detalle dokuteka-generico-fitxa

Zaha Hadid, arkitekturan iraultza egin zuen emakumea

Bilboko Zorrotzaurre auzoa, industriaren krisitik gainbeheran etorri den lekua, goitik behera aldatuko da Zaha Hadid arkitektoaren lantaldearen eskutik.

2016ko martxoaren 31n hil zen Zaha Hadid arkitektoa.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Aitor Zabaleta esataria.- Bilboko itxura-aldaketaren azken proiektua da Zorotzaurre. Industriaren krisitik gainbeheran etorri den leku hau goitik behera aldatuko da Zaha Hadid arkitektoaren lantaldearen eskutik.
Penintsula izateari utzi eta irla bilakatuko da eta 500 biztanletik 15.000ra pasa.
Orain, albo batean eta ahaztuta dagoen 800.000 metro karratuko lurzatia Bilboko auzo berriena izango da, hiriarekin zubiz lotuta, enpresak, etxebizitzak eta parkeak dituena.
Bilbon bezala, Zaha Hadiden sinadura munduan zehar zabalduta dago: Londresen, Erroman, Txinan, Azerbaijanen…
Espazio konplexuak eta modu berean argia. Gizonezkoak nagusi diren arkitekturaren munduan ospe handikoa zen Zaha Hadid. 2004an Pritzker Saria irabazi zuen, arkitektoen Nobel Saria.
Bagdaden jaio zen duela 65 urte eta Miamin hil da gaur.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2016-03-31

x61pRelaContWAR

16240567
01:14

x61pViewCountWAR

3587

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR