Benetako pelikula kalean dago (A1E12)
Zinera joateko ilaran daudenean, bat-batean oihu batzuk entzungo dituzte kalean Josuk eta Amaiak, eta harrituta geratuko dira.
AMAIA.— Josu, beti berdin gabiltza: zinemako ilaran egon arte, ez dugu film bat aukeratzen.
JOSU.— Ba mugitu egin beharko dugu, laster gure txanda da eta!
AMAIA.— Zuk baduzu gustuko filmik?
JOSU.— Ba ez dut asko begiratu, baina beharbada mafiari buruzkoa!
AMAIA.— Mafia? Tiroak maite dituzu, bai!
JOSU.— Bueno, ondo pasatzea da nire asmoa!
Horretan ari direla, bat-batean, oihu batzuk entzungo dituzte. Ez dute ezer ulertzen.
JOSU.— Zer dira oihu horiek?
AMAIA.— Ez dakit, norbait erotuta egongo da…
Ustekabean, bakero batzuk eroriko zaizkio Josuri burura.
JOSU.— A! Baina, baina... zer da hau?!
AMAIA.— Josu, ez duzu sinetsiko. Galtza bakero batzuk erori dira zerutik.
Josuk erreakzionatu baino lehen, sekulako zarata entzungo da, eta ondoren garrasiak…
1. AHOTSA.— Ez zaitez berriro bueltatu etxera, alfer hori!
2. AHOTSA.— Zergatik egin duzu hori, ama?
1. AHOTSA.— Lanik egin nahi ez baduzu, zoaz kalera bizitzera.
2. AHOTSA.— Ez, bizikleta ez, mesedez!
Zarata metalikoa entzungo da, burrunba. Orduan erreakzionatuko dute bi lagunek.
JOSU.— Ikusi duzu? Bizikleta bota du laugarren pisutik.
AMAIA.— Izugarria da, bai... Zer gertatu ote da?
JOSU.— Ez dakit, baina ia-ia...
AMAIA.— Lehendabizi galtzak eta gero bizikleta.
AMAIA.— Josu, zertarako joango gara zinemara tiroak ikustera? Gaur filma kalean dago!
JOSU.— Bai, arrazoi duzu! Itxaron pixka bat, argazkia egingo diot bizikletari.
AMAIA.— Ez zaitez morbosoa izan!