Artea eta saiakera (A2E12)
Amaia eta Josu film bat ikusten ari dira. Amaiak aukeratutakoa da eta Josu dezente ari da aspertzen. Horren ondorioz, hizketan hasiko zaio eta traba egingo du, aurrena lagunari eta gero ingurukoei.
JOSU.— Amaia, aspertzen ari naiz.
AMAIA.— Ai, Josu, baina... zuk etorri nahi zenuen zinemara!
JOSU.— Bai, baina ez film hau ikustera!
AMAIA.— Oso ona da eta! Utzi ikusten, bai?
JOSU.— Amaia, aspertzen ari naiz.
AMAIA.— Ai, Josu. Ixo!
JOSU.— Filma motela da, muxu bat emateko bi ordu pasatu dituzte. Aspergarria da, eta, gainera, azpitituluak irakurri behar dira!
AMAIA.— Xxxxxt!
JOSU.— “Danimarkako filmik onena da”. To! Noiz hasi dira, ba, Danimarkan zinema egiten? Han, gehienez ere, antzerkia.
ETENA
IKUSLEA.— Isilduko al zarete behingoz!
JOSU.— Isildu? Zertarako? Ez da ezer ulertzen eta! Irakurri azpitituluak!
IKUSLEA.— Lotsagabea!
AMAIA.— Josu, isildu edo zoaz kanpora!
JOSU.— Ondo da, ondo da...
IKUSLEA.— Horixe bakarrik behar genuen! Gustura ez bazaude, segi kanpora!
JOSU.— Banoa, bai! A ze sasijakintsu koadrilla! Amaia, bazatoz?
AMAIA.— Zoaz pikutara!
JOSU.— Ba agur denoi! Kanpoan itxarongo dut.
AMAIA.— Barkatuko duzue.