detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer erosiko dugu bazkaltzeko? (A1E13)

Josu eta Amaia plazara joango dira barazkiak erostera.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— Egun on, barazkiak erostera etorri gara. Zer daukazu?

BASERRITARRA.— Bueno ba, pixka bat denetatik. Barazki-garaia da, dena fresko-freskoa eta merke!

JOSU.— Niri borrajak ez zaizkit gustatzen!

BASERRITARRA.— Osasunerako oso onak dira ba! Baina aukeratu beste zerbait.

AMAIA.— Bainak, akaso?

JOSU.— Ez dakit, beharbada Oierri ez zaizkio gustatuko.

BASERRITARRA.— Ba eraman bi barazki-mota eta ez duzue arazorik izango.

JOSU.— Zu bai azkarra! Utzi pixka bat pentsatzen.

 

Une horretan, haien atzetik dagoen gizon batek baserritarrari hitz egingo dio.

GIZONA.— Kaixo, jarriko al didazu kilo erdi piper, mesedez?

BASERRITARRA.— Oraintxe!

AMAIA.— Aizu, barkatuko duzu, baina gure txanda da.

GIZONA.— Barkatu zuek, bai? Baina bazkari bat prestatu behar dut elkartean zortzi lagunentzat, eta oso berandu nabil.

AMAIA.— Ondo da, ondo da.

GIZONA.— Eta lau tomate eder eta hiru tipulina ere bai, mesedez.

BASERRITARRA.— Tori, guztira, 7 euro eta 20 zentimo.

GIZONA.— Hortxe. Mila esker, agur!

BASERRITARRA.— Bueno, gazteak, pentsatu duzue zer eraman?

JOSU.— Ba ez daukat oso garbi...

BASERRITARRA.— Zuek ez zarete askotan etortzen erosketak egitera, ezta? Kar-kar!

 

Une horretan, adineko emakume bat aurreratuko zaie.  

EMAKUMEA.— Bi baratxuri-buru, mesedez!

Baserritarrak erantzun baino lehen, Josuk hitz egingo du.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A1
2015-02-23

x61pRelaContWAR

16237426
00:01:32

x61pViewCountWAR

4003

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR