detalle dokuteka-generico-fitxa

"Euskararen txantxangorria" bideoklipa

'Go!azen' telesailak 'Euskararen Txantxangorria' ekimenean parte hartu du, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.

'Go!azen'eko aktoreek ere euskara erabiltzea gonbidatzen duen 'Euskararen Txantxangorria' ekimenean esku hartu nahi izan dute. Hartara, txantxagorriaren abestiaz egin den bideoklipean parte hartu dute. Abestia, Sorotan Bele taldeko kide izan ziren Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik sortu dute, Dani Venegasen laguntzaz.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari Erreka eta ibai zabalaren, Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean Hedatu da oihua Bihotzaren taupadetan, hitzak Sortu du doinua

Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

detalle2

Dokuteka

B1 A2
2016-07-21

x61pRelaContWAR

16242855
02:49

x61pViewCountWAR

15838

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR