Dokuteka
Aitona-amona esklaboak
Egia ote da gaurko aitona-amonek lan gehiegi hartzen dutela bilobak zaintzen?
Uste hori zabaldua dago, baina irratian egin duten kaleko inkesta honetan ez du hori ematen.
JAIME OTAMENDI. Gaurko beste gaiari helduko diogu: aitona-amonak.
ESATARIA. Interesgarria hau ere.
JAIME OTAMENDI. Zuek inguruan al dauzkazue aitona-amonak?
ESATARIA. Ez.
JAIME OTAMENDI. Ez.
ESATARIA. Nik batzuk bai, baina beste batzuk ez.
JAIME OTAMENDI. Ez. Ze hemen, gure inguruan behintzat, Euskal Herrian, aitona-amonak ez baleude, ez dakit bikote askok zer egingo luketen umeekin?
ESATARIA. Um, um. Bai, hori arazo galanta izaten da eta Olatzek eta nik uste dut badakigula oso ondo horrek zer suposatzen duen eta…
JAIME OTAMENDI. Eta guk lan-hipotesi bat geneukan, alegia, aitona-amonak ya ez daudela hain gustura ilobekin baina… Maitane Urbieta aitona-amonekin ibili da, eta egia esan behar bada, inork ez digu aitortu nazka-nazka eginda daudenik euren seme-alabekin. Denek esan digute oso gustura egiten dutela goizean jaiki, haurrak hartu, eskolara eraman, eskolatik ekarri, bazkaria eman, eskolara berriz,
OLATZ. Parkean jolastu,
JAIME OTAMENDI. …arratsaldean ingelesera, parkean jolastu…
OLATZ. Hirurogei ta hamar urterekin, hola, balonzeston pixka bat ibili.
OLATZ. Eta beno, ze gezurtiak!
ESATARIA. Ze plana! Ze plana!
JAIME OTAMENDI. Maitane Urbietak.
MAITANE URBIETA. Zenbat biloba dauzkazu zuk?
AITONA 1. Bi.
MAITANE URBIETA. Bi biloba. Eta zenbatero tokatzen zaizu beraien kargu egitea?
AITONA 1. Ba eguerdian orain eskolatik jasotzea eta gero, arratsaldean, igual ordubete edo horrela.
MAITANE URBIETA. Gustura egiten duzu edo?
AITONA 1. Oso gustura gainera, bai.
MAITANE URBIETA. Zenbat biloba dauzkazu zuk?
AMONA 1. Lau.
MAITANE URBIETA. Lau, beraien kargu egitea eta tokatzen zaizu? Beraiek zaintzea?
AMONA 1. Bai. Behin baino gehiagotan, bai, baina gustura beti. Oso gustura.
MAITANE URBIETA. Zuretzat ez da derrigorrez egiten duzun…
AMONA 1. Ez. Ez. Ez da derrigorrezkoa, baina iruditzen zait gainera ere, beharra, beharrezkoa dela, bai umeentzat, eta bai aitona-amonentzat ere bai. Bientzat, ez da beharra umeena bakarrik, baizik zaharrena ere bai: gaztetu egiten du umeak, eta da lan polit bat, eta lan on bat, eta hori ez da diruarekin pagatzen den zerbait. Nei (niri) ez zait iruditzen diruakin pagatzen dan gauza bat danik (diruarekin pagatzen den gauza bat denik).
AMONA 2. Beno, ni borondatez joaten naiz eta gustura ibiltzen naiz. Egunero joaten naiz.
MAITANE URBIETA. Egunero zaintzen dituzu.
AMONA 2. Nirekin bai, pare bat ordu. Arratsaldean, paseatuaz eta. Bai. Oso gustura juten naiz.
MAITANE URBIETA. Zenbat iloba dauzkazu zuk?
AITONA 2. Nik bat bakarra.
MAITANE URBIETA. Eta lan handia ematen al dizu?
AITONA 2. Keba! Hori gustura asko ibiltzeko gauza bat da. Entretenimendua. Eta orain gainera ere, jubilatuak gaudenez, astia eta denerako daukagu. Boltsan ibiltzeko, beno, boltsak patatenak eta horiek. Gero, ba, lagunekin ibiltzeko ere bai, paseatzen ere bai, eta gero, ilobarekin ibiltzeko eta… Entretenimendu bat da.
AMONA 3. Bost urtean jaio ziren laurak eta nire etxea izan da haurtzaindegia, baino ez dut) inongo problemarik eduki zaintzeko, ze ni umeekin ohituta nago, umeak gustatzen zaizkit, eta gainera ere orain ni konturatzen naiz beharra baduela umeak aitona-amonena, ez da lan txar bat, eta lan ezin, ezinezko bat ez da. Ez da.
MAITANE URBIETA. Zuk berez ez zenieke zure seme-alabei esango kanpotik pertsona bat hartu eta beraien kargu uzteko.
