detalle dokuteka-generico-fitxa

Haurren argazkiak Interneten partekatzearen arriskuak

Guraso batzuk egun euren umeen 'biografia birtualak' sortzen ari dira sarean, eta hori gerora kaltegarria izan liteke.

Gai honen inguruan Jaione blogariak eta aita batek duten iritzia emango digute.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Bat lehendabizi, bi gero, konturatu orduko, milaka internautek partekatu zuten testua, eta harekin batera, bere semearen argazkia.
Jaione.- Eta nik ikusi nuen bat-batean, ba, ordu batean, ez dakit zenbat, mila pertsonak elkarbanatzen dutela, begiratu nuen “non ikusten da?” “zer agertzen da?”
Hau ikusten zen. Momentuan pentsatzen duzu “zer dago hemen eta orain zenbat milioika pertsona daude ikusten nire umea?” Eta bai, sustoa hartu nuen.
Esataria.- Blogari arrakastatsu honen arau nagusia honako hau da: ikusgai bere burua jartzen du, inoiz ez adin txikikoak. 
Jaione.- Aterata albo batetik, urrunetik, buelta emanda… Nire askatasuna daukat, baina uste dut beraiek beren askatasuna dutela ere bai. Nik ez daukadala eskubiderik horretan erabakitzeko.
Esataria.- Baina denek ez dute hausnarketa bera egiten. Sare sozialak eta whatsapp-taldeak adin txikikoen argazki eta bideoz josirik daude.
Ume mexikar hau youtubek sortutako lehendabiziko izarretako bat izan zen, lehengusuak igotako bideo honen erruz. Gaur, gizon heldu bihurturik, onartu du bideo hark eta jasotako milioika txantxa eta irainek sufrimendu handia eragin ziotela.
Seme-alaben argazkia whatsapp-talde batean jarri eta gero youtuben ikusten badugu, ezin garela harritu uste du abokatu honek.
Kontrola galtzen dugu sare hauen letra txikia ezezaguna zaigulako. Izan ere, Facebook bezalako sareen letra txikiak baimendu egiten du gure argazkiak publizitaterako erabiltzea, besteak beste.
Gizonezkoa.- Gurasoek ez dute kontuan hartzen ume hori hazi egingo dela, heldua izango dela eta argazki hori, jada, denen esku egongo dagoela.
Etorkizunean izango dituzten laneko nagusi, lankide edo bikotekideen esku, adibidez.
Gizonezkoa.- Umeak esponja baten modukoak dira, ez? Ikusten dute txikitatik nola bere gurasoak etengabe dabiltzan argazkiak ateratzen, etengabe erakusten zer egiten ari diren… Haurrek ere nartzisismo horri jarraipena emango diote segur aski.
Esataria.- Nartzisismo-maila non jarri, bakoitzaren erabakia bada ere, adituek diote argi izan behar dugula Internet edo etxeko argazki-bilduma ez direla gauza bera.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2016-05-20

x61pRelaContWAR

16242121
02:26

x61pViewCountWAR

8532

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR