detalle dokuteka-generico-fitxa

Ardo urdina asmatu dute!

Gazte berritzaile euskaldun batzuek aurkeztutako proiektu bat ezagutu dugu "Euskal Herria Zuzenean" saioan: Gik Live ardo urdina.

Kaleko jendearen iritzi bila aterako da Hodei Esnaola kazetaria.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Xabier Euzkitze.- Gazte berritzaile batzuek aurkeztutako proiektu bat dakarkigu orain Hodei Esnaolak: ardo, entzun, e? ardo URDINA. Lehen beltza, zuria, gorria baditugu, orain urdina. Eta, erronkaren alderik zailena, kolorea modu naturalean lortzea izan omen da.  Ez nau harritzen! Dastatu nahi?
Elkarrizketatua 1.- Gozoa dago, e!
Hodei Esnaola.- Bi gipuzkoar Bilbon ardo urdin batekin eta derbi egunean, a zer perkala!
Taig Mac Carthy.- Pozik gaude hemen, ezta? Ardoarekin. Galdetzen digute ba, eta zergatik urdina? Eta esaten diegu, zergatik ez? zergatik ez eraldatu zerbait hain…hain tradizionala dena?
Hodei Esnaola.- Imajinatzen al duzu ardo hau elizan zuk?
Taig Mac Carthy.- Joooo, izango zen “un show increíble”
Elkarrizketatua 2.- Nik curaçao urdina edo hori likorea, ezta? Eeeee….
Elkarrizketatua 3.- Tindatutako ura edo?
Elkarrizketatua 4.- Txakoli, sidra edo horrelako usaina susmatzen dut.
Hodei Esnaola.- A, bueno!
Elkarrizketatua 4.- Izan daiteke?
Hodei Esnaola.- Bueno, izan daiteke, izan daiteke. Orain dastatu, ez dauka, ez dauka, zin egiten dizut ez daukala pozoirik, behintzat, e?
Elkarrizketatua 4.- Bai, espero dut.
Taig Mac Carthy.- Dastatu! Dastatu, hombre!
Hodei Esnaola.- Gozoa dago, e? gainontzeko ardoekin alderatuta?
Taig Mac Carthy.- Bai, bai, oso gozoa da.
Hodei Esnaola.- Badu moscato antzeko…
Taig Mac Carthy.- Batek esaten zuen flash modukoa zela eta beste batek mosto bezala…bueno…
Elkarrizketatua 2.- Bai, ardoa ematen du. Ardoa, baina oso oso gozoa.
Elkarrizketatua 4.- Ez dakit, zapore arraroa, e?
Hodei Esnaola.- Arraroa du?
Elkarrizketatua 4.- Ez dago txarto, gozoa dago, e?
Elkarrizketatua 3.- Gozoki zaporea dauka.
Elkarrizketatua 5.- Ez naiz oso ardozalea, nahasten ditut denak, baina…
Hodei Esnaola.- Zu kalimotxo zalea zara… hau koka-kolarekin nahastuko zenuke?
Elkarrizketatua 4.- Hombre, ez, joder, koloreagaz eta bakarrik…
Hodei Esnaola.- Zer kolore aterako litzaiguke orduan, morea edo?
Elkarrizketatua 4.- Batek daki!
Hodei Esnaola.- Begiak zaporeak baino gehiago jokatzen duela?
Taig Mac Carthy.- Claro, claro, o sea, gure burmuina da kaos bat eta ikusten duguna eta dastatzen duguna elektrokutatzen da gure burmuinean eta ez dakigu zer daukagun ahoan.
Elkarrizketatua 1.- Bai, oso kuriosoa, igual jendea azkenean animatu egiten da ba kolore desberdinegaz ere bai jokatzeko, ezta?
Elkarrizketatua 5.- Lambrusco, moscato, edo… bai, gorria edo zuri bat.
Elkarrizketatua 4.- Oraindino urte batzuk atzera goazela uste dut horregaz, e?
Hodei Esnaola.- Bai, zergatik?
Elkarrizketatua 4.- Joder, gu lar tradizionalak gara gauzak…
Elkarrizketatua 2.- Azkenean, ardoaren mundua da mundu bat, nik uste dut, gutxika-gutxika doana sartzen innobazioa eta… eta
Taig Mac Carthy.- Ba, egia esan, nire lagun batek esan zidan oso… oso mozkor sexuala daukala.
Elkarrizketatua 3.- Pintxo larrosak eta urdinak topa ditzakezu, zergatik ez ardo urdina, ez? Izan daiteke.
Hodei Esnaola.- Bueno ba, kopa zuretzat.
Elkarrizketatua 3.- A, ba eskerrik asko!
Hodei Esnaola.- Ondo-ondo segi, eskerrik asko.
Elkarrizketatua 3.- Bale, agur!
Hodei Esnaola.- Gora Lapurdi! Ea nor ausartzen den orain esatera betiko txikiteroei ardo urdina ere badutela gozatzeko. Gaur, beraien alde, topa!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2015-05-04

x61pRelaContWAR

16268429
03:00

x61pViewCountWAR

6621

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR