detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Kermanek bazekien

Kerman iragarle ere badela ikusiko duzu oraingoan. Bere lagunak, ordea nazka-nazka eginda bukatuko du kontu horrekin.
Egiturak:
- Ez erabili *Italiatik dabil edo kaletik ikusi zaitut bezalakoak.
- Haibat eta zenbait zenbatzaileen ondoren mugagabea.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KERMAN:Eta? Zer moduz asteburua?
UNAI: Bidaian izan naiz lagunekin. Primeran pasa dugu.
KERMAN: Eta nora joan zarete bidaian? Atzerritik ibili al zarete?
UNAI: Bai. Erromara joan gara. Hegaldi merke-merke topatu genuen interneten eta...
KERMAN: Eta Erromara joateko aprobetxatu duzue. Banekien, banekien.
UNAI: Hala da, bai. erromara joateko aprobetxatu dugu. Eta zein da misterioa?
KERMAN: Banekiela. Zuk esan aurretik banekiela Erromatik ibili zaretela asteburuan
UNAI: Tira, Kerman, nik neuk esan dizut Erroman izan garela.
KERMAN: Ba, ez zegoen beharrik, banekien eta.
UNAI: Norbaitek ikusiko gintuen. Aireportuan jende pilo bat zegoen
KERMAN: Ez, ez, ez. Inork ez zintuen aireportutik ikusi eta inork ez zintuen Erromatik ikusi. Baina, nik, banekien.
UNAI: A bai? oraingoan "iragarle" sartu zara, ala?
KERMAN: Ez. Déjà vu horietako bat izan dut; déjà vu!

Azalpena:
Kontuz ibili "atzerritik ibili gara" edota "Erromatik ikusi zaitut" esaldiekin ez baitira egokienak euskaraz. Horien lekuan, "atzerrian ibili gara" eta "Erroman ikusi zaitut" esango dugu.

UNAI: Ba, sekulako eguraldia izan dugu Erroman eta goitik behera ikusi dugu.
KERMAN: Monumentuak bisitatuko zenituzten.
UNAI: Noski. Erroman monumentu pilo bat dago eta denak ikusi ditugu. Adibidez...
KERMAN: Ez esan, ez esan. Nik asmatuko dut. Koliseoa bisitatu duzue, ezta? Nire  déjà vu-an ikusi nuen.
UNAI:  Kerman, déjà vu horiek ez dute horrenbeste denbora irauten. Ez nauzu konbentzituko. Gauza da erabat normala dela Erromara joan eta Koliseoa bisitatzea.
KERMAN: Ez pentsa. Hainbat turistek ez dute bisitatzen.
UNAI: Ez dut uste.
KERMAN: Ezetz? Ba, zenbait liburuetan ez dute aipatzen zure Koliseoa.
UNAI: Tira, Kerman. Hobe dugu gaia aldatu.
KERMAN: Bai. hitz egin dugu hainbat monumentuaz. Alda dezagun gaia. Ondo jan al duzue?
UNAI: Ondo baino hobeto. Jaki pila bat probatu ditugu. Adibidez...
KERMAN: Ez esan, ez esan. Nik asmatuko dut. Pizza jan duzue, pasta jan duzue, lasagna jan duzue, e?
UNAI: Hori bai aurkikuntza, Kerman: Erroma, pizza eta pasta
KERMAN: Baliteke. Baina hainbat lagunak ez zuten asmatuko. Ni, ordea ziur nengoen nire déjà vu-a dela eta.
UNAI: Hara bestea! déjà vu-ek segundo pare bat irauten dute, ez gehiago!
KERMAN: Nire kasuan ez. Eta erakutsi egingo dizut.
UNAI: Ai, ama!

Azalpena:
Gogoan izan "zenbait" eta hainbat zenbatzaileen atzetik mugagabean deklinatuko dugula izena. Hala, "zenbait liburuetan", "hainbat lagunak" eta tankerakoak saihestu egingo ditugu. Horien ordez, hobe dugu "zenbait liburutan" eta "hainbat lagunek" formak erabili.

KERMAN:    Eta? Turista pila ikusiko zenuten Erroman, ezta?
UNAI:    Noski. Baina turista pila bat egoten da beti Erroman, ez duzu asmatu beharrik.
KERMAN:    Ez dut esan asmatu dudanik. Badakit turista pila ibiltzen dela Italian oro har. Komentario bat zen, besterik gabe. Nire déjà vu-an ez zenuen horretaz hitz egin.
UNAI:    Kerman, mesedez. Nazkatuta naukazu zure zorioneko déjà vu horrekin!
KERMAN:    Baina...
UNAI:    Gogaikarri jarri zara oso. Ez al duzu beste mintzagairik?
KERMAN:    Baina, baina, zer diozu! Hainbat monumentuz hitz egin dugu, zenbait jakiz hitz egin dugu, ez? Zure bidaiari buruz besterik ez dugu hitz egin eta!
UNAI:    Tira, ba. Akabo Erroma!
KERMAN:    Ni zure hobe beharrez ari nintzen zurekin horretaz hizketan.
UNAI:    Nire hobe beharrez? Bai zera!
KERMAN:    Hainbat lagunek ez duzue ezer ulertzen. Ez zara batere esker onekoa, Unai.
UNAI:    Besterik ez genuen behar!
KERMAN:    Izan ere, Erromako kontuez gain beste zerbait ere ikusi nuen nire  déjà vu-an
UNAI:    A, bai? eta jakin daiteke zer gehiago ikusi zenuen?
KERMAN:    Ba, oraintxe bertan zure neskak deituko dizula eta utzi egingo zaituela. Horixe.
UNAI:    Kerman, benetan... Ui! Bai? Maitea. Zer? Nola? Baina, zergatik?

Azalpena:
Kermanek déjà vu-ak ere badauzkala ikusi dugu gaur. Lehen zatian NON eta NONDIK kasuekin nahastu zaigu gure lagun xelebrea. "Atzerritik ibili gara oporretan", "kaletik ikusi zaitut" eta tankerakoak traketsak dira euskaraz. Horien lekuan hobe dugu "atzerrian ibili gara oporretan", "kalean ikusi zaitut" esan.
Bestalde, gogoan izan HAINBAT eta ZENBAIT zenbatzaileen ostean mugagabean deklinatzen dugula izena. Beraz, "zenbait herritan" eta "hainbat lagunek" dira forma egokiak. "zenbait herrietan" eta "hainbat lagunak", aldiz, baztertu egingo ditugu.
Hauxe gaurko ikasgaia, lagunok. Zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Dokuteka

A2
2011-04-18

x61pRelaContWAR

16259667
05:36

x61pViewCountWAR

3596

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR