Dokuteka
Donostiako danborradaren jatorriaz
Danborradako esataria den Imanol Artolak festaren jatorriaz hitz egingo du bideo honetan.
Danborrada aurretik, San Sebastian eguna modu erlijiosoan ospatzen zuten donostiarrek eta militarrei barre egiteko edo haiek imitatzeko hasi ziren danborra jotzen. ETB 1eko Herri people saioko atala.
Ibon Gaztañazpi.- Konstituzio Plazan, e? erdi erdi erdian.
Imanol Artola.- Zeruan bezala.
I.G.- Bai, hau zuentzako, berez, eta ez danborradarengatik bakarrik, leku berezia, Konstituzio Plaza?
I.A.- Bai, bai, hau gure hiriaren Parte Zaharreko bihotzeko erdimuina dela esan genezake, ez?
I.G.- Bai, ezta?
I.A.- Plaza militarra zen, hemen militarrak, ba gora eta behera ibiltzen ziren eta donostiarrekin tartekatuta ibiltzen ziren eta bueno, hor dago gure gaurko danborradaren abiapuntuaren, esango genuke, ba adierazgarri nagusienetako bat, ez?
I.G.- Danborrada, noiz, nola, zergatik sortzen da hau?
I.A.- Garai hartan ja badaude testigantzak, ezta? Donostiarren kaskarintasunaz asko hitz egiten da, ez kaskarinkeriaz, kaskarintasunaz baizik.
I.G.- Kaskarintasunaz.
I.A.- Eta donostiar gazte kaskarin horiek militar horiei, nolabait, adarra jotze aldera eta, bueno, ba, beraiek egiten zuten hori imitatzen hasi ziren.
I.G.- Barre eginarazteko edo…
I.A.- Horixe, horixe.
I.G.- Burla pixka bat egiteko, ezta?
I.A.- Bai, Sarriegi bera 1838an jaiotako gizona da eta berak 23 urte eskas zituela konposatu zuen San Sebastian martxa, 1861ean.
Festa-giroaz eta danborradaz eta sansebastianez ari garela ere, ba, ezin dezakegu ahaztu inolaz ere hemen sokamuturrak zeukan indarra. Hemen ikusten ditugun zenbaki hauek, ba, ikusleek hemen izaten ziren zezen-festak, bai zezenketak berak, sokamuturrak, ba, hemen zegoen bilgune hori, ezta?.
I.G.- Joxe Mari, zahar eta gazte, Joxe Mari, zahar eta gazte… Hor, oker ez banago, eta bestela zuzendu, hemen, Alde Zaharrean, Parte Zaharrean, batzuk koxkero eta besteak Joxemaritarrak, ezta?
I.A.- Bai, San Jeronimotik kaia aldekoak, Joxemaritarrak eta San Jeronimotik ibai alderakoak, koxkeroak.
I.G.- Danborrada, besteak beste, aldarrikapenerako gune ere izan da, ezta?
I.A.- Halaxe da, bai. Hemen ikurriña legeztatu zen unean berean, ba, Konstituzio Plazan Udaletxe zaharraren eraikina den horretan, Udal Liburutegia gaur egun den horretan, ikurriña masta gainera igo zen eta hori oso une hunkigarria izan zen.
Telebistako ahotsa.- 1977. urtean, ez nahi orduko, goratu zen ikurriña, berebiziko jendetzaren aurrean. Hango txalo eta poz-ikara!
I.G.- Imanol, danborrada bakoitzak bere ibilbidea eta ordutegia zehaztuta izaten du?
I.A.- Bai.
I.G.- Eta araudi hori, uste dut gainera, nahiko zorrotza dela…
I.A.- Oso zorrotza da eta nik uste dut hala behar duela, gainera, ezta?
I.G.- Eta zergatik da hain zorrotza edo…? Pixka bat nola funtzionatzen du horrek?
I.A.- Ba, gaur egun, lehen esan dizut, oso kopuru handia da danborradak mugitzen duena eta bueno, Donostia hiri handia izan arren, ba, elkarrekin trabarik egin gabe ibiltzeko modua aurkitu beharra dago. Ez dago megafonia bidez ateratzerik danborra jotzera, guztiek musika-banda behar dute. 2.500 musikari inguru ibiltzen dira Donostian San Sebastian egunez, horrek ere adierazten du, ez? ze… zer nolako indarra duen gure festak.
I.G.- Oso ondo, ba…
