detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Auzo batzordea

Gaizki aukeratu dugun susmoa daukat eta Sekulako arrakasta izango dela uste dut dira forma zuzenak. Bestalde, gogoratu erlatibozko esaldietan aditz laguntzaileak -EN atzizkia behar duela.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 OLAIA: Kerman… Nik uste zure planak ez duela batere funtzionatu… 

KERMAN: Lasai, Olaia. Ikusiko duzu, ideia paregabea da txokolate-jana antolatzea auzokoak elkartzeko... Sekulako arrakasta izango delaren susmoa daukat! Ikusiko duzu! 
OLAIA: Kerman, ordubete daramagu hemen… Eta inor ez da azaldu… 
KERMAN: Arrazoi duzu... Baina ordua gaizki aukeratu dugularen ustea daukat...Goizegi ipini genuen ordua, eta alferrik egon gara zain... Orain da txokolatea hartzeko ordurik onena... 
OLAIA: Arrazoi duzu! Ni izozten ari naiz! Txokolate pixka bat hartuko dut berotzeko 
KERMAN: Geldi, Olaia! Eta txokolaterik gabe geratzen bagara, zer? Txokolate gutxiegi prestatu dugularen beldurrez nago... 
OLAIA: Aizu, Kerman! Baina, inor ez da azaldu eta!
KERMAN: Bai... arrazoi duzu... Baina nik jende pilo bat etorriko den esperantza daukat oraindik ere... 
OLAIA: Ene... Tira, hala balitz ere, baso bat txokolate gorabehera, ez da ezer gertatuko... Ni izozten ari naiz... 
KERMAN: Sekulako giroa dago eta... Goiz giro ederra!!! Olaia... zahartzen hasi zaren susmoa daukat... Kar, kar... 
OLAIA: Kerman!

AZALPENAK:
«Gaizki aukeratu dugularen susmoa daukat» eta «sekulako arrakasta izango delaren ustea daukat» esaldiak ez dira zuzenak. Horien tokian, «gaizki aukeratu dugun susmoa daukat» eta «sekulako arrakasta izango dela uste dut» esango dugu.

OLAIA: Kerman… Hau mixeria hau!… Inor ez da etorri… 
KERMAN: Ez etsi, Olaia! Lehen zure bizilagun bat ikusi dut, oso jatorra dela... Etorriko zela esan dit. 
OLAIA: Ba, Kerman ziur iritziz aldatuko zen... 
KERMAN: Eta zure aldamenean bizi den mutil hori ere... Bai, beti bizikletaz ibiltzen dena? Hura ere, etorriko da... Egingo nuke lepoa... 
OLAIA: Onar ezazu Kerman... Inor ez da etorriko hona. Gaur egun jendeak ez du bizilagunen berri izan nahi... 
KERMAN: Arrazoi duzu, Olaia... Gaur egun oso zaila da jendea biltzea... 
OLAIA: Bakoitza bere etxean, eta bost axola aldamenekoei gertatzen zaiena... 
KERMAN: Egia... Bada jendea, burbuila batean bizi dela...
OLAIA: Aldamenekoarekin hitz egin ez... Eta gero Interneten lagun bila... 
KERMAN: Egia... Aurrekoan horri buruzko artikulu bat irakurri nuen... Badira gazteak, benetako lagunak ez dituztenak, birtualak soilik...
OLAIA: Nik ikusten dudanez, zuk gauza errealak nahiago dituzu, e, mutil? 
KERMAN: Noski!!! Batez ere jatekoak badira, kar, kar...

AZALPENAK:
Kontuz erlatibozko esaldiekin. Gogoan izan aditz laguntzaileak –en atzizkia hartu behar duela. Bada jendea, burbuila batean bizi dena. Aldameneko mutila, beti bizikletaz ibiltzen dena.

KERMAN: Olaia, inor etorriko ez den susmoa daukat... 
OLAIA: Susmoa? Ni ziur nago! Erran dizut lehen ere, oso zaila da gaur egun jendea elkartzea eta herri ekimenak antolatzea, bueno, jada hori... 
KERMAN: Hau da hau gizartea, ene!!! Beldur naiz bizilagunak agurtu ere ez ote ditugun egingo... Eta Internetek du errua! 
OLAIA: Erabat isolatuak bizi gara pantailaren aurrean... 
KERMAN: Bada jendea lantokian hil dena, eta lankideak ohartu ere ez! Nor bere pantailari begira... Atera kontuak!!
OLAIA: Ez da egia izango... 
KERMAN: Egia biribila... Eta zaila da atzera egitea... Internetez bideratzen ditugu harreman guztiak, gero eta gehiago. 
OLAIA: Halaxe da, Kerman, halaxe da.
KERMAN: Tira Olaia, norbait agertuko zen esperantza nuen, baina orain argi dago. Ez da arimarik ere etorriko! Hobe dugu gure trasteak bildu... Hurrengo batean egingo dugu beste ahalegin bat... 
OLAIA: Beste ahalegin bat? Zertarako? 
KERMAN: Lasai, Olaia. Sekulako ideia bururatu zait, zalantzarik gabe funtzionatuko duena. Deialdia Facebook bidez egingo dugu, eta txokolate-janaren ordez, ziber-festa antolatuko dugu, kito!

AZALPENAK:
Iruñean txokolate-jana antolatzen aritu da gaur Kerman. 
Ikusi dugunez, «dugularen ustea», «delaren susmoa» eta tankera horretako egiturak ez dira zuzenak. Horien tokian, «inor etorriko ez den susmoa» edota «beldur naiz inor etorriko ez ote den» esan dezakegu.
Bestalde, kontuz erlatibozko esaldiekin, hainbatetan behar ez den atzizkia ipintzen baitiogu aditz laguntzaileari. «Bada mutil bat, beti bizikletaz ibiltzen dena».
Eta ez «beti bizikletaz ibiltzen dela».
Horixe gaur ikusitakoa, lagunok. Zuek ere badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2011-01-24

x61pRelaContWAR

16260023

x61pViewCountWAR

4549

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR