagertu…
JOXE. Desagertu, desagertu esan nahi dut ….
ESATARIA NESKA. Bidean igual egongo dira.
JOXE. Bai hori da, hori da baina txikiak, esan nahi dut etxerakoak horiek poltsikoan eramatekoak eta oporretara eramatekoak eta, gero eta gehiago ikusten dugu jendea iPad-ekin inkluso argazki turistikoak egiten, ezta?
ESATARIA NESKA. Bai, bai.
JOXE. Orduan, horiek. Gero GPS gailuak ere bai, bolada batean aitaren egunerako opari izarrak izan zirenak, ezta? Bueno ba horiek ere….
ESATARIA NESKA. Bai.
JOXE. Esango nuke oso gutxi geratzen direla.
ESATARIA NESKA. Hautsak jaten horiek ere.
JOXE. Hori da. Edo MP3 erreproduktoreak ere, horiek zulora joan dira ez bada oso erabilera zeretarako, espezializatuetarako, ba kiroletarako eta ez dakit zer, behar duzula igual zera txikiagoa, baina …
ESATARIA NESKA. Bai, egia.
JOXE. Zer gehiago? Eskanerrak ere, esan nahi dut dokumentuak editatzeko gero eta aukera gehiago dagoz, e telefonotik egin daiteke gaur egun zuzenean, makinaz edo inpresoraz idatzitako dokumentu bati argazki bat egin eta telefonoak berak egiten du eskaneoa, irudi hori testu bihurtu, nahi baduzu aldatu eta..
Gero telefono-agendak ere bai. Gero, beste bi edo antzekoak direnak dira, batetik telefono-kabina, eta beste poste batzuk antzekoak desagertzen ari direnak eta –niri hori larriagoa iruditzen zait– dira, zera, autopistetako SOS poste horiek?
ESATARIA NESKA. SOS posteak bai.
JOXE. Bai, egon naiz begiratzen eta Espainiako Gobernuak 2010ean esan zuen ofizialki kendu egin behar zituela sekulako gastua zirelako eta gaur egun, bueno, pues, mundu guztiak gutxi-asko daramalako e sakelakoa eta abar, ezta?
ESATARIA NESKA. Telefono bat, ez?
JOXE. Sakelako egutegia, kartoizko horiek, ba horiek ere gero eta gutxiagotan ikusten dira.
ESATARIA NESKA. Kar-kar. Baina batzuk oraindik ere ausartzen dira, badute ausardia.…
JOXE. Bai.
ESATARIA NESKA. Propagandarako horrelakoak ateratzeko.
JOXE. Propaganda, bai hori da propagandarako eta gero errifak eta saltzeko….
ESATARIA NESKA. Hori da, hori da. Gabonetako saskiak eta zozketatzeko. Bai, bai, bai.
JOXE. Kar-kar. Gero batzuk oso ondo, tipoa oso ondo aguantatzen duten batzuk dira kalkulagailuak. Gauza bat marabilosoa! Nik bulegoan ikusita daukat jendea Excel bat zabalik aurrean –Excel bat!, dena kalkuluak egiteko programa bat– eta ondoan, beste eskuan, kalkulagailua, tak-tak.
Bideo-kontsolak eramangarriak ere bai, ba Nintendo DS, ez dakit zer….
ESATARIA NESKA. Bai.
JOXE. … hauek ere gero eta gutxiago. Eta nik azkena jarri dutena da ordenagailua bera. Beti ere, lehen esan dudana, segun, erabilera arinetarako eta hola, Nik neuk sumatu dut, gero eta pereza gehiago ematen dit gauean etxera iritsi eta ordenadorea piztea, ez? Batez ere orain egiten dugunerako eta etxean egiten duzun horretarako, ezta? Hala edo Twitterren saltseatu apur bat, edo ikusi bizpahiru web orri eta tal.
ESATARIA NESKA. Bai, mezuak ikusi, bai, bai.
JOXE. Horiek ere nik uste dut… Eta, bueno, tabletak etorri zirenetik are gehiago, ez?
SATARIA NESKA. Are eta gehiago.
JOXE. Bai, bai, bai. Eta bueno hortxe hamabost, hola arrapaladan esanda. Gero Twitterr-etik etorri zen bat, konturatu gabe nengoena, zen erlojuak. Erloju bai eskumuturrekoak eta bai esnagailuak bereziki, iratzargailuak, horiek ere oso, oso etorkizun bueno ba ez dakit…...
ESATARIA NESKA. Esan, Benito.
BENITO. Beste gauza bat. Metroan eta lehengoan dentistaren kontsultan: aldizkariak eta egunkariak.
DENAK. Kar-kar.
BENITO. Jende guztia telefonoari begira
JOXE. Egia, egia.
BENITO. Lehen trenean, metroan joaten zinen, eta jende asko ibiltzen zen egunkari horiek, debalde ematen zirenak eta hori.
JOXE. Bai.
ESATARIA NESKA. Bai, bai.
BENITO. Orain jende guztia telefonoari begira.
