detalle dokuteka-generico-fitxa

Munduaren amaiera bihar helduko balitz

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Idoia Torregaraik, umorez, gure historian zehar izan diren mundu-akaberaren iragarpenei buruz dihardu.

 

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Idoia Torregaraik, umorez, gure historian zehar izan diren mundu-akaberaren iragarpenei buruz dihardu, hainbat adibide jarriz erromatarren garaitik hasita.

 

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mundua gaur amaituko balitz, zer egingo zenuke?

Idoia Torregarai ohi bezala umore klabean etorri zaigu. Azken egunak ere izan lezake umoretik eta, zer arraio!

Transkripzioa

Manu Etxezortu.- Bueno, gaur munduaren, munduaren akaberaz…

Idoia Torregarai.- Ze ona den! Ze ona den!

M.E.- Bai, oso ona da! Oso ona da! Oso ona da!

I.T.- Ba, horregatik ekarri dut kanta hau, oso aproposa zelako…

M.E.- Munduaren akaberaz hitz egiteko.

I.T.- Hori da! Hori da! Izan ere, bada, bueno, kezkatuta nator, Manu, pixka bat, bai. Sentitzen dut…

M.E. -Mundua bukatu egingo zaigu, ala?

I.T.- Sentitzen dut entzuleei gai hau mahai gainean jarri behar izana, baina hauexek nire burutazioak azken egun hauetan, eta Nature aldizkari zientifikoan irakurri baitut asteroide batek Lurra joko duela, kontuz, 2880. urteko martxoaren 16an. NASAk, hala ere…

M.E. -Denbora azkar pasatzen da, e!

I.T.- NASAk, hala ere, badauka martxan proiektu bat 2021. urterako, pixka bat lehentxeago, deitzen zaiona “ARM” –edo, Asteroid Redirect Mission; esan nahi duena da asteroideak desbideratzea helburua dute.

M.E.- A, bale, eskerrak! Eskerrak!

I.T.- Pixka bat.

M.E.- Eskerrak!               

I.T.- Orduan 2880. urtea,ba, pixka bat urruti dagoela ematen du, e? Baina gero Gabonak gainean segituan etortzen zaizkigu!

M.E.- Bai, beraz, eskerrak NASA ari den, zera, asteroide hori desbideratzeko lanetan!

I.T.- Hori da! Aurrekoak ere bai, baina hori, hori behintzat ere iritsiko ote da? Orduan, bueno, kontua da zenbat aldiz esaten digute mundua bukatu egingo dela? Nik kalkulatzen dut gutxi gorabehera, sei hilabetean behin-edo, mundua bukatuko dela esan egiten dugula. Bai, historian zehar munduaren akabera aurreikusi duten errepaso txiki  bat egingo dugu.

M.E.- Bale, oso ondo.

I.T.- Erromatarrek Erroma fundatu eta 12 urtera suntsitua izango zela uste zuten. Gutxi, denbora gutxi hiria sortzeko. Zergatik? Ba, Romulori 12 arranok zenbaki mistiko horren indarra esan omen ziotelako. Ez dakigu, ez dakigu Romulok zer erre zuen egun horretan, edo Remorekin gaizki eraman zen, edo zer iruditu zitzaion baina hamabi arranoek esan zien 12. urtean Erroma suntsitu egingo zela. Zer gertatu zen? Ba, aurreko profezia bete ez zenean, orduan, pentsatu zuten erromatarrek-edo, esan zuten “kalkuluak gaizki egin ditugu!”

M.E.- Bale! Matematikak gaizki!                

I.T.- Hori da! Arrano bakoitzak hamarkada bat ordezkatuko zuen!  Orduan, esan nahi du Erroma sortu eta 120 urtera suntsituko dela pentsatu zuten.

M.E.- Bai.

I.T.- Hala ere, pixka bat, insistentzia hau, ez dakit suntsiketarekiko zer zeukaten, baina pentsatu zuten…

M.E.- Hor tematu egin ziren.

I.T.- Tematu egin ziren!                Orduan, profezia hau ere 120 urtera iritsi zen eta  Erroma ere ez zen suntsitu. Baina beraiek  tematu egin ziren, eta esan zuten…

M.E.- Ze pelmak, ez?

I.T.- …ez, ez ez. Hau ez zen. Ondo kalkuluak berriz ez ditugu egin, eta ez, ez, hau (honek) urteko egunekin bat egin behar du. 365 zenbaki horrekin jokatu zuten, eta Erroma sortu eta 365 urtera zeratuko da, suntsituko da. Orduan, itxoin zituzten beste 200 eta piku urte, eta hau ere ez zen bete. Orduan, erromatarrek gauza onak eman dituzte, Epikuro dela, zera,  rosa rosae deklinabidea dela, baina listo-listoak ere ez ziren izan, pixka bat, honetan. Orduan, bueno, bakoitzak berea ere bai.

M.E.- Bale. Oso ondo.

I.T.- Gero, noski, milurte aldaketarekin ere…      

M.E.- Hor beldur ikaragarria sortu izan da beti, ezta?

I.T.- Erdi Aroan, noski, ba, 999. urtetik 1000. horretara, ba, klaro, bueno, ba,  jendea hasi zen esaten, ui, aldatu egingo da hau, suntsitu egingo da, ta, tal, tal…

M.E.-Mundua bukatuko da!

I.T.-Baina zer pasa zen hor? Ba, bueno, jende asko ez zela enteratu. Klaro, orduan ez zegoen whatsappik eta halakorik; eta batzuk lasai ederrean bizi ziren presiorik gabe. Orduan, bueno,  “sin pena ni gloria” gertatu zen toki batzuetan. Beste batzuetan, ba bueno, hiri handiagoetan-eta…

M.E.-- Nahiko lan izango zuten jatekoa bilatzen.

I.T.- Horixe esan behar nuen! Baina, bueno, hor ere egon zen, baita ere,  aztoramendu momentu bat.

M.E.- Beste krisi momentu bat, ezta?

I.T.- Bai. Gero, bai, pixka bat aurrerago segituta, 1666. urtean, klaro, 666 deabruaren zenbakia zela-eta, hor ere aurreikusi  zuten, noski ba, deabrua etorriko zen,  hau dena, irekiko dira lurrak, eroriko gara. Baina deabrua, bistan denez, e, infernuko etsaia beste zerbaitetan ariko zen, edo despistatu egin zen, porque urte horretan ere ez zen pasa.

 

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2016-10-21

x61pRelaContWAR

16243972
3:53

x61pViewCountWAR

4724

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR