Dokuteka
Nola eta nortzuek sortu zituzten lehenengo egutegiak?
Urte bukaerarekin batera, ohikoa da hurrengo urteko egutegia eskuratzea. Zein da, baina egutegien jatorria?
Goio Lekuona eta Enrike Zuazua egutegiaren sorreraz eta haren berezitasunez aritu dira Ahoz Aho telebista-saioan. Oinarrian matematikak dituela azaldu dute, eta ohikoak diren galderei erantzuten saiatu dira.
Enrike Zuazua.- Gizakiaren lehenengo obsesioa beti izan dela gauzak neurtzea, ez? Egunak, gauak, eta gero, bada, bueno, denboraren pasa hori, estazioen aldaketa… eta gaur jada, dena kontrolatuta dago, ez?. Urteak 365 egun ditu, hilak 30-31 egun, eta dena oso… oso ondo antolatuta daukagu, baina hori ez da horrela izan beti, ez, Goio?. Jatorriz, gauzak beste modu batean egiten ziren, eta…
Goio Lekuona.- Hori da.
E.Z.- Eta antzinako zibilizazioetan batzuetan modu guztiz desberdinetan, ez?
G.L.- Eta esan beharra dago oso, niretzat behintzat, oso-oso harrigarritan. Bueno, esan dugun bezala, 365 egun, baina denok dakigu bisustuak hortxe daudela baita, orduan, hori beti izan da, oso ondo esan duzun bezala, gizonak nahi izan du natura nolabait lotu edo prestatu eta klaro, ez dator bat berak egiten zituen neurketekin. Orduan, hor beti arazotxo batzuk ziren, matematika azpian dagoela, zeren, azken finean da, zenbaki osoak ez direlako. Hamartar batzuk baziren eta orduan, horretarako, bisustuak eta asmatu izan dira. Historian zehar egon diren egutegi desberdinek hor, pixka bat pixka bat esan dezakegu hobetzen joan direla, gauzak zehatzago neurtuz edo horrela, eta niretzat hori da, adibidez, ikaragarrizko jakituria dagoela hor azpian eta guk, esan duzun bezala, guk orain nola mobilean daukagun, ikusten dugu eta ya está, berdin zaigu, baina hori sortzeko, ikaragarrizko lanak egin izan dira eta bueno, Gregorio aita santua bezala, eta Julio Zesar, aurreko egutegi juliarra zela-eta, lotuta daude izen horiekin baita beraiekin lan egin duten matematiko dezente daude hor, zergatik horrelako kalkuluak egiteko, bueno, eta bere aurretik baita, egiptoarrak-eta, ikaragarrizko neurketa astronomikoak egiten zituzten, esan dugun bezala. Eguna oso erraz daukagu, ez? eguzkia eta ilargia nola aldatzen joaten diren, eguna sortzen dugu, baina urtea? zergatik urte bat?
Nik, adibidez, hor, askotan, eta oso ondo pasatzen dut ikasleekin, esaten dugunean, bisustuak dira ordu batzuk ez direlako 365 egun justu, baizik eta ordu batzuk gelditzen direla. Eta bueno, gutxi gorabehera badakite, eta nola kalkulatu bisustuak zeintzuk diren, baina, niri asko, oso… iruditzen zait oso berezia dela ikasleei galdetzen badiezu… “bueno, eta sei ordu horiek non gordetzen dira?” edo “zeinek gordetzen ditu beste egun hori egiteko?”…
Eta klaro, nola oso gutxitan jarri diren gauza horietan pentsatzen, ikusten duzu ikaragarrizko aurpegiak jartzen dituztela…”bai, bai, zergatik egiten da erlojuen ordu-aldaketa bat…” “Ez, ez, hori da beste gauza baterako…” “Sei ordu horiek non daude gordeta?”
Eta horrexegatik ere bai izan daiteke ikaslea ez dagoelako ohitura pentsatzen eta niretzat hori da gabezia handienetako bat, jakin-min hori sortzea eta galdetzea gauzak zergatik diren horrela. Eta beste galdera oso polita horren inguruan izango da, “Eta bisustua lau urtean behin baldin bada, zergatik deitzen da bisustua eta ez lausustua?” Bai, eta horrelako gauzak daude egutegiaren historiaren azpian.
Ilaski Serrano.- Bueno, bisurtearen galderarekin ez nuke asko pentsatuko neuk ere ez, baina non geratzen dira gordeta sei ordu horiek, baten batek galdetzen badit hori niri, bai egingo nuke …bai? Ez nuke jakingo erantzuten. Non geratzen dira sei ordu horiek gordeta?
G.L.- Klaro, historia azken finean da urte bat zer da? urte bat izango da eguzkiari buelta oso bat emateko behar den denbora. Orduan, sei ordu horiek, gertatzen dena da aurten, orain argazki bat aterako bagenu jarrita non gauden, hemendik 365 egunetara ez ginen leku berdinean egongo, baizik eta sei ordu atzerago. Orduan, sei ordu horiek horretxegatik dira eta…
E.Z.- Desfase horrengatik.
G.L.- Desfase horrengatik.
E.Z.- O sea que, azkenean, gure egutegiaren egitura nolabait lotuta dago Galileo Galileiren ikuspuntuarekin, ez? berak esan zuen Lurra ez zela munduko zentro, unibertsoaren zentroa, eguzkia baino, ez? gure unibertso txikiaren zentro bezala, ez? Eta horren inguruan biraka gabiltzala, ez? Orduan, urtea da, gutxi gorabehera, biraka oso bat egiteko, buelta oso bat egiteko behar dugun denbora.
G.L.- Eta horretxegatik
E.Z.- baina ez da zehatza
G.L.- Hori da, hori da… Eta horretxegatik, aurreko egutegiak, gehienbat, ilargiari jarraitzen ziotela, desfase oso nabaria zuten. Eta adibidez, egiptoarren garaitik baita, artizarra aztertuz, eta horrelako, bueno, esaten da, antzinako eraikuntza handiak zirela eguzki-erloju bezala, jakiteko, klaro, eguzkia nondik nora zebilen. Horren inguruan, orain dela gutxi, Eskozia aldean aurkitu dute izan daitekeen egutegi zaharrena. Hamar mila urte omen ditu eta bai, jarraitzen duena da ilargiaren aldiak eta jakiteko nondik atera behar zen egun desberdinetan. Eta orduan, beraiek bazekiten zerbait gaizki gertatzen zela, zergatik… beraiek jakin behar zuten, eta hori baita da beste gauza oso esanguratsu bat, jakituria zeinen eskutan egon den, zergatik Egiptoko jakitunek bazekiten Nilo noiz etorri behar zen gora, uholdeak izateko. Eta klaro, beraientzat, hori (horrek) garrantzi izugarria zeukan. Eta esan, bakarrik batzuk zekiten horrelako gauzak egiten, baina bazekiten, eta neurtuz izarrak non zeuden eta horrelako gauzak bazekiten…
I.S.- Jakintza hori boterea zelako sasoi horretan, esango dugu. Egutegi ezberdinak esaten gabiltzalako, zibilizazio ezberdinak, egiptoarrak aipatu ditugu, greziarrak eta abar… Nekazaritzarekin lotuta ere bai, hasiera horretan, ezta? esango dugu. Bueno, hamar mila urte aho zabalik geratu naizelako, hemen zurrumurrua zelako egutegi txinatarra izango zela zaharrena.
G.L.- Bueno, eta ez, Mesopotamian ere badaude bost mila urte dituzten egutegiak. Baina azken finean da, bueno, Egipton esan ditugu uholdeak, baina beraiek baita landatzeko eta jakiteko animaliak, adibidez…
I.S.- …uzta jasotzeko…
G.L.- noiz etorri behar ziren eta…jakin behar zuten denbora nola neurtu.
E.Z.- Bai, nik irakurri dut baita Adan eta Ebak ez zutela egutegirik erabiltzen. Ez dakit egia den, baina horrela dio liburu batek.
I.S.- Paradisuan ez da denborarik egongo. Ez, ez da denborarik behar, seguru. Agendarik ere ez, Ipad-ik ere ez.
