Istripua (A2B01)

Amaia eta Josu liburutegian daude, lanerako prest, baina Josu ez da zentratzen. Bart istripu bat ikusi zuen, laguntzera hurbildu zen eta shock egoeran geratu zen. Amaiari kontatu beharra dauka; eta neskak, animatu ostean, onena lanean hastea dela esango dio, ikusitakoak ahazteko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— ... beraz, jendearen aurrean hitz egiteko teknikak landu behar ditugu lan berri honetan, gure esperientzian oinarrituta. Josu, zuk hitz egin duzu sekula jende aurrean?
JOSU.—  (Erantzunik ez)...
AMAIA.— Nik bai, askotan. Txikitan, ikastolako antzerki-eskolan ibili nintzen. (Josu despistatuta sumatuko du; azalpenak ematen jarraitzeko, tartetxo bat hartuko du) Eskolan, irakasle batek esaten zigun beste ikasleei aurkeztu behar genizkiela gaiak. Eta fakultatean hainbat hitzalditan parte hartu nuen... Josu... Josu!
JOSU.— Bai... Barkatu, zer esan duzu?
AMAIA.— Baina non zaude, motel! Zer gertatu zaizu?
JOSU.— Niri ezer ez. Lasai egon niregatik.
AMAIA.— Baina ez duzu entzuten, burua ez daukazu hemen.
JOSU.— Ba ez, egia da.
JOSU.- Kontua da gaur goizean, istripu bat ikusi dudala etxe aurrean. Ez zara jabetu?
AMAIA.— Ez, ni zu baino lehenago atera naiz, eta ez dut ezer ikusi. Zer gertatu da, ba?
JOSU.— Gure etxe aurrean, atariaren parean, autobus batek moto bat jo du eta motozalea autobusaren azpian geratu da. Eta laguntzera joan naiz.
AMAIA.— Buffff, eta?
JOSU.— Ba hasieran mutilak ez zuen ezer esaten, eta beldurtu egin gara.
AMAIA.— Hil egin da?
JOSU.— Ez, ez, ez, ez... Eskerrak! Oihuka hasi gara eta esnatu egin da azkenean.
AMAIA.— Gizajoa!
JOSU.— Bai, minez zegoen, eta negarrez hasi da; baina ezin izan dugu autobusaren azpitik atera garabia etorri arte. Eta han egon naiz berarekin, ordu erdian, animatzen.
AMAIA.— Eta horregatik iritsi zara berandu fakultatera.
JOSU.— Bai.
AMAIA.— Eta? Kolpe handia hartu al du?
JOSU.— Ba bai, handia. Hasieran ezin zituen hankak mugitu. Baina gero, lasaitu denean, probatxo batzuk egin eta ondo zegoen. Kolpe latza zeukan, baina hautsita, ezer ez.
AMAIA.— Eta orduan, zergatik zaude hain...?
JOSU.— Ez dakit. Burutik pasatu zait motokoa, agian, zu zinela, eta oso urduri jarri naiz.
AMAIA.— Mila esker, Josu, maitagarria zara, gero!
JOSU.— (urduritasun puntuaz) Amaia, kontuz ibili motoan. Ez dut nahi zuri ezer txarrik pasatzea.
AMAIA.— Lasai, ez zait ezer gertatuko, poliki ibiliko naiz.

Interesatzen zaizu



A2
2015-10-02
16237961
2685