AMONA 3. Ez. Nik hori beti esan dut ezetz. Nik egitea baldin badaukat, inoiz ez. Gai izanez gero… Esklabo! Zertaz esklabo ez gara? Ez gaude beste, gainontzeko gauzetan ez al gaude? Egunero gauza konkretu batzuk derrigor egin behar dira; hori esklabo bilatzen dut nik, biloba baten lana baino. Azken finean hazi egiten dira.
MAITANE URBIETA. Eta poza ematen dute, eta bizi-poza ere bai…
AMONA 3. Ez dago beste pozik, handiagorik . Eta gero, ez da norbere umea bezala. Ez da. Biloba haztea ez da norbere umea bezala, norbere umea… Beste arazo batzuk dauzkate. Bilobena da errazagoa, niretzako da errazagoa.
MAITANE URBIETA. Gaur egun esaten da aitona-amona asko biloben esklabo direla, ordu asko pasatzen dituztela bilobak zaintzen, eta gero ez dutela astirik beraien gauzak eta egiteko. Hori nola ikusten duzu zuk?
AMONA 4. Ba hori askotan aditu dut telebisioan. Nik ez dut, niri ez zait iruditzen nire kasuan dela obligazio bezala. Nik egiten dut oso gustura lan hori. Adibidez, momentu honetan neri ez die lotsatzen nere ilobak (niri ez didate lotsatzen nire ilobak) [sic]. Ikusten ari naiz ere bai, konturatzen naiz nire bizitza izan dela beti nire familian inguruan. Baina hori ikasi det eta niretzako ez da zaila. Ez da zaila. Nik esaten baldin badiet zer edo zer daukadala, beraiek moldatzen dira beste modu batera.
JAIME OTAMENDI. Ez karga eta ez traba, e? Eta ez dira umeen, biloben esklabo sentitzen…
MAITANE URBIETA. Mikrofonoa aurrean dutela behintzat, e?
JAIME OTAMENDI. Maitanek ezagutu dituen aitona-amona hauek ez.
MAITANE URBIETA. Ez.
ESATARIA. Aizu, ba ze polita!
MAITANE URBIETA. Denetarik dago .
OLATZ. Ba ze polita! Baina eske, zenbat ordu egunean? Eske nik ezagutzen ditudan kasuak ez dira orain hor grabatu dituzuena. Igual horregatik izango da.
JAIME OTAMENDI. Zuk ze kasu ezagutzen dituzu? Aber!
OLATZ. Beno, nik ezagutzen ditudan kasuak dira nik uste, ba ez dakit, exajerazio bat. E, ba beno, e, batzuetan beharra dagoela, ez? Gurasoek beharbada ba lanordu arraroak dauzkate, eta ez daukate dirurik, beno, norbait kontratatzeko, ba haurrak batetik batera, batetik bestea eramateko baino beno… Nik ezagutzen det kasu bat, gurasoak lanetik, lanetik etorri eta gero ba beno normalena izaten da ba umeak ikusi nahi izatea ez? ba beno, lanetik etorri eta berehala haurrak ba, ba aitona-amonei entxufatu, ez? Eta asteburuetan, eta ostiral gauetan, eta larunbat gauetan eta larunbat goizetan. Eta horrelakoetan ezagutzen ditut.
JAIME OTAMENDI. Baina egia esan, bai.
OLATZ. Bai.
JAIME OTAMENDI. Baina Olatz…
OLATZ. Eta aitona-amona batzuk ba agobiatu egiten dira, normala den bezala, ze gaur egungo aitona-amonak ere ez dira orain dela urte batekoak bezalakoak, askoz ere zaharragoak dira, baina bai egia dela aitona-amonek, noski, bilobekin egon behar dutela…
OLATZ. Ezetz?
JAIME OTAMENDI. Bai. Bai. Bai. Bai.
OLATZ. Beharrezkoa delako, eta, eta beno…
JAIME OTAMENDI. Baina normalean aitona-amonek asteburu aburritua izaten dute: etxean egoten dira telebistari begira. Ilobak entxufatu, eta kito! Eta gurasoek e, beste zerbait egin dezakete.
ESATARIA. Jo, ba… ???
OLATZ. Ba Estatu Batuetan hori ez da gertatzen, baino (baina) eske hemen aitona-amonak ez dira egoten etxean aburrituta. Beste gauza batzuk egiten egoten dira.
JAIME OTAMENDI. Eta egia esan, ez dira inguruan bizi.
OLATZ. Eta ez dira inguruan bizi. Hori problema handia izaten da baita. Klaro, ez daukazu inor gertu.
MAITANE URBIETA. Aitona-amonak lehen baino aktiboagoak dira?
ESATARIA. Bai. Seguru asko ez? Nik uste baietz.
OLATZ. Bai.
JAIME OTAME
