Dokuteka
Kerman mintzalagun bila. Kerman pregoilari
Kermanek festetako pregoia egiten lagundu nahi dio lagunari. Lagunak garbi dauka zer nahi duen esan baina Kermanek bere ukitua eman nahi dio.
Egiturak:
- Ez nahastu baldintza eta lehen aldia: *agian nik ere egingo nuen / agian nik ere egingo nuke.
- Mugagabearen erabilera galdetzaileekin.
KERMAN: Aupa, Nia! Zer zabiltza idatzi eta idatzi?
NIA: Nire herriko jaiak izango dira datorren hilean eta ni izango naiz pregoilaria.
KERMAN: Benatan? Eta, nolatan?
NIA: Konpartsa batean nabil aspaldi eta aurten guri tokatzen zaigu pregoia egitea.
KERMAN: Hori zortea! Eta nola hasi zara? Ni pregoilaria banintz asko zainduko nuen lehen esaldia.
NIA: Beitu. Hauxe jarri dut
KERMAN: Eskas samarra. Horrek ez dauka batere indarrik. Zure lekuan banengo, zera esango nuen: "gabon Euskal Herria!"
NIA: Kerman, ni ez naiz Julian Jantzi.
KERMAN: Argi dago hori. Julian Jantzi bazina ez zenuen horrenbeste arazo izango pregoi zatar bat idazteko. Hori da hori showmana!
NIA: Baina hori ez da nire estiloa, Kerman. Eta gainera, ni oso gustura nago nire lehen esaldiarekin.
KERMAN: Horrekin konformatzen bazara.
NIA: Kerman!
KERMAN: Ea zer iruditzen beste agur hau: "kaixo bihotzak"
NIA: Kerman, ni ez naiz Ane Igartiburu.
KERMAN: Nabaria da hori. Ane Igartiburu bazina jendea txaloka hasiko zen zu ikusi bezain pronto. Hori da hori neska puska! Zuk ordea, mami gehiago duen hitzaldi bat behar duzu. Itxura horrekin!
NIA: Kerman!
KERMAN: Ai!
Azalpena:
Gogoratu baldintzazko perpausetan -KE marka ipini behar diogula ondorioa adierazten duen aditz laguntzaileari. Hortaz, "pregoilaria banintz hau esango nuke", edota, ospetsua bazina jendea txaloka hasiko litzateke" esango dugu."Pregoilaria banintz hau esango nuen", eta, ospetsua bazina jendea txaloka hasiko zen", ordea, baztertu egingo ditugu.
KERMAN: Tira, hasierako agurra dagoen horretan utziko dugu. Ea zer idatzi duzun ondoren.
NIA: Kerman, jaietako pregoia da. Zer nahi duzu esatea? Ba, ondo pasatzeko, jaietan parte hartzeko...
KERMAN: Baina, zer munduan bizi zara, Nia. Hori ez zaio inori interesatzen.
NIA: Herriko jendeari, bai.
KERMAN: Herriko jendeak bestelako gauzak nahi ditu. Esklusibaren bat eman beharko duzu. ea ba, zein txutxu-mutxua kontatu dizuten azkenaldian, e?
NIA: Kerman, ni ez naiz txutxu-mutxua kontatzen hasiko.
KERMAN: Ba zuretzat kalte. Zure pregoia ez du inork gogoratuko. Zure herriko jaietako pregoirik aspergarriena izango da.
NIA: Ba, hala izango da agian. Nik lan txukuna egin nahi dut eta kito!
KERMAN: Baduzu beste aukera bat. Has zaitezke txiste bat kontatzen, e? Zure ustez, zein txistea da onena?
NIA: Kerman, ni ez naiz txiste kontalari ona.
KERMAN: Esan beharrik ere ez dago. Ez daukazu batere graziarik. Ez dakit pregoia egiteko gai izango zaren.
NIA: Zein elkarteatan ibiltzen zara? Ez al da bertan zuk baino umore gehiago duen kideren bat?
KERMAN: Kerman! Pregoia nire erara egingo dut. Kito!
NIA: Ba, orduan hobe duzu hitzaldi laburra egitea. Zeren, hau baina gauza aspergarriagorik!
Azalpena:
Galdetzailearen atzetik izena beti mugagabean deklinatuko ditugu. Beraz, "zein mundutan bizi zara?" edota, "zein txutxu-mutxu kontatu dizute?" dira forma egokiak. "zein munduan bizi zara?" eta, "zein txutxu-mutxua kontatu dizute?" aldiz, saihestu egingo ditugu.
KERMAN: Nia, nahi baduzu dagoen horretan utziko dugu zure hitzaldia. Hala ere, zu izango banintz bi edo hiru esaldi gehituko nizkioke.
NIA: Bai. baina, zorionez, ez zaude nire lekuan, Kerman. Nire herria da, nire pregoia da eta nik erabakiko dut
KERMAN: Zein egunetan hasiko dira jaiak? Aldaketa batzuk baino ez dira izango. Nik uste garaiz gabiltzala.
NIA: Hala da ez baitugu hitz bat bera ere aldatuko.
KERMAN: Lasai, ez dugu ezer aldatuko. Jendeak gogoratuko dituen esaldi batzuk gogoratuko ditugu. Besterik gabe. Zein esaldi bururatzen zaizu? E? Gogoan izan jendeak errepikatu egin behar duela gero.
NIA: Ez dakit zertaz ari zaren Kerman.
KERMAN: Zure lekuan banengo esaldi ospetsuren bat kopiatuko nuke. Esaterako, "gu biona sinbiosia da" edo "nork..."
NIA: Kerman! Erotu al gara! Nik ez dut horrelakorik esango.
KERMAN: Arrazoi duzu. pregoia esatea egokitu balitzait klasiko handiengana joko nuke. Esaterako, "fistro..."
NIA: Kerman! Haserretzen hasita nago.
KERMAN: Argi dago dena orduan. Orain ulertu dut zein den zure estiloa. Zera esan beharko zenuke: " nik nire alabagatik..."
NIA: Kerman! Aurkitu dut nire esaldia
KERMAN: Benetan?
NIA: Bai. "babbabbbabba....."
KERMAN: E?
Azalpena:
Pregoilari izateko ahaleginak egin ditu gur Kermanek. Lehen zatian ikusi dugunez, baldintzazko perpausetan -KE marka ipiniko diogu ondorioari. Horrenbestez, "pregoilaria banintz ospetsua izango nintzateke" esango dugu. "Pregoilaria banintz ospetsua izango nintzen" eta tankerakoak alde batera utziko ditugu.
Bestalde, galdetzaileen ostean izenak mugagabean deklinatuko ditugu. Beraz, "zein egunetan hasiko dira jaiak?" Eta motakoak dira forma zuzenak. "Zein egunetan hasiko dira jaiak?" noski, baztertu egingo ditugu.
Hauxe gaurko saioa, lagunok. Zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!
