detalle dokuteka-generico-fitxa

Istripua igogailuan

Igogailuan harrapatua edo lotua geldituz gero zerbitzu teknikoaren zain geratzeko gomendatzen dute adituek.

20. zinta / 00:41:10

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Maialen Iriarte.- Istripuez aritu behar dugu orain. Igogailuak, aszensoreak, sarri hondatzen dira eta norbera bere kabuz irteten saiatzen baldin bada, arriskutsua gerta daiteke.
Azken egunotan, hain zuzen, bi lagunek zauriak izan dituzte Donostian igogailutik irteten saiatu direnean. Zulotik behera erori dira. Istripuok errepikatu ez daitezen zerbitzu teknikoei edo suhiltzaileei itxarotea da Eusko Jaurlaritzaren gomendioa.
Aitziber Fernandez berriemailea.- Ia egunero edonon sortzen den egoera da. Demagun igogailu baten barruan goazela eta bat-batean hondatu eta gelditu egiten dela.
Igogailu baten barruan harrapatuta geldituz gero, urduritasuna alde batera utzi, alarma sakatu eta hobe da zerbitzu teknikoei edo suhiltzaileei itxarotea. Izan ere, norbera bere kabuz irteten saiatzen bada edota bizilagunen laguntzaz, egoera arriskutsuak bizi daitezke.
Gomendioa Eusko Jaurlaritzak egin du. Izan ere, bi istripu izan dira azken egunotan Donostian. Igogailutik beren kabuz irteten saiatzen ari zirela, zulotik behera erori ziren bi lagun, zauri nahiko larriak egin zituzten. Horregatik, halako egoeretan zerbitzu teknikoaren beharra ezinbestekoa dela esan du Jaurlaritzak.
Zentzu berean, igogailuen ateak irekitzeko giltzak makina-geletan gordeta egon behar dutela azpimarratu du adituak iristerakoan erabil ditzaten
 

detalle2

Dokuteka

B1
2002-01-10

x61pRelaContWAR

16262866
00:01:20

x61pViewCountWAR

3328

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR