Altzoko Handiari buruzko filma

Jon Garañoren eta Aitor Arregiren zuzendaritzapean, hasi dira dagoeneko "Altzoko Handia" pelikula filmatzen.

Filmak XIX. mendean Tolosaldeko herrian jaiotako Migel Joakin Eleizegi 2,42 metroko gizasemearen istorio bitxia kontatzen du, eta euskaraz egindako drama bat izango da. Bideo honetan, pelikulan parte hartu duten aktoreek eta zuzendariek hainbat xehetasun azalduko dizkigute. Albiste osoa hemen irakur dezakezu.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.- Erraldoi baten lehengoetariko pausoak. “Haundiya” bi metro eta erdi baino gehiago neurtu eta azokaz azoka erakutsi zuten Altzoko gizonaren historia hasi dira filmatzen. Urteetan Jon Garañok kontatu nahi izan duen istorioa
JON GARAÑO.- Batzuek pentsatzen dutelako ez zela bentan existitzen pertsonaje (pertsonaia) hori, pertsonaia mitologikoa dela. Eta hori kuriosoa da, baita ere ezta? Nola ba jendeak gauza horiek nola nahasten dituen, errealitatea eta fikzioa, ez?
ESATARIA.- Andoni de Karlos gidoilariaren beste testu bati tiraka heldu diote proiektuari, Euskal Herriko une garrantzitsua ere islatzen duena.
XABIER GARAÑO.- Aldaketa momentua da, mundu zaharrak eta mundu berriak talka egiten dute, eta pelikulak baita ere hori erakutsi nahi du, nola garai hartan gauza asko aldatu ziren.
ESATARIA.-  Aurreko proiektuaren bigarren hanka Goenaga gidoian izango da. Oraingoan Garañok Aitor Arregi izango du istorio honen zuzendari-lagun.
AITOR ARREGI.- Pixka bat denetik daukagu: abentura, egoera intimoak, gero.. bi anaien arteko istorio bat, adiskidetasun-istorio bat.
ESATARIA.- Joseba Usabiaga da “Martin haundiya” azokaz azoka eramango duen anaia.
JOSEBA.- Paris, Londres, Madril, eta horrelako hirietan, ba, alde batera eta bestera ibili ziren bai. Eta beste hirugarren ba pertsona bat bezala ba, haien errepresentante bezala…
ESATARIA.- Eneko Sagardoi “haundiya” bera, aldatzen doan Joakin.
ENEKO.- Altu-altu bihurtzen dela ez? Bi metro eta hogeita hamar eta gora  eta gora. Eta horrek aldatzen dio gorputza, baina batez ere aldatzen dio ba bere esperantzak, bere ilusioak.. Modu batean edo bestean itzali egiten dira edo aldatu egiten dira.
ESATARIA.- Muntaia udan hasiko dute. 75 laguneko ekipoak azken garrasi hau entzun ondoren.
AHOTS BAT.- Moztu!

B2
2016-07-28
16242873
00:01:56
4958