Masterra, zergatik? (A1B08)

Josuk eta Amaiak masterra egin aurretik zertan lan egin duten kontatzen diote elkarri.

Masterra zergatik egiten ari diren eta masterraren ondorengo asmo ezberdinen berri ere bai.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Transkripzioa
AMAIA.— Ia-ia 30 urte, eta oraindik ikasten!
JOSU.— Bai, bizitza osoa liburuen aurrean, neska.
AMAIA.— A zer belaunaldia...! 30 urte arte gurasoen etxean, ikasten eta dirurik  ez!
JOSU.— Eta gero independentzia nahi dugu! Ja!
AMAIA.— Jajaja... Gaur egun, egoera ez da ona gazteentzat.
JOSU.— Noiz hasiko gara lanean!
AMAIA.— Aizu, ni lanean ibili naiz, baina ez oso gustura: musika enpresa batean egin dut lan.
JOSU.— Zer polita? Eta kexatu egiten zara?
AMAIA.— Polita? Enkarguak egin, kontratuen kopiak prestatu, telefonoz deitu... Oso aspergarria!
JOSU.— Horregatik hasi zara masterra egiten?
AMAIA.— Bai, nire komunikazio-bulegoa jarri nahi dut. Eta ez kafeak zerbitzatu nagusiei.


 ETENA


JOSU.— Ba nik zuretzat egingo dut lan.
AMAIA.— Horretarako egin behar duzu masterra?
JOSU.— Ez, baina nik ondo bizi nahi dut. Curriculuma hobetu nahi dut.
AMAIA.— Curriculuma hobetu?
JOSU.— Bai, eta lanpostu on bat lortu, hemen edo Kontxintxinan, berdin zait.
AMAIA.— Jajajaja, Josu, zu hemendik atera? Eta zer egingo duzu zure koadrilarik gabe?
JOSU.— Moldatuko naiz. Baina ezin dut jarraitu  lanik egin gabe, beti amaren etxera: bazkaltzera, tupper bila...
AMAIA.— Jajaja, amazulo hori! Eta orain arte zertan ibili zara, ba?
JOSU.— Bueno, oso gutxitan egin dut lan, asteburuetan taberna batean, edo publizitatea banatzen, txakurrak paseatzen...
AMAIA.— Eta komunikazioan ezer ez?
JOSU.— Aizu, txakurrekin komunikatzea oso zaila da, e? Ez dute kasurik egiten... baina nire trikimailuak dauzkat...
AMAIA.— Baboa!
JOSU.— Ez, komunikazioan ezer ez, bizitza osoan ikasten... eta alferrik! Amaia, lana emango didazu?
AMAIA.— Alde hemendik!

A1
2015-03-20
16237328
02:11
2313