Aurkezpen kaxkarra (A2B18)

Amaia eta Josu paseatzen ari dira parkean. Josuk goizean ahozko aurkezpena egin du unibertsitatean, eta ez zaio nahi bezain biribila atera. Penatuta dago eta Amaia kontsolatzen saiatuko da.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.— Zer gaizki!, zer gaizki!
AMAIA.— Egon zaitez lasai, ez zaizu hain gaizki atera eta.
JOSU.— Ez dakit zer gertatu zaidan. Ohituta nago jendearen aurrean hitz egiten.
AMAIA.— Har ezazu lasai! Aurkezpen txukuna izan da.
JOSU.— Euskaltegi batean irakasle aritu nintzen, eta ez nintzen inoiz urduri jartzen; baina gaur...
AMAIA.— Bueno, eta zer nahi duzu?, mimoak egitea? Gizajoa animo e, oso ona zara...  Hurrengoan hobeto egingo duzu!
JOSU.— Tuntuna!

JOSU.- Egia esan...  gaia ez nuen behar den bezala prestatu.
AMAIA.— Hori garbi dago.
JOSU.— Nork prestatu nahi du halako komunikazio-kanpaina inozoa? Zer eta antxoa zikin batzuk saltzeko.
AMAIA.— Mundu honetan lan egiteko zortea baduzu, horrelakoak eta xelebreagoak egin beharko dituzu. Eta, gainera zuri...
JOSU.— Gainera niri, zer?
AMAIA.— Gainera zuri antxoak izugarri gustatzen zaizkizu.
JOSU.— Bai, baina jateko; nik ez dut haietaz hitz egin nahi.
AMAIA.— Bueno, Josu, nahikoa da. Aurkezpena ez duzu ondo egin ez duzulako prestatu, liburutegian lotan egoten zarelako eta klasera joan ordez tabernan gelditzen zarelako.
JOSU.— Eta zuk lagundu ez didazulako!
AMAIA.— Horixe bakarri behar genuen. Errua nirea izatea! Garbi dago arrazoi nuela, amatxo behar duzu ondoan!
JOSU.— Bai, hala da. Nire amatxo izan nahi duzu?
AMAIA.— Begira, zoaz pikutara!

A2
2016-02-23
16239773
00:01:57
1785