Nork hil zuen Kennedy?

1963an hil zuten John F. Kennedy, baina oraindik ere misterio asko dago bere heriotzaren inguruan.

Ofizialki, Oswald izeneko batek hil zuen, baina estatubatuar gehienak ez datoz bat bertsio horrekin.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Kennedy nork hil zuen? Hori 50 urte eta gero oraindik argitu gabeko galdera da, ezta?
MIKEL REPARAZ. Bai. Bueno, Warren komisioak, hori izan zen, Warren batzordeak ikertu zuen hilketa, bere ondorioa argia izan zen Oswaldek hil zuela Kennedy. Baina egia da, oraindik ere, gauza asko argitu gabe daudela, besteak beste, azken egun horietan non izan zen Oswald, norekin hitz egin zuen… Eta oraindik ere zenbaitzuek diotenez, zuk esan duzun bezala, literatura asko dago Kennedyren hilketaren inguruan, 2.000tik gora liburu idatzi dira azken urteotan gai horren inguruan, eta askok diote oraindik ez dela dena argitu, nahiz eta Warren komisioak bere ondorioak atera zituen, ezta? Horren adibide, gainera, CIAk oraindik 1.200 dokumentu sekretupean dituela, mende erdi pasa ondoren. Askok diote zergatik ez diren desklasifikatzen dokumentu horiek, gauzak, Warren komisioak esan bezala, oso argi baldi bazeuden, ezta?
Horrek guztiak elikatu du konspirazioaren teoria eta oraindik ere, esan bezala, indar handia du. Amerikarren artean, estatubatuarren artean, 10etik 6k uste du Oswaldek ez zuela bakarrik egin hilketa hori; eta haien artean laurden batek uste du gobernutik bertatik, Estatu Batuetako gobernutik bertatik, eta CIAtik etorri zela plana, presidentea hiltzeko plana; % 13k uste du mafiaren gauza izan zela eta % 5ek Kuban prestatu zela eta Fidel Castroren gobernuak hil zuela Kennedy. Horiek dira ildoak, konspirazioaren teoriaren ildoak. Baina egia da Warren komisioak ez zituela itzal guztiak argitu.

ESATARIA. Eta zuk best seller liburu horietako bat idatzi duen kazetariarekin hitz egiteko aukera ere izan duzu.
MIKEL REPARAZ. Bai. Philip Shenon izena du, eta azken urteotan egin den libururik arrakastatsuenetako bat idatzi du JFK kasuaren inguruan. Gainera, Shenonek ikuspegi, kazetaritzaren ikuspegitik egin du. Warrren komisioan izan ziren kideekin hitz egin du eta handik atera ditu hainbat datu, eta berak esaten duena da Warrren komisioak itzal asko utzi zituela, eta badu teoria bat ere Philip honek. Oswaldek hilketa gertatu baino lehen hainbat kontaktu izan zituelako espioiekin eta hori ez dela inoiz ikertu. Shenonek esaten duena da Mexikon izan zela Oswald eta bertan Sobiet Batasuneko eta Kubako espioiekin izan zituela harremanak. Eta, beraz, nolabait ere, norbaitek, agian, nahiz eta Oswal izan hilketa egin zuena norbaitek eginarazi ziola hori, ezta?

A2
2014-08-05
16236665
00:02:53
3802