detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Espia lanean

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 KERMAN: Ba, azkenean, Kirmenekin joan nintzen zinemara… Gontzal Marik eta Tatianak…

Ui! Zer da hori, nire telefonoa? Barkatu Borja eh… Ui..ez dut zenbakia ezagutzen… Nor ote da?
BORJA: Ba erantzun gabe ez duzu jakingo!!! 
KERMAN: Bai? Nola? Zer? Barkatu, barkatu... Uste dut nahastu egin zarela, e?...
BORJA: Nor zen ba? 
KERMAN: Ez dakit, ez dakit... Adarra jotzen ari ote zaizkit?
BORJA: Zergatik? Zer esan dizute, ba? 
KERMAN: Ba... usoei eta igelei buruzko zerbait... Igarkizun sekreturen bat ote da?
BORJA: Kerman! Txoratu egin al gara? Zuk espioi pelikula larri nola ipintzen duzu! Nahastu egingo ziren, besterik barik! 
KERMAN: Zuk uste? Beldur naiz berriro deituko ote duten... 
BORJA: Ahaztu dei hori, mesedez... 
KERMAN: Ara... Hemen da berriz deika!!!!! 
BORJA: Ez hartu eta listo! 
KERMAN: Ene... Ez dakit ez ote den okerragoa izango... 
BORJA: Kerman!!!!!!

AZALPENAK:
Zalantza edo susmo kutsua adierazteko, ote partikula erabiltzen dugu. «Adarra jotzen ari ote zaizkit?» «Beldur naiz berriro deituko ote duten.»

BORJA: Ba, ez noan aspaldiko partez koadrilako batu ginen eta afaritxo bat egin genuen...
KERMAN: Eh! Borja, Borja, Borja! Deika ari dira!
BORJA: Emaidazu telefonoa! Horrela ez dago berba egiterik! Egin kasu niri!!!! 
KERMAN: Ekarri telefonoa! Zer zaude, jeloskor? Egin kasu niri, egin kasu niri... Bost urtetako umea ematen duzu!!!! 
BORJA: Hemen zeu ari zara umekeriatan ari den bakarra, Kerman
KERMAN: Hara!!!! Dei misteriotsua berriro ere!!!!
BORJA: Hartzen baduzu alde egingo dut, Kerman!
KERMAN: Borja, mesedez... Zazpi segundotako kontua baino ez da izango... Agian dei garrantzitsuren bat da... Bai? Nolaaaaaaa? Bidaiariak mila kilometroko bidea egin du... Ekialdeko basoetan barrena... Eta bertan lau hankatako animalia prehistorikoak bizi dira... Baina, baina, baina... Zer esan nahi duzu? Aizu, aizu!!! Ai... Eskegi egin dute... 
BORJA: Eskerrak... Hala gure kontuekin segituko dugu... 
KERMAN: Baina, Borja!!! Ez al zara konturatzen? Zerbait larria ari da gertatzen... 
BORJA: Bai, nazkatzen hasi naizela. Horixe!!!!

AZALPENAK:
«Mila kilometrotako bidea», «zazpi segundotako kontua» eta «lau hankatako animalia» saihestu egingo ditugu. Neurriak adierazteko, «mila kilometroko bidea», «zazpi segundoko kontua» eta «lau hankako animalia» esango dugu.

KERMAN: Borja… Lau hankako animalia prehistorikoak aipatu dizkit ahots misteriotsuak…Zer esan nahi ote zuen? 
BORJA: Batek jakin! Sasoi hartan oso gaztea nintzen ni… 
KERMAN: Borja, mesedez... Kontu serioak dira hauek... Ez dakit arriskuan ez ote gauden... 
BORJA: Ba, hala bada, zeure erruz izango da. Nik esan dizut ez erantzuteko eta! 
KERMAN: Mila kilometroko bidea egin du bidaiariak... Baina nor ote da bidaiari hori? Eta... non ote daude ekialdeko baso horiek? Hau misterioa... Ez dakit argituko ote dugun!
BORJA: Nik ez behintzat. Banoa etxera... 
KERMAN: E, Borja, Borja Borja! Ezin nauzu bakarrik utzi... Nahaspilaren batean sartu ote naiz?
BORJA: Ba badakizu zer egin irteteko! Berriro deitzen badizu, Zakutik hartzera bota eta kito... 
KERMAN: Bai... Halaxe egingo dut... Arrazoi duzu... 
KERMAN:Hara! Beste dei bat, beste dei bat! Bai? 
KERMAN:A!Kito!
BORJA: Eta? Esan al diozu berriro ez deitzeko?
KERMAN: Ba... Berarekin geratu naiz, hogei kilometrora dagoen bost zutabeko zubiaren azpian... Egunsentian...
BORJA: Kerman!!!!!

AZALPENAK:
Kontu misteriotsuekin ibili da gaur Kerman. Zalantza edo susmo kutsua adierazteko, OTE partikula erabiltzen dugula ikusi dugu. Nor ote da? Ez dakit argituko ote dugun.
Bestalde, neurriak adierazteko «bost zutabeko zubia» edota «mila kilometroko bidaia» esaten dela ikusi dugu. Baztertu egingo ditugu, horrenbestez, «bost zutabetako zubia» edota «mila kilometrotako bidaia».
Horixe ba gaur ikusi duguna, lagunok. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2011-01-07

x61pRelaContWAR

16260063

x61pViewCountWAR

3769

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR