Viena, munduko hiririk onena

Munduan jendea ondoen bizi den hiria Viena omen da. Ikerketa batek esaten duenez, ondoen bizi diren hiriak Europakoak dira, eta okerren daudenak afrikarrak.

Ikerketa horri buruz hitz egin du Euskadi Irratian Juanjo San Miguel adituak.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

EMAKUMEZKO ESATARIA. Goazen orain Vienara; izan ere, munduan jendea ondoen bizi den hiria da Viena. 250 hiritan egindako ikerketak dio Europan daudela ondoen bizi diren hiriak, eta okerren daudenak, aldiz, hiri afrikarrak direla. Juanjo San Miguel.

JUANJO SAN MIGUEL. Ikerketa hau egiteko, kalean dagoen giroa, ekonomia, kultura, politika-jarduera… neurtu eta aztertu dituzte. Osasun-zerbitzuak, eskolak, ingurumena eta ingurua, jendearen soldata eta erosteko ahalmena. Aurten segurtasunak garrantzia berezia izan du, leku batzuetan ondoeza eta indarkeria areagotu egin direlako. Guzi hori neurtu ondoren, ikerketa egin duen Mercer izeneko kontsultorak erabaki du Viena dela ondo bizitzeko leku egokiena, arlo guztietan oparoa eta orekatua delako. Zerrendako lehen 10 hirien artean 7 europarrak dira: Viena, Züritx, Munich, Ginebra, Kopenhage... Guztiak iparraldekoak; hegoaldean, Bartzelonakoa da lehena, 29. postuan, gero Milan eta Lisboa.
Hego Amerikan Montevideo azaltzen da 1. postuan, 78. zerrenda honetan, gero Buenos Aires eta Txileko Santiago. Iparramerikan bizimodu ona dute Kanadan: Vancouver, Toronto, Otawa. Estatu Batuetan San Frantzisko eta Boston onenak.
    Harrigarri samarra da Paris 37. postua egotea eta New York 44.ean. Zerrendako azken postuetan Afrikako eta Ekialde Hurbileko hiriak azaltzen zaizkigu: Bangi Afrika Erdiko errepublikako hiriburua, Sana Yemengoa eta Khartum Sudangoa.
Datu bitxi samarra ere azaltzen da: Londres da hiri garestiena bizitzeko eta lan egiteko; merkeena, aldiz, Angolako hiriburua: Luanda.

A2
2016-02-29
16239943
00:01:47
6058