Zoriontasuna eta zahartzaroa, elkarren lagun

Adinean aurrera egin ahala, zoriontasunera iristeko bidea guk uste baino errazagoa izan daiteke, izan ere zahartzaroan bizitzako ziklo berri bat bizitzen hasten baikara.

 

Salamankako unibertsitatean eginiko ikerketa baten arabera, 60 urtetik aurrera hasten omen gara zoriontasuna dastatzen.

Elkarrizketa honetan kazetaritzatik jubilatuak dauden Elisabete Garmendia eta Andres Osak zahartzaroa nola bizi duten, eta beraien iritziz, zahartzaroan zoriontsu izatea posible ote den azalduko digute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA . Zoriontasunaren baltsa hartu diogu Josh Rouse kantariari. Batez ere 60 urtetik aurrera dantzatzen dugu baltsa zoriontasunarekin. Hala dio Salamankako unibertsitateko hiru irakaslek eginiko lanak eta ez dira behin erretiroa hartutakoan zoro moduan edozein hotel txatxutan hala moduz dantzatzen aritzeaz ari. 60 urtetik aurrera gero eta gusturago sentitzen gara geure gorputzean. Norberak ikasten du ordurako erratz bat besarkatuta bezala bere buruarekin dantzatzen eta eroso sentitzen da, pentsamenduak hanka zapaltzeko beldurrik gabe. Eta 70 urtetik aurrera ia erabatekoa da bizitza eta gogoaren arteko sinkronia. Zorion aroaren gailurra 70 urte eta 75 urte bitartean zapaltzen dugu endemas , eta ez 25 urte eta 59 urteen artekoetan. Loturak, lana, fakturak eta eginbeharrak direla eta, ez omen gara hain asebeteta bizi. Hori dio teoriak eta orokortuta ateratako ondorioek. Zimurren pisua , bihotz-gibelen ajeak eta bestelakoak orain aztertuko ditugu. Mahaiaren jiran elkartu ditugu bi kazetari zaildu. Elisabet Garmendia, ….

ELISABET GARMENDIA . Egunon!
ESATARIA . Ongi etorri.
ELISABET GARMENDIA . Eskerrik asko .
ESATARIA . Andres Osa Sakona, Kaixo.
ANDRES OSA . Bai, egunon.
ESATARIA . …  Zen bueltan-bueltan galdetzeko, ea atzera begiratuta eta aurrera begiratuta zoriontasunaren errebueltetan, e non ikusten duzuen zuen burua?
ELISABET GARMENDIA . Bueno lehenengo eta behin ez zait gaizki iruditzen, edo onartzen ditut titular horiek, ezta? Bai, izan liteke hola. E … alegia zoriontsuago izatea ja 60tik aurrera, ez? Osea, zoriontsu baina kontziente izanda, jakinda zer esan nahi duen 60 urte izateak eta ba nola zure bizitzarako espektatibak ba mozten doazen, jaiotzez geroztik joaten dira mozten baina bueno, baina hori e nabarmenagoa da ba hori, aurrera zoazen neurrian, ezta? Orduan, e hortaz kontziente izan eta hala ere bai, nik uste dut zoriontsu izan litekeela, oso zoriontsu izan litekeela eta uste dut batez ere zerikusi daukala zoritxarrez nolabait, e lan e nahitaezko lan hori uzteari esker, hortik datorrela e? fitxatu beharrik ez izate horrek dakarrela batez ere zoriontasuna garai honetan. Eta orduan e diot hori, ez dut uste beraz positiboa denik.
ANDRES OSA . 60 urte aurrekoa, iruditzen zait e bizitasun bat duela, handia, baina beti kreatibitatean, beti langintzan, beti berrian. Gero ja 60 urteekin ja, jubilatu zarenean e hesi hori, eremu hori ja txikitu egin zaizu, baina txikitzeak ez du esan nahi, ez du esan nahi hor ere betebehar batzuk eta norbera asetzekoak ez daudenik.
ESATARIA . Kalean egin dugu galdera, bueno ez dugu aipatu inkesta honek esaten duen beste kontuetako bat da, ez daukala zoriontasunean edo pozik eta gustura bizitzen halako eraginik osasunak. Baietz, noski badaukala, baina ez dela erabakigarria. Bueno kalean egin dugu galdera.
EMAKUME 1 . 67, lehen ere bai eta orain ere bai, baina orain beste modu batera. Lehenago igual libertatea ez baina lan gutxiago bai, orain lehenago hiru seme-alaba bakarrik hazi genituen, eta orain horietaz gain suhiak, umeek, baina pozik e? Gu beti, bueno ni beti zoriontsu izandu (izan) naiz, baina orain beste ikuspegi batetik, bai. Bai, hobeto.
GIZONA 1 . 69, zoriontsu etzekiat (ez dakit) baina jubilatu eta gero askoz hobeto bizi nauk (naiz), lehen baino. Zergatik? Ba orain fitxatu beharrik ez, edozein garaitan jaiki, nahi detan (dudan) tokira joan eta aukera dauzkatelako, bizitzeko bai.
EMAKUME 2 . 71, orain oztopo batzuekin baita ere zoriontsu nago. Niri orain tokatu zaidana alderdi batetik pixka bat tristurarekin, baina beste gauza batzuekin oso zoriontsu. Ni gaur egun gustura nago, e 50 urteekin e pertsona bat alargun gelditzen da, alaba batekin eta hori ez da zoriontsu. Gero ikasten du bizitzen eta bizimoduak erakusten dio eta umea hazten, eta orduan da zoriontsu. Zoriontsu bai, porke etxea pagatzen duzu, umeak bere martxan dihoazti (doaz), oso gustura zaude eta lasai zaude, baina orduan beste pusketa batzuk etortzen dira, eta horrek pixka bat markatu egiten zaitu.
 

B2
2016-02-09
16239516
00:01:34
7325