detalle dokuteka-generico-fitxa

Hitz eta pitz (A2E15)

Amaia telefonoz hizketan iritsiko da atarira eta igogailuan sartzera doala, lagunak jarraitu egingo du hizketan.

Hitz eta pitz jarraituko dute biek, Amaiak eten egingo dela esango dion arren.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— (telefonoan) Ez daukat ezer txukuna janzteko. (...) Ez. (...) Zuk utziko didazu soineko beltza? (...) Bai. (...) Antzekoak gara. (...) Entzun, Sara, igogailuaren ondoan nago, eta, barruan sartzen naizenean, eten egingo da deia. (...) Beste bi? (...) Kalerako ala festarako?

AMAIA.— Sara, Sara, ez dizut entzuten, barkatu, igogailua iritsi berria da eta... (...) Festarako? Ba primeran, oso ondo etorriko zaizkit, batere gabe nagoelako. Bien artean bat aukeratuko dut zuekin joateko. Ederki ibiliko gara, ikusiko duzu. Niri festa horiek izugarri gustatzen zaizkit: jende jatorra joaten da, giroa ederra izaten da eta batzuetan, mutil ederren bat ikusteko aukera dago. Ez, ez, ez, ez, pisukideak ez, egun osoa ematen dut haiekin eta beste giro batean ibiltzea ondo etorriko zait. (...) Sara? Ai, Sara! Sara? Hor zaude? Ai, igogailu madarikatua! Sara! Une garrantzitsuenean eten behar!
 

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2016-02-05

x61pRelaContWAR

16239481
01:34

x61pViewCountWAR

3328

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR