Dokuteka
1916ko euskal presoen kantak entzungai
Lehen mundu-gerran euskaldun asko joan ziren soldadu. Ehunka hil ziren bertan; beste batzuk preso erori ziren alemaniarren esku. Garai hartako etnografia jakin-minak bultzatuta, alemaniarrek hizkuntza desberdinetako presoen grabaketak burutu zituzten. Horien artean euskaldunak zeuden.
Prusiako Komisio fonografikoak grabatutako artxiboak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen esku zeuden. 2014an Euskal kultur erakundeak soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen. Audio artxiboen ezagutarazteko, 2015-2016an, Mondragon-Aretxabaletako ikus-entzunezko unibertsitateko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek "Maitia nun zira?" dokumentala sortu dute.
Bertan hainbat testigantza biltzen dira eta kantuak aditzeko aukera ere bada. Zinez hunkigarria da, iragana orainaldi bihurtzen duena, sentitua kasik.
Dokumental honek 23 minutuko iraupena du, osorik ikusi nahi izanez gero. Hemen 3. minutuko pasartea duzu.
Informazio gehiago hemen duzu.
