detalle dokuteka-generico-fitxa

Behartsuentzako dirua paradisu fiskaletan?

"Panamako paperak" bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek lurrikara eragin duten honetan paradisu fiskaletako zerga-iruzurrek herritarren kezka eta haserrea piztu dute.

Nazio Batuen erakundea den Munduko Bankuak urtero inbertsioak egiten ditu herrialde behartsuenei laguntzeko, baina Intermon Oxfam-ek salatu duenez, kasu askotan, diru hori paradisu fiskaletara bideratzen dute.

Intermon Oxfam-ek jokaera hau oso larritzat jo du.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA.- Panamako paperen auziak mundu guztia harrapatu duen oihartzuna izan duen honetan. Intermon Oxfam-ek Giza Eskubideen aldeko erakundeak salatu du Munduko Bankuak bideratuta inbertsio asko paradisu fiskalen bidez egiten direla, diru hori pobreenei laguntzeko izan arren. Juanjo San Migel.


JUANJO SAN MIGUEL.- Munduko Bankua Nazio Batuetako erakundea da, eta urtero inbertsioak egiten ditu herrialde pobreenetan, batez ere azpiegiturak egin eta oinarrizko gaien hornidura ziurtatzeko. Inbertsio horiek enpresa pribatuen bidez egiten dituzte, eta Intermon Oxfam-ek salatu du Afrikan egiten dituzten inbertsioetan enpresa horiek zerga gutxiago ordaintzen diren lekuetara eramaten dutela dirua, eta oso larritzat jo dute jokaera hori. Azken finean, enpresa horiek ordaindu beharreko zergen bidez, Afrikako  herrialde hauetan Hezkuntza Sarea edo osasun-zerbitzuak antolatu ditzaketelako.
Munduko Bankuak Afrikan egindako inbertsio gehienak Sahara Hegoaldeko herrialde pobreetan egin zituen iaz, batez ere azpiegitura hobetzeko, baina, proiektu horietako dirua jaso zuten enpresa gehienek herrialde horietara eraman beharrean Mauricio uharteetara eraman zuten zerga gutxiago ordaintzeko. Intermonek gogor salatu du jokaera hau, besteak beste, diru hori publikoa delako,  gobernuek Nazio Batuei ematen dietena alegia.
Enpresa horien zergak dira, berriz, herrialde pobre horiek jaso lezaketen diru apurra euren alor publikoan zerbait egiteko. Intermonek bestalde, kanpaina bat egin du mundu guztian, baina batez ere Europan zergen garrantzia aldarrikatzeko. Zergak direlako gizarte justu eta orekatuagoa eraikitzeko bide nagusia eta zergak ez ordaintzeak azken finean injustizia handitzen duelako.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2016-04-14

x61pRelaContWAR

16241080
00:01:43

x61pViewCountWAR

6688

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR