detalle dokuteka-generico-fitxa

Dirurik eman behar al zaie eskaleei?

Azken egunotan Eliza Katolikoa izan da eztabaida mahai gainean jarri duena. Pasatu den igandean zenbait parrokiatan, mezetan, eskaleei dirurik ez emateko esan zieten eliztarrei, horretarako badaudelako beste modu batzuk, adibidez, Caritasi dirua ematea. Kaleko pare bat lagunen iritzia ere jaso dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Ba horra hor azken egun hauetan zabaltzen ari zaigun galdera: kalean eskean dabilenari dirurik eman behar al zaio? Zerbaiterako balio al du eskean dabilenari dirua emateak? Komeni al da? Zenbaiten iritziz, hori eginez horretara ohitzen ditugu eskaleak eta ez dute beste alternatibarik bilatzen. Azken egunotan eliza katolikoa izan da eztabaida mahai gainean jarri duena. Bilboko gotzaindegiak eliztarrei esan die ez dela komeni eliz atarian eskean egoten direnei dirua ematea, badirelako zu emateko prest zauden diru hori bideratzeko beste modu batzuk, adibidez Caritasi ematea. Pasa den igandean zenbait parrokiatan, mezetan, eskaleei dirua ez emateko esan zieten eliztarrei, antza, azken aldian istilu batzuk ere izan omen dira Bilbon, atarian dirua eskatzen ari direnekin. Kalera atera gara galdera egitera: ematen al diozu dirurik eskean dabilenari?. Lander Izagirre ibili da Bilboko kaleetan galdezka.
KALEKO EMAKUMEA. Pertsonaren arabera, itxuraren arabera.
LANDER IZAGIRRE. Itxuraren arabera.
KALEKO EMAKUMEA. Bai, gehienbat jarreragatik. Ikusten badut e, ez dakit, edo edanda dagoela edo sobredosia daukala, edo halako kontutan, pues ez deutset [diet] ematen.
LANDER IZAGIRRE. Pentsatu egiten duzu diru hori zertarako erabiliko duen?, edo horrek ez du ardura?
KALEKO EMAKUMEA. Hombre, kasu batzuetan bai. Ikusten badut umeekin dagozela [daudela] eta, orduan bai ematen deutset, baina bestela ez.
LANDER IZAGIRRE. Eta jatekorik edo kafesneren bat, edo… Hori jende askok egiten du, dirua ez baina beste laguntza bat eman.
KALEKO EMAKUMEA. Inoiz eman deutset, bai, edo zeozer erosi, edo kafe bat pagatu, edo halako zeozer.
KALEKO GIZONA. Normalean ez, ze nik pentsatzen dut gizartea ez dagoela horretarako, beste medioak ditugu eta gehiena da, ze gure instituzioak ditugu eta horra bidaltzea. Nik uste dut bestela e, tranpa bezala dela. Dirua ematea ez da ona, absurdoa da, nik esaten dizut, uste dut tranpa dela eta gainera e, beraren aurka ipintzen dugu eta hori txarra da. Instituzioetara bidali… Hortikan bai: gure presupuestotik, gure inpuestoetatik, hortik eman, baina kalean ez.
LANDER IZAGIRRE. Eta inoiz eman diezu ba jatekorik edo kafesnerik?
KALEKO GIZONA. Hori bai, hori bai, eta baita zera, billete bat ere bai, esan diet?, “Donostiatik Bilbora zoaz? Neuk ordaintzen dizut”, baina dirua ez.
ESATARIA. Bueno, garbi geratu da beraz ogitartekoa edo kafesnea ordaintzeko prest badagoela jendea Lander, baina dirua ematearen aldeko hainbeste jende ez duzu aurkitu.
LANDER IZAGIRRE. Hori da, Manu. Premian daudenei laguntzeko ba erakunde publikoek edo bestelako elkarteek, elizak berak ere, ematen duten zerbitzua uste dute gehienek dela egokiena. Hala ere, eta laguntza horretaz gain, eskaleei dirua ematen diete batzuek, baina, entzun duzuen moduan, beste batzuek ez. Eskatzen dagoenaren jarreraren edo itxuraren arabera izaten da hori askotan, eta dirua zertan gastatuko duten ere begiratzen dute herritar askok, nahiago dutelako ba ogitartekoa, jatekoa edo kafesnea eman, dirua baino.
ESATARIA. Eta batek esan digu billetea ere ordaindu ziola bati behin, ezta?
LANDER IZAGIRRE. Ba joan-etorria, ba autobusekoa edo, baina dirua zuzenean ematearen alde ez daude guztiak behintzat.

detalle2

Dokuteka

B1
2015-01-15

x61pRelaContWAR

16265628
00:02:54

x61pViewCountWAR

6602

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR