Ba al dugu kartetan jokatzeko ohiturarik?

Garai batean bai, baina gaur egun ere bizirik ote dago kartetan jokatzeko ohitura? Zuk baduzu ohiturarik?

Euskadi Irratiko audio honetan, erreportaje bat egin dute gaiaren inguruan; bertan, zenbait hiritarri egin diete galdera.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Kartak eskuan eta joko eta lagunarteari lotzen dizkiogu bereziki. Ba al dago gaur egun jokatzeko ohiturarik edo joaten al da inor kartak erostera? Zarauzko Marian estankoan egiten du lan Anitzek, eta berak kontatu digunez apur bat jaitsi bada ere oraindik badago kartak erosteko joera.
ANITZE. Nik uste ohitura mantendu e(g)in dela. Bai, egia da urtean zehar izaten di(r)ela tenporadak bezala, ezta? Adibidez, gehien saltzen dugu udaran eta Gabonetan. Udaran nik uste izango dela, bueno ba, hondartza(ra) eta joateko, entrenimendu moduan edo hola; edo, gero ere bai, denbora libre gehiago egoten da, ba umeekin eta dena. Eta gero Gabonetan ba etxe askotan ohitura handia dago kartetan jolasteko. Bi momentu horiek izaten dira urtean zehar karta gehien saltzen duguna.
ESATARIA. Hamaika jolas desberdin daude kartetan aritzeko, baina jendeari galdetuta denek antzekoak aipatu dizkigute. Badirudi Euskal Herrian ezagunena musa dela.
ELKARRIZKETATUA 1. 10 urte nituenerako kartetan e(g)iten nu(e)n: punttuan eta musean. Horiek dira nire, nire karta-jokoak horiek dira, eta eskoban.
ELKARRIZKETATUA 2. Nire inguruan behintzat musa, eta gero ere bai, badaude joko berri batzuk baina, egia esan, ez ditut asko ezagutzen. Baina nik uste dut hemen, Euskal Herri mailan, edo Gipuzkoa mailan behintzat, soziedadeetan gehien jolasten dena izango dela musa.
ELKARRIZKETATUA 3. Musa oso, oso hedatuta dagoela baina, egia esan, harrigarria dirudi agian, baina ez zait batere gustatzen kartetara jolastea.          
ESATARIA. Ikusten dugu ez zaiela denei gustatzen kartetan jokatzea, eta beste etxe askotan, berriz, tradizio-kontua da: familiatik dator kartetan ibiltzeko ohitura. Baina ez da beti apustu-kontua, denbora-pasa eta lagunarte politak sortzeko balio dute kartek.  
Zestoako Eguneko Zentrora gerturatu gara eta hemen ez dira musean aritzen, puntuan baizik. Hiru karta hartu eta pasada bakoitzean balio handiena duen karta botatzen duenak jasotzen du uzta. Amaieran karta gehien dituena da garaile. Mus-txapelketetan ez bezala, Zestoan ez dute dirurik jokatzen.
ELKARRIZKETATUA 1. Normalean, punttuan. Afizioa bakarrik gastatzen dugu. Gure artean, konkurtsoak jokatzen ditugu punttuan. Premioa? Ba txapela eta, afari bat eta… Hola izaten dira.
ELKARRIZKETATUA 4. Lagunartean ere bai, baina gu soziedadean eta afariak eta egiten ditugunean ba hortxe, 10 bat euro bota eta, txapelketa bat edo, geuk organizatzen dugu eta!
ESATARIA. Dirua, txapela, afaria… Ezin ukatu Euskal Herrian jokorako joera handia dugunik. Eta kartetan jolastu ez,kartetan jokatu egiten dugula.

                                                           Lodituta, gaiarekin lotutako espresioak

B2
2016-06-15
16242479
00:02:56
3531