detalle dokuteka-generico-fitxa

Ez da giro Sao Pauloko auto-pilaketekin

Sao Paulo, Brasil eta Hego Ameriketako hiririk handienak arazo larriak ditu eguneroko joan-etorrietan sortzen diren auto-pilaketekin, eta ez dirudi arazoak konponbide erraza duenik.

Juanjo San Migel kazetariak albiste honen bidez Sao Paulo hiriko trafiko-arazoak zein neurritarainokoak diren azalduko digu, eta deigarriak egiten diren hainbat datu emango ditu.

Dirudienez, Sao Paulon eguneroko zirkulazioa nahiko kaotikoa da.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA .- Brasilgo Sao Paulo hirian auto-pilaketak arazo larria bihurtu dira, eta gero eta larriagoak dira gainera. Joan den astean 264 km-ko auto-ilara sortu zen, eta adituek diote halako batean horrelako auto-ilara hain handia izango dela autoak ezin ezingo direla mugitu ere egin. Juanjo San Migel.


JUANJO.- Joan zen astean 264 km-ko ilara sortu zen baina 2014an 344 km-koa izan zen. Sao Paulok 11 milioi biztanle ditu eta hiriaren inguruan 21 milioi pertsona bizi dira. Bertan, 8 milioi auto daude, eta egunero 6 miloi eta erdi langile lanera joaten da eta ia guztiek kotxea erabiltzen dute. Sao Paulo autoentzako pentsatuta eta antolatuta dagoen hiria da. Mundu guztiak bere kotxea erabiltzen du eta trafiko-arauak ez dira apenas betetzen, zebra-bideak ez dira errespetatzen, edozein lekutan aparkatzen dute, eta bide gorriak edo autobusenak nahi dutenean erabiltzen dituzte auto-gidariek. Hiria autopistaz josita dago eta aparkalekuak nonahi daude, eta itxuraz, berorrexek, autoentzako prestatuta egoteak, egoera areagotu eta jasanezina bihur lezake.
Gaur egun, ustekabekoren bat gertatzen denean, ekaitzak, obrak eta antzerakoak, auto-ilara oso luzeak sortzen dira, 200-300 km-koak. Baina, adituek diote halako batean, benetako katastrofea gertatuko dela, hau da, milaka eta milaka auto horiek ezin mugitu geratuko direla, ez aurrera ez atzera. Baina, hori gertatu gabe, egunero gertatzen dena benetako hondamendia dela esan genezake. Egunero, bataz beste, auto-gidari bakoitzak 162 minutu, bi ordu eta erdi pasatxo pasatzen ditu bolantean eta kasu batzuetan egunean 5 ordu behar dituzte lanera joan eta itzultzeko. Udalak uste du, berriz, horrela segiz gero trafikoak eragindako kutsadurak 250.000 pertsona hil ditzakeela datozen 15 urteetan, milioi bat pertsona ospitalean ingresatu beharko dutela, eta 500 milioi dolarreko galera eragingo diola guzti horrek osasun publikoari.

 

detalle2

Dokuteka

B2
2016-02-26

x61pRelaContWAR

16239882
00:02:09

x61pViewCountWAR

4672

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR