Sexua tabua da herrialde arabiarretan

Herrialde arabiarretan ez da hitz egiten sexuaz, ez familian ez eskoletan. Sexua debekatuta dago, tabua da eta gazteek ezin dute inon horretaz hitz egin.

Juanjo San Miguelek gai horri buruzko kronika laburra egin du Euskadi Irratian.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Herrialde arabiarretan sexua eta sexuari buruzko informazioa ezabatuta dago familian eta hezkuntzan. Hori dela-eta, Interneten bidez informazioa zabaltzeko orriak sortu dira; bi nagusiak, Egipto. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Herrialde arabiarretan sexuaz ez da hitz egiten, ez familian ez eskoletan. Irakasle batzuk ugalketari buruzko ikasgaiak kendu egien dituzte zuzenean. Sexua debekatuta dago, benetako tabua da eta gazteek ezin dute inon hortaz hitz egin.
    Horri aurre egiteko, bi orrialde sortu dira Interneten. Batek Maaluma izena du, Egipton egiten dute; bestea, berriz, Zurichen bizi den Alyaad Gad medikuak sortu du. Bi orrialde hauetan milaka eta milaka galdera egin dituzte gazteek eta arduradunek adierazi dute galdera horien bidez baieztatu dutela norainokoa den ezjakintasuna. Neska batzuek galdetzen dute ea muxua emanez haurdun gera ote litekeen; edo lurrera eroriz gero, birjintasuna galdu ote lezaketen.
    Baina ohiko galdera hauez gain, orrialde hauetan lan egiten dutenak adierazi dute herrialde arabiarretan gazteei inork ez diela informaziorik ematen sexuaz eta osasunaz, gaitzak harrapatzeko arriskuaz edo antisorgailuez. Gazte askok pornografia ikusten du Interneten eta ondoren pentsatzen dute horrelakoak direla sexu-harreman arruntak, dio Gad doktoreak. Gazte hauei inork ez die esaten zer den masturbazioa, nola erabili kondoia edo zeintzuk diren ohiko arriskuak,
    Orrialde hauetan, 40.000 galdera jaso dituzte azken hilabeteetan, baina arduradunek aitortu dute jende askok, batez ere emakumeek, ezin dutela ez informazioa lortu, ezta orrialde hauetan sartu ere.

B1
2016-08-12
16242985
00:01:40
2808