Kafe-greban

Bi lagunek hogei bat egun daramate kafe-greban, alegia, kaferik hartu gabe bizitzen. Esperientzia horren berri emango digute audio honetan: zergatik hasi diren, kafearen falta zenbateraino sentitzen duten....

Euskadi Irratiko Amarauna saioan eman dute bere bizipenen berri. Nahi izatera, hemen daukazu irratsaio osoa, eta segidan bertsio laburtua.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA NESKA. Bueno, kontua da Imanol Epeldek bota zuela sare sozialetan nola kafe-grebari ekin behar zion eta gero zuek, “baita guk ere, greba egingo dugu” esan.
KEPA MAIZ. Bai. Nik, Xabik esan duen bezala, saiakera batzuk egin genituen aurrez, baina ez kafea guztiz uzteko saiakera potente horietakoak. Nik egiten nuen ba kantitatea jaitsi eta, astebete baino lehenago, lehenagoko kantitatea bueltatzen nintzen eta…
ESATARIA MUTILA. Eta zer kantitate da hori edo zen hori, Kepa?
KEPA MAIZ. Ba egunean, egunean, lau-bost bat minimo, gutxienez.
ESATARIA MUTILA. Zer kafe-klase? Makinakoa edo tabernakoa edo?
KEPA MAIZ. Ba gehienetan makinakoa, makinakoa. Eta besteetan ebakia batzuetan deskafeinatua ere bai, baina ikusten nuen berriro bueltatzen nintzela eta ez dela posible. Imanolek hori bota zuenean, aukera ikusi nuen erronka txiki bati aurre egiteko eta, bueno, animatu nintzen.
ESATARIA NESKA. Eta, Xabi, zu lauren bueltan ibiltzen al zinen?
XABI AIZPURUA. Nik hiru hartzen nituen, baina katilu-kankarro handiak. Batzuetan etxekoak izaten ziren, eta beste batzuetan kafetegian edo tabernan edo hola. Kafesnea baina kafesne kargatua eskatzen nuen apropos hola.
ESATARIA MUTILA. Eta kafe horien jiran, sarri asko lagunekin edo lankideekin edo hor sozializatzeko aukera izango da. Ez zenieten uko egingo txolarte horiei, ezta?
KEPA MAIZ. Ez, ez. Horrek kafeina baino gehiago tiratzen du. Hori botatzen dut faltan. Nahiz eta ohitura horrekin berdin segi, bai lagunekin eta bai ikaskideekin juntatu, hor botatzen dut faltan gehiena kafea, eta hor beste alternatiba batzuk hartu behar.
ESATARIA NESKA. Bai, eta zer hartuta errenditzen zara?
KEPA MAIZ. Bueno, askotan… Aurreko egunetan nahiko galduta ibili nintzen eta gero hasi nintzen ba infusioekin, edo zumoekin, edo Cola-cao batzuetan…. edo te batzuk edo hola.
ESATARIA NESKA. Eta zuk, Xabi?
XABI AIZPURUA. Ba nik zortea daukat, ze 10etako kafea hartzen dugu lankideok egunero-egunero, eta badauzkat pare bat lankide infusioa hartzen dutenak. Orduan, ba hirugarren bat eskatzea izan da. ESATARIA MUTILA. Zergatik erabaki zenuten kafeari uko egitea?
XABI AIZPURUA. Hor, azken finean, osasunerako eta 11 gomendio ematen dizkigute, behin arakatzen hasten garenean eta geure burua garbitzeko saiakerak eta egiten ditugunean… Eta kentzeko gauzetako bat, kafea ez? Batetik, nerbio-sistemari eragiten diolako, bestetik kaltegarria izan daitekeelako gorputzaren toxizitaterako eta abar. Eta holaxe.
ESATARIA NESKA. Abstinentzia-sindromea zenbaterakoa izan zen hasieran? Hiru bat egun edo?
XABI AIZPURUA. Nirea 0.
KEPA MAIZ. Nirea aurreneko egunetan bai, izan zen, sentitzen nuen behar hori, kafea hartzeko behar hori, baina gero ja egunak aurrera pasa ahala ba, bueno, hobeto sentitzen eta...
Osasun-aldetik bai konturatzen nintzela gehiegi hartzen nuela ze medikuari ere gezurra esaten nion. Esaten nion, “bi hartzen ditut”, eta hala ere asko iruditzen zitzaion berari. Eta esan nuen, “Bueno, honekin bukatu beharra zeukaagu”.
ESATARIA MUTILA. Beste aukera medikua aldatzea zen.
KEPA MAIZ. Baita. Konturatzen naiz kafeak hemen, estomago aldean, urduritasuna, estresa…
ESATARIA NESKA. Sabeleko korapilorik gabe.
KEPA MAIZ. Hori da, hori da.

C1
2016-05-16
16241939
00:03:18
4935