Dokuteka
Eguzkiaz gozatzen (A2B09)
Amaia eta Josu unibertsitateko lorategian daude. Josuk telefonoz hitz egingo du Alexekin, eta dauden lekura etortzeko gonbita egingo dio, arratsalde pasa egin dezaten.
AMAIA.— Mmmmm! A ze giroa!
JOSU.— Bai, hau bizimodu gogorra!
AMAIA.— Non gelditu zara Alex eta Oierrekin?
JOSU.— Parte Zaharrean.
AMAIA.— Ba deitu eta esan hona etortzeko.
JOSU.— Ideia bikaina.
Josuk telefonoa hartu eta Alexi deituko dio.
JOSU.— (...) Alex? Non zaudete? (...) Oraindik etxean. Ba gu fakultatean gaude, eguzkitan. (...) Nahi baduzue, etorri hona, eta gero joango gara Parte Zaharrera. (...) Bikain gaude hemen. (...) Bale, ba hitz egin Oierrekin eta etorri, bai? Oso ondo. Aio, aio, aio, agur!
AMAIA.— Etorriko dira, ezta?
JOSU.— Bai, ordu-laurden batean.
AMAIA.— Ai, Josu, oso ondo egin dugu. Hemen gutxitan izaten dugu halako eguzki ederra.
JOSU.— Krema emango dizut?
AMAIA.— Baboa.
JOSU.— Azken boladan ez daukagu lan egiteko gogo asko, ezta?
AMAIA.— Nik bai, baina eguraldi ona aprobetxatu egin behar dugu.
JOSU.— Ba, nahi baduzu, hemen egingo dugu lan, ados?
AMAIA.— Bai, baina gaur ez.
JOSU.— Bale. Baina gero ez haserretu.
AMAIA.— Ez, lasai.
JOSU.— Ikasturtea laster amaituko da, eta mugitu beharra daukagu.
AMAIA.— Bai, Josu, bai...
JOSU.— Plan hau ezin dugu askotan egin.
AMAIA.— Ai motel! Arratsalde bat hartuko dugu libre, eta kito!
JOSU.— Bueno, lanak garaiz amaitzea da nire kezka.
AMAIA.— Eta amaituko ditugu.
JOSU.— Seguru?
AMAIA.— Seguru, bai. Aizu, Josu...
JOSU.— Zer?
AMAIA.— Ixo!
