detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman eta fotomatoi misteriotsua

Aitortu beharra dago fotomatoietan argazki onak ateratzea ia ezinezkoa dela. Halere, Kermani eta bere lagunari fotomatoi batean gertatutakoa guztiz harrigarria izan da.

HOBETO ondo adizlagunaren konparazioko forma da. HOBEA bestalde, ona adjektiboarena. Ezetz esateko edo ukatzeko, beti jarri behar da EZ partikula.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

NESKA:     Kerman! Aterako dituzu behingoz argazkiak? Zer zabiltza orain?
KERMAN:    Aizu, ondo atera nahi dut. Nire profil onaren bila nabil. Zure ustez zein da alde hobea, ezkerrekoa ala eskuinekoa?
NESKA:    Kerman, pasaporterako argazkiek aurrera begira behar dute.
KERMAN:    Bueno, ados, ados. Baina zuk zer uste? Nola nago hobe, betaurrekoekin ala gabe?
NESKA:    Ibili-ibili eginda, azkenean pasaportea egiteko bulegoa itxi egingo digute. Horixe
KERMAN:    Bueno, banoa, banoa. Baina nik hobe egiten ditu argazkiak argazki dendan. Zeren, traste hauek urduri jartzen naute. Listo! Ea pasaporte zaharrean baino hobe ateratzen naizen.
NESKA:    Bitartean nik egingo ditut argazkiak. Mugi zaitez!
KERMAN:    Nire ustez, hobe orraztuta etorri beharko zenukeen
NESKA:    Eta zu hobeto zaude ahoa itxita, Kerman.
KERMAN:    Ai ama! Baina, zer  da hau?

Ez nahastu "hobe" eta "hobeto". Hobeto "ondo adizlagunaren konparazioko forma da. " betaurrekoekin ondo dago. Gabe baino hobeto". "hobea", berriz, "ona" adjektiboarena. "ezkerreko aldea da ona, eskuinekoa baino hobea"


KERMAN:    Baina, baina, baina, zer da hau!
NESKA:    Kerman, zer egin duzu oraingoan?
KERMAN:    Ezer! Benetan, baina beste norbaiten argazkia atera da.
NESKA:    Baina, nor da tipo hau? Norekin sartu zara fotomatoian?
KERMAN:    Inorekin. Zure begiekin ikusi duzu, bakarrik nengoen.
NESKA:    Orduan, nori kendu dizkiozu argazki hauek?
KERMAN:    Inori! Benetan. Hortik atera dira.
NESKA:    Bueno, Kerman, ez nago txantxetarako. Presaka gabiltza. Sartu zaitez berriro fotomatoian, ea bukatzen dugun behingoz!
MUTILA:    Kaixo. Barkatu, asko falta duzue bukatzeko? Presaka samar nabil.
NESKA:    Gu ere bai!!
MUTILA:    Ondo da, ondo da. Hori da umore petrala!
KERMAN:    Kito!
NESKA:    Benga, orain ni berriro. Ea bukatzen dugun, e?
KERMAN:    Ui! Baina, hau gehiegitxo da! Zer da hau?
NESKA:    Kerman! Zer egin duzu orain?
KERMAN:    Ezer! Benetan, baina, etorri, etorri. Begira!

 Gogoratu ezetz esateko edota ukatzeko beti jarri behar dugula "ez". Horrenbestez, "zertan ari zara?" galdetzen digutenean, "ezertan ez" erantzungo dugu. "zer egin duzu orain?" galdetutakoan, berriz, "ezer ez" galdetuko dugu.


NESKA:    Benetan, Kerman, hau gehiegi da. Nondik atera dituzu kapela eta sudurra?
KERMAN:    Inondik ez, benetan.
NESKA:    Eta sinistea nahiko duzu, noski!
KERMAN:    Zeuk ikusi sinetsi ala ez. Hor konpon, Marianton! Dena den, aurrekoan baino hobeto atera naiz.
NESKA:    Ama! Zuk zoratu egingo nauzu, benetan. Zer egin duzu benetako argazkiekin?
KERMAN:    Ezer ez, benetan. Ikus ditzagun zure argazkiak, ea nireak baino hobeak diren. Orduantxe sinetsiko didazu. Ama! Hobe da ez begiratzea, e?
NESKA:    Baina, Kerman, zer argazki dira hauek? Non sartu dituzu nireak?
KERMAN:    Inon ez. Gaur gaizki makilatuko zinen.
NESKA:    Kerman, isiltzen ez bazara, bigarren argazkian bezala jarriko dizut sudurra. Tira, fotomatoi barrura, mesedez. Segi, segi, mesedez.
MUTILA:     Uaaaa!
KERMAN ETA NESKA: Aaaaaa!

"Hobea" eta "hobeto nahastu ditu gaur Kermanek. Gogoan izan: Hobea "ona adjektiboaren konparazioko forma da. Adibidez, "ezkerreko aldea da ona, eskuinekoa baino hobea". Hobeto, berriz, ona" aditzondoaren konparazioko forma da  " Betaurrekoekin ondo dago. Gabe baino hobeto".
Bestalde, ukatzeko edota ezetz esateko, beti "ez" ipini behar dugula ikusi dugu. Adibidez, "zertan ari zara? Ezertan ez", edo, "nondik zatoz? inondik ez". Ulertu duzu, ezta? 



Bueno, bada, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Dokuteka

A2
2010-07-14

x61pRelaContWAR

16260219

x61pViewCountWAR

6954

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR