Irternetetik jaisteko ordaindu?

Denok dakigu Interneteko zenbait gauza jaisteko ordaindu egin behar dela, baina kosta egiten zaigu ideia hori barneratzea.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

INTERNETEKO EDUKIAK SALEROSI ALA DOAN?
Aber (Ea) , argi dago, mundu guztiak daki, dena doan ez dela eskuratu, hori nabarmena da, baina bestalde ezin dena da erosi, osea (hau da) esan erosteko edo harpidetza igo edo horrelako gauzak pixka bat zabaltzea trukean ezer eman gabe. Hau da, nire ustez ikusleei edo harpidedunei gehigarri bat eskaini behar zaie. Adibidez, bueno orain Netflix iritsi da, orain dela hilabete bat edo Euskal Herrira; beraien kasuan adibidez, eskaini dutena da hilabete bat doan probatzeko eta abar. Spotifyren kasuan adibidez, ia aspalditik daukagu, baina nik uste dut beraien arrakasta izan daitekeela adibidez iragarkirik ez duela. Horrelako gauzak azkenean jendeak baloratzen ditu eta gehigarri txiki horiek egiten dute produktu bat erosteko nahi hori     sortzea. Gainera esaten dutenez Interneten %90en edukien irabaziak iragarkiengatik dira, beraz, adibidez iragarkiak kenduta nik uste dut jende asko eroriko litzatekeela pixka bat horretan. Beraz, salerosi edo ez? Bai baldin bada, behintzat kondiziotan eta jendea pixka bat tontotzat hartu gabe, nik uste dut.

EDUKIAK DOAN BADAUDE, ZERGATIK ORDAINDU?
Ba askotan pasatzen da nik uste dut, aber Interneten dena doan eskuratu dezakegu baina adibidez, bueno, Wikipedian entziklopedia daukagu, daukagu YouTuben bideoak edo daukagu Google orokorrean baina askotan pasatzen da, nahiz eta asko izan, kalitate aldetik nik zalantzak izaten ditut, batez ere, ba kasu edo adibide bat: Googleen sartu eta tutorialak bilatzeko, ez dakit, egin nahi dut ez dakit zer bideo. Seguru azalduko zaizkizula ehunka eta milaka lista, baina kalitatezko zenbat azalduko dira hortik? Orduan, nik uste dut kalitatezko informazioa eta kalitatezko gauzak aurkitzeko nik uste dut beharrezkoa dela, edo interesgarria behintzat, ordaintzea. Nik uste dut doako guztiaren artean filtro hori egitea nahiko nekagarria izaten dela, orduan, arrazoi horiengatik, pixka bat kalitate puntu hori lortzeko interesgarria dela.

ZUK NOLA LORTZEN DITUZU?
Egia esan ni naiz pixka bat bitatik(an) nahasketa, irabiatu antzeko bat egiten dut. Egia da, nik asko deskargatzen dudala, hori aitortu egin behar dut, baina gustuko ditudan produktu guztiak erosi egiten ditut. Hori alde batetik. Bestetik, adibidez, Netflix iritsi da eta orain ari naiz hilabeteko proba egiten, baina bukatzen denean bertan behera utziko dut. Ze bueno, bertako edukiak edo katalogoak ia denak ikusta dauzkat. Orduan ez dago niretzako eginda. Baina egia da, adibidez, Filmin bezalako plataforma, Filmin da Netflixen antzekoa baina bueno dago pixka bat bideratuta pelikula independenteagoak ikusteko, eta horretan adibidez harpidetuta nago, urteko harpidetza bat dago eta oso interesgarria iruditzen zait adibidez, Filmin plataforma. Izaten dira pelikula independenteak, eta gainera jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera eskaintzen du. Beraz, ibiltzen naiz pixka bat hor tartekoan. Deskargatzen ditut gauzak gero erosten ditut, baina gero bestalde gauza interesgarriak ikusten ditudanean, hasieran aipatu ditudan gehigarri horiek ikusten ditudanean, segituan engantxatzen (mendean erortzen) naiz. Orduan, hor ibiltzen naiz, froga desberdinak egiten.

KONTZIENTE GARA EDUKIAK DOAN LORTZEAK ZER ERAGITEN DIEN SORTZAILEEI?
Bai, nik uste dut kontziente mundu guztia dela hortaz, baina askotan egiten duguna da, nik uste dut, beste alde batera begiratu. Mundu guztiak deskargatzen ditu bere gauzak, bere etxean sofan eseri eta bere gauzak ikusten ditu. Eragina izan du sortzailearekiko? Bai, baina nik uste dut baita ere zerbait interesgarria loratu dela guzti honekin. Nik uste dut azkenean mundu guztiak duela ahalmen hori beraien produktua erakusleiho  horietan kokatzeko, bai YouTuben edo bai Vimeon edo ehunka web-orrialdetan eta horrek sortu du nolabait lehiaketa edo konpetentzia bortitz bat beraien artean eta hori (horrek) loratu duena da pixka bat eduki aldetik besteengatik bereiztea. Estatu Batuetatik datozkigun, adibidez, telesailak edo web-serieak, kasu honetan Internetekin lotuta, horri esker izan dira nik uste dut: lehiakortasun horren barruan edukiak lantzeko behar hori sortu du horrelako produktuak zabaltzea. Orduan, nik uste dut kontziente garela, baina nik uste dut alde batetik, ez dugula gehiegi egiten eta, hala ere, interesgarria iruditzen zait ba bueno lehiakortasun horretan sortzen diren produktu horiek ateratzeko nolabait.

B1
2015-12-28
  • Zinea Sortzen
16238891
00:04:49
2674