detalle dokuteka-generico-fitxa

Gurpildun zapatilak ikastetxeetan debekatzea eskatu dute

Gurpildun zapatilak goizetik gauera erabiltzea haurrentzat kaltegarria dela diote podologoek, baita futboleko botak egunero erabiltzea ere.

Ikastetxeetan jostailu horiek debekatzea eskatu dute podologoek.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Edozein ikastetxeren atarian aurkitu daitezke. Gurpildun zapatilak modan daude.
Ama.- Umeek geroz eta gehiago erabiltzen dute, modan jarri da.
Ama 2.- Geroz eta gehiago erabiltzen dituzte, asi que…
Esataria.- Ohikoak dira parkeetan, merkataritza-guneetan edo eta kalean.
Kaleko neska 1.- Gurpilak ahal ziren kendu, ba bueno, ahal zenituen eraman normal eta gero, arratsaldean, jartzen zenituen eta ibiltzen zinen.
Esataria.- Baina orain, ikastetxeetara ere zabaldu dira.
Podologoa.- Goizetik jartzen dira zapata horiek eta arratsaldeko zazpiak edo zortziak arte kendu gabe ibiltzen dira. Orduan, erabiltzen dute zapata bezala jostailu bat.
Esataria.- Eta horrek ondorioak ekartzen ditu gerora: ez dira malguak, pisu handia dute eta altuak dira.
Podologoa.- Karga guztia transladatzen dugu aurreko partera, hemengo partera. Hemengo parte hau, azkenean, gertatzen dena da kargari hainbesteko karga jasatzean deformazio, behatzen deformazioak gertatu daitezkeela. Azken finean da ume txiki bati bost zentimetroko zapata bat jartzea goizetik gaua arte.
Esataria.- Horregatik, podologoek ikastetxeei eskatu diete debeka ditzatela eskola-orduetan. Arazoa ez dago, ordea, jostailu hauetan bakarrik. Haur askok futboleko botak erabiltzen omen dituzte oinetako modura.
Podologoa.- Eta hori ere, ba bueno, egunero ikusten ari gara hemen, kontsultan, eta bueno, arazoak ditugu.
Esataria.- Zapalegiak eta iristakorrak direlako datoz lesioak.
Aita.- Momentu bakoitzeko dagoen zapata erabili.
Esataria.- Hori da, hain zuzen, adituen gomendioa: oinetako bakoitza dagokion une eta tokian erabiltzea.


 

detalle2

Dokuteka

B2
2016-04-14

x61pRelaContWAR

16241057
01:35

x61pViewCountWAR

4284

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR