Imanol Urbieta musikari zarauztarra

Gehienbat "Txoria nintzela", "Jon Braun", "Ran Rober Ran" eta haurrentzako beste hainbat kantu sortu zituelako zen ezagun musikari eta irakaslea.

Frankismo garaiko urte gogorretan ikastolen mugimenduan umeak euskaraz hezteko konpromisoari heldu zionetik, Urbietak irakaskuntzara ekarritako berrikuntza metodologikoak erraz errotu ziren euskal ikasgeletan. Umeen artean musika zaletasuna sortzen, musika biziarazten, sentiarazten, eta bereziki musika era ludikoan irakasten maisu izan da zarauztarra. Hark sortutako Xirula Mirula metodoak, eta hamaika haur-kantek –jolasean abestekoak denak ere- gure artean bizirik jarraitzen dute egun.
Haurrei eta jolasaren bidezko irakaskuntzari eskaini dio bizitza Imanol Urbietak, musika sekula albora utzi gabe. Euskal Herrian hainbat belaunalditako umeak Urbietak sortutako Jon Braun, MacMikel, Ran Rober Ran, Txiki-txiki-txikia edo beste hainbat kanturekin jolasean hazi dira, gaur egungo haurrengana iritsi arte.

Hona hemen Andoni Egañak Imanol Urbietari eskaini dion idatzia.
Miren Amurizak ere Berria egunkarian omenalditxoa eskaini dio.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Nork ez ditu ezagutzen Ran Rober Ran eta Jon Braun. Gutariko asko eta asko hazi gara bere abestiekin. Hezkuntza mundua musikaz jantzi zuen gizona izan zen.
Imanol Urbieta.- Musika zabaltzea, ezta?
Esataria.- Eta hain zuzen, umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik eman zioten Argizaiola saria duela 6 urte.
Imanol Urbieta.- Eskerrik asko, beste hitzik ez daukat.
Esataria.- Zarautzen jaio zen 1934an eta gehienbat haurrentzat zuzenduriko musika egin zuen.
Solfeoa bakarrik ez, musika, besteak beste, erritmoa, psikomotrizitatea eta afektibotasuna dela erakusten duen Xirula Mirula metodoaren sortzaile izan zen eta hainbat liburu idatzi zituen.
Imanol Urbieta.- Zahartu ahala ere, zahartu ahala ere, umeek ez nautela baztertu, ezta? Satisfakzio handienetako bat hori da.
Esataria.- Amaierara arte umeen munduan buru-belarri sartuta egon da Urbieta.
 

B2
2016-09-29
16243561
01:15
4982