Dokuteka
Kerman, mintzalagun bila: Bidaia-agentzian
Kermanek bidaia bat egin nahi du eta bidaia-agentziara joan da zein eskaintza dauden ikustera.
Bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba-erantsiko diegu aurretik. Garraiobidea adierazteko, oro har, zerez kasua erabili ohi da euskaraz.
KERMAN: Hombre, bikote, zer moduz?
BIKOTEA: Kerman! Ondo eta zu?
KERMAN: Ondo, zuek ere oporretan zoazte?
BIKOTEA: Bai
KERMAN: Eta nora zoazte?
BIKOTEA: Bueno, kruzero bat hartu dugu...nahi duzu gurekin etorri?
KERMAN: Ez, ez, ez, nik beste plan bat daukat, beste plan bat...
BIKOTEA: O! Lastima, bueno... ondo pasa!
KERMAN: Berdin, ondo pasa
BIKOTEA. Beste bat arte
KERMAN: Beste bat arte, gero arte!
BIKOTEA: Bale, agur!
KERMAN: Kaixo!!! Kerman naiz... gogoratzen zara nirekin... txanda eskatzeko... Daukazu momentu bat hitz egiteko? Informazioaren bila nator oporretara joateko...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, eta ideiaren bat badaukazu?
KERMAN: ez dakit, ez dakit... zuk zer uste duzu dela ona garai honetarako, neguan joateko?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zenbat pertsona zarete, edo zenbat jende joateko...
KERMAN: Lagun bat eta biok izango gara. Bueno, laguna... adiskide bakarrik. Badaukazu bi asterako eskaintzarik?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: bai, bai, badaude eskaintzak. Ze fetxa dauzkazu, gutxi gorabehera?
KERMAN: Ba begira, martxoa... martxoaren 7tik 21era.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta ze gustatzen zaizu ikustea joaten zaren destino horietara? Adibidez, ez dakit mendia nahi duzun, zerbait kulturala, hiriren bat?
KERMAN: Beitu, nik argi daukat toki exotiko bat nahi dudala.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta hizkuntzarik edo kontrolatzen duzu?
KERMAN: Uf! Momentuz, euskararekin, nahikoa!
bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba- erantsiko diogu aurretik: Badaukazu TARTETXO BAT NiREKIN HITZ EGITEKO? Baztertzekoak izango dira, horrenbestez, «daukazu TARTETXO BAT NIREKIN HITZ EGITEKO?» erako galderak. |
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zer iruditzen zaizu Mexiko, adibidez?
KERMAN: Mexiko... ba oso ondo, hori bai, bidaia izango da oso luzea, ez? Luzea... Euskal herritik zuzenean Mexikora, zaila, ez?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Madriletik ateratzen dira hegaldiak eta gutxi gora behera dira hamar ordu edo hamaika orduko hegaldiak.
KERMAN: Madriletik...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: BAI.
KERMAN: A! orduan, hegazkinean... joango naiz.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, hala beharko du! Beste aukerarik ez daukazu!
KERMAN: Bueno, ba... Madrildik Mexikora hegazkinez, baina hemendik Madrilera nola joango naiz?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: ba, aukera asko dauzkazu. Daukazu, adibidez, autobusa, trena... eta azken aukera bezala, zure kotxean.
KERMAN: A! orduan, nire autoan, bai, bai, bai. Eta gero han, aireportutik urruti dago hotela?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ba, gehienbat izango dituzu ordubete-bi ordu...
KERMAN: Taxiz joango naiz?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, baina bidaian sartuta daukazu transladoa, e? irteerakoa eta sarrerakoa.
KERMAN: Baina, nik nahiago dut taxiz, ze nik bakarrik...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Hori ja zure aukera da.
KERMAN: Eta hondartza? Urruti dago hoteletik?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, ez, ez, bertan daukazu.
KERMAN: ba, orduan, oso ondo, banoa Mexikora, mila esker.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bale ba!
GARRAIOBIDEA ADIERAZTEKO, ORO HAR, ZEREZ KASUA ERABILI OHI DA EUSKARAZ: NOLANAHI ERE, GARRAIOBIDEA ZEHAZTEN DUGUNEAN, NON KASUA ERABILIKO DUGU: KERMAN BERE AUTOAN JOANGO DA. |
KERMAN: Ze ondo! Azkenean, Mexikora noa! Txapela buruan eta ibili munduan! Han hondartza eta eguzkia, berotasuna... eta neskatilak! Kar, kar, kar...
| Gaur, Kermanekin besteak beste, ikasi dugu bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzean, aditzari ba- erantsi behar zaiola: Argi geratu da bereizketa hori, ezta? |
Beno, ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!
