detalle dokuteka-generico-fitxa

Jose Miguel Ramirez euskaldun berri autodidakta

Jose Miguel Ramirez Giraldo Kolonbiarra da eta ez da sekula Kolonbiatik atera, baina 15 hizkuntza ikasi ditu bere kasa. Euskara du munduko hizkuntzarik liluragarriena eta kuttunena

Bideo honek Euskal Herritik kanpo euskaldun berri autodidaktarik badagoela frogatzeko asmoa du eta euskararen gainean interesik daukatenei euskalduntzeko bultzada eman nahi die, baita ere, izan bere kabuz edo munduko Euskal Etxeren baten bidez. Jose Miguel Ramirez Giraldok euskara du munduko hizkuntzarik liluragarriena eta kuttunena.
2000 eta 2002. urteen artean bere kasa euskaldundu zen Kolonbian (20 urte zituela), Euskal Herriko zenbait euskalkiren ezaugarri nagusienak barne.

Bideo honetan jardundako (edo ez jardundako) euskaldunekin, haien hizkuntzarekin eta kulturarekin zerikusirik daukan edozein gairi buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, begira egiezu honako loturei eta ez utzi iruzkinak egiteari. Pozez helduko omen die Jose Miguelek era zehatzago batean bere hurrengo bideoetan.

 

Iraupena: 13:48


http://www.euskalkultura.com/

http://buber.net/Basque/
http://www.euskaletxeak.net

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

 

Errepikapenak
 

Transkripzioan baduzu ezaugarri bat, ahoz hitz egiten denean askotan azaltzen den bat, eta da errepikapena: hitz, hitz-multzo edo esaldien errepikapena. Errepikapen-mota desberdinak dituzu: batzuetan bi hitz errepikatzen dira (eta, eta), beste batzuetan hitz bat ez da osorik esaten, eta gero osorik errepikatzen da (gramati, gramatika), beste batzuetan hasieran gaizki dago, eta gero ondo (ni, nik Jose Miguel dut izena), eta abar.  
 

 

TRANSKRIPZIOA

 

Kaixo denoi Kolonbiatik. Ni, nik Jose Miguel dut izena, eta hiri honetan, Kolonbiako Pereiran,jaio nintzen eta inoiz ere Kolonbiatik atera gabea naiz. Gaurkoan Pereirako Unibertsitate Teknologikoan gaude bideo hau egiten ari diren bi komunikazio-ikasleekin, kamara atzean, eta bideo hau egitera bultzatu ninduen asmo nagusia hau da.
Ni orain dela hamalau, hamalau urte hasi nintzen euskara ikasten, eta beti ere euskarazko komunikabidetan sartuta ibili naiz. Baina urte gutxiotan ez dut beste, ni bezalako beste euskaldun berri autodidakta topatu. Badakit egon behar direla, baina orain arte ikusi ditudanak ba gehienbat munduan barreiatutako Euskal Etxeen bidez ikasi dute euskaraz edo, edo, edota Euskal herria bizi dira, Euskal Herrian bizi dira.
Beno, euskara nola ikasi nuen. Zergatik eta nola ikasi nuen. 18 urte nituenean edo uhin motzeko irratian hiru estatuar espainiarreko, hiru eskualde-hizkuntza nagusiez entzun, entzun nituen albisteak, eta, eta euskara entzutean harrituta geratu nintzen. Gero, gaztelaniaren historiaren, historiari buruzko liburu batean makina bat, zera, euskarari egindako makina bat erreferentzia interesgarriak aurkitu nituenez, ba horrek jakin-min handia piztu, piztu zidan. Beraz, hasi nintzen liburutegietan ikertzen eta zoritxarrez aurki nitzakeenak garai hartan gutxi ziren eta ba gero, interneten, ikertzen hasi nintzenean ba azkenean eduki nuen aukera euskara ikasteari ekiteko. Nola?
Ba Euskaltzaindiari, Deustuko Unibertsitateari idatzi nuen liburu eske, ba garai hartan Interneten ez zegoelako ikas-material asko, eta beraz, egin, egin nuena zen erakunde hauei idaztea niri materialak bidaltzeko.
Hemen badauzkat nire euskarazko liburu batzuk, eta, hauxe, hau Euskaltzaindiak igorritakoa zen. 2001. urtean bi, bi liburu jaso nituen, bat euskarazkoa, bat gaztelaniazkoa eta konparatuz asko, asko ikasi nuen. Gero, online gramatika batekin ere asko ikasi nuen. Itziar Lakaren gramati, gramatika,  izan ere. Eta gero, Ilari Zubi, Zubiriren gramatikaren bidez ere asko, asko ikasi nuen.
Gero, interneten makina bat testu aurki nitzakeen. Adibidez, lite, literaturazkoak. Gero, Peio Abarka, Txomin Agirrerenak eta abar. Eta gero, txat bidez lagun batzuk egin nituen Euskal Herrian. Getxon egin nuen oso, oso, lagun bat, asko, praktikatzeko asko lagundu zidana. Nahikari… du izena.
Eta gero, urteen buruan, 2005ean eduki nuen, azken, azkenean aurrez aurre euskaldun bat, euskaldun petoa ezagutzeko parada. Gero, geroztik hemendik, hemendik ez oso urrun kokatzen den hiri batean, Manizales-en alegia, ospatzen da urtero-urtero Nazioarteko Antzerki Festibala, eta horri esker izan nuen makina bat euskaldun antzezle eta dantzari eta antzerki munduko euskaldun asko ezagutzeko aukera. Eta haiei buruz eduki nuen nire bizitzako aukerarik politenetakoa, Euskadi Irratian elkarrizketatze, elkarrizketatuta egoteko, 2007an.
Beno, geroztik jarri nintzen kontaktuan Kolonbiako, Antiokiako Euskal Ikaskuntzen Zentroarekin, eta han oso lagun, lagun ona egin nuen, John Alejandro Ricaurte, bera historialaria da lanbidez, eta Kolonbian daukagun euskaldunen etorrerari buruz gehien dakiena da nire ustez. Hona hemen bere liburua. Oso liburu interesgarria da nire ustez, Kolonbian, Kolonbiako euskal diasporari buruz gehiago jakin nahi duzuenontzat online aurkitzen da, pdf-en, Vasco navarros en Antioquía 1890etik 1970era.
Beno, garai hartan, 2007an ez zegoen Kolonbian nire ustez, nire ustez euskaldun berri asko, baina gero Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, adibidez, Boga kurtso, kurtsoaren bidez Antiokian eta Bogotan ere, eta nik uste dut Barranquillan, zenbait pertsonak eduki zuten azkenean euskara ikasteko parada.
Beno, nola, nola ikas daiteke euskara gaur egun? Ba makina bat errekurtso daude sarean, adibidez, euskal kultura web-gunean  edo nik maiz erabilitako buber’s basque page delakoan. Nik, egia esanda, 2000 eta 2001. urtean han aurkitu nituen ikasteko material asko.
Beno, eta gero badaude euskarazko komunikabideak, oso baliagarriak direnak, EITB.com-en adibidez, aurki ditzakezue telebista-saio asko, irrati, irratsaio asko, praktikatzeko, eta nik, ni horretaz baliatu naiz, urte guztiotan euskara bizirik iraunarazteko. Horretaz eta literaturaz. Adibidez, liburu elebidunekin, hau kasu, eta gero nire maila altuagoa zenean, erabat euskarazko liburu hauetaz. Bi hauek nire kuttunenetarikoak dira.
Beno, espero dut bideo hau erabilgarria izatea munduko leku guztietako, Euskal Herriaren zaleentzako eta euskara, euskaran interesik duzuen, duzuenentzako eta ba… Nik uste dut euskara agian ez da munduko hizkuntzarik errazena, baina, baina ikas daiteke. Ikasi egin daiteke, eta ez duzue Euskal Herrira joan behar, edo ira, irakaslerik ez duzue, ez duzue behar.
Espero dut bideoa gustu, gustukoa izatea, eta espero dut hurrengo bideo batean, berriz ikustea. Mila esker.
 

 

 

detalle2

Dokuteka

A1
2014-08-05

x61pRelaContWAR

16236654

x61pViewCountWAR

13455

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR