Duela hamar urte sortu zen YouTube

Hamar urte bete dira YouTube plataformara lehenengo bideoa igo zenetik.

Gaur egun, hainbat dira YouTuben kontua zabaldu eta profesionalak direnak. Alegia, bideoak argitaratzeagatik ospetsu bihurtu edo dirua lortu dutenak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Hamarkada bai, YouTub edo YouTube sortu zela. Hamar urte, sortzaileetako batek lehenengo bideoa igo zuela. Ordutik, bilaketaz bilaketa gangnam style bilakatu da historian ikusiena, bi mila milioi erreprodukziorekin.
Bisita gutxiagorekin, baina YouTuberi zor diote euskal herritar askok ere, euren fama.
Plataforma jaioberritan hasi zen emititzen sarean “Qué vida más triste”.
Saioko arduraduna.- Ez da gauza bera norbaiti zazpi megako bideo bat bidaltzea edo YouTubeko esteka bat ematea. Estekak asko erraztu zuen “Qué vida más triste” ezagutaraztea.
Saioko arduraduna 2.- Bisita-kopuruak ikusita, bagenekien jendea erakartzen zuela.
Esataria.- Kontsulta albo batera utzita, mila bideotik gora dauzkate, bestalde, Basauriko anaia fisioterapeutek, aitorpen bat eta guzti jaso dute.
Iñigo Junquera, fisioterapeuta.- YouTubek aukera asko ematen dituela-eta, grabazioak profesionalizatzea erabaki genuen. Platoa masaje-sala bihurtu eta chroma-areto hau ezarri genuen.
Esataria.- Ordiziatik munduratu zituen YouTubek Twin Melody bikiak.
Aitana Etxebarria.- Halere, ikusten genituen jendeak igotzen zituela cover-ak eta horrela eta esan genuen “Benga, goazen preparatzera, lehenengo eta gero goazen hastera ja igotzen”. Eta horrela, adibidez, Pablo Alborán, Justin Bieber ere deskubritu dituzte-eta.
Esataria.- Aitana eta Paula, Ruben eta Borja edo Junquera anaiak bezala, YouTuben hilean mila milioi erabiltzaile dauzka eta dagoeneko Internet erabiltzen duten erdiek kontua dute zabalik YouTuben.
Minutuero ehun ordu-grabazio igotzen dira bideo-plataforma honetara eta bertan edozein motatako edukiak topa daitezke. Azkenerako, hilabete amaierarako, 6.000 ordu-bideo kontsumitzen dira YouTuben.
Jakobe Palacio.- Garrantzia oso handia da, pentsa dezagun bilakatu dela, denboraren poderioz, bigarren bilatzailerik kontsultatuena.
Aditua.- YouTuberen arrakastak lau oinarri ditu: bideoak ekoiztea, kontsumitzea, gomendatzea eta zabaltzea oso erraza dela.
Esataria.- Arrakastak bultzatuta, esparru berrietara heldu da. YouTube Education, irakaskuntzarako kanala da, eskoletako metodologia iraultzeko.
Jakobe Palacio.- Nire kanal nagusian, hain zuzen, hor, batez ere, ikasleentzako bideoak ditut, bai screencast-ak, hau da, pantailakadan agertzen dena, hori grabatu eta horrela aukera ematen diegu ikasleei haiek jasotzeko materialak, gaiak, eta etxetik ikusiak izateko.
Esataria.- Enpresek ere ikusi dute aukera publizitaterako eta, zergatik ez, dirua lortzeko.
Iñigo Junquera, fisioterapeuta.- Hogei mila bisitako hogeita hamar euro inguru dira. Guk orain 1.500-1600 dolar poltsikoratzen ditugu hilean.
Esataria.- Pantailatik bizitzara egin du jauzi YouTubek edo alderantziz. Gure egunerokotasunak jauzi egin du YouTubera, hamar urte bete dituen egun honetan.
Paula eta Aitana.- Zorionak!

B2
2015-02-17
16266280
03:15
4919