Dokuteka
Telebistak biltzen gaitu oraindik ere
Bazirudien indarra galtzen ari zela, baina ez, oraindik indartsu dago telebista. Ondorio horretara iritsi da, behinik behin, Xabier Landabidea irakaslea egin duen ikerketan. Xabierrek telebistak zer funtzio betetzen duen gure bizitzan eta zer-nolako programak ditugun gustuko aztertu du. Horretarako, adin-taldeka banatu du jendea -gazteak, helduak eta nagusiak-, bizkaitarrak denak ere.
KAZETARI MUTILA. Bueno, aztertuko ditugu adin-taldeak, zuk aztertutakoak? Lehengoa 18-35 urte artekoen taldea. Hauek zer dira, gehien kontsumitzen dutenak?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Gazteak izan dira aitortzen dizutenak gehien perfektamente kapazak direla arratsalde osoak pasatzeko euren hitzetan mierda hori ikusten, ezta? Orduan, jo, niretzat gogorra izan da, aldi berean esatea “ez zaigu gustatzen, baina ikusten dugu, eta jarraituko dugu ikusten ze ez dago eskapatoria handirik, ezta?
KAZETARI MUTILA. Eta zer da denbora-pasa bat edo ebasiorako gauza bat edo…?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Uste dut dela eskura dagoen baliabide bat. Eskura, hurbil dago, merkea da, beti egon da hor, familiarra da eta, orduan, ez da kuestionatzen bere existentzia, da beti gurekin egon den zerbait. Orduan, nahiz eta ez izan gustukoa, bueno, ba, total, ez daukagu beste ezer egiteko telebista piztuko dugu, ezta?
KAZETARI MUTILA. Ikerketa-garaian zer ikusten zuten gehien?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. 2012-2013an Mujeres, hombres y viceversa, Gran Hermano –ez dakit zenbatgarren… 18. edizioa– eta gero Sálvame. Sálvame gazteek asko. Niretzat hori txokantea izan zen, uste nuen adineko pertsonen zera bat zela eta ez, ez.
KAZETARI NESKA. Pelikulak, serieak, albistegiak…
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Gutxiago agertzen ziren… Gauza inportantea zen euren artean, konbertsazioa, ezta? Kontua ez da hainbeste Gran Hermano ikustea, baizik eta hitz egin dezakegula elkarrekin Gran Hermanon ikusi dugunari buruz eta nor nahi dugun aurrera egitea, nor kaleratzea eta abar. Eta hor, adibidez, oso garbi ikusten zen ze erraztasun handiz integratzen zituzten teknologia berriak deitzen ditugunak: Whatsapp edo Twitter edo holakoak
KAZETARI NESKA. Sare sozialak eta…
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Bai, bai…
KAZETARI MUTILA. Hurrengoa 35 eta 50 urte artekoena. Hemen zer harreman daukate telebistagaz (telebistarekin)?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Ba, hemen aldatzen da. Gazteak ezkorrak baziren eta apur bat hiperkritikoiak, ze baziren hiperkritikoiak, helduen taldea, 35etik 50 urte artekoa, aitortzen dute telebistak baduela bere funtzioa eta baduela bere erabilera. Klaro, batez ere seme-alaba gazteak dituen jendearen kasuan, ba, telebista da aisialdiaren sinonimoa. Telebista da “eguneko beharrak bete dituzu –egin duzu lana, egin dituzu erosketak, etxea garbi dago, umeak lo daude…– eta orain bai niretzeko edo guretzako tarte bat daukagu”. Eta tarte horrek hartzen duen forma da telebista, sofa eta telebista; bueno, zerbait ikusi. Behin eta berriro agertzen zen ideia deskonektatzeko edo.
KAZETARI NESKA. Zer ikusten dute bigarren talde honetakoek, 35-50 urte artekoek?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Ba, hemen diferentzia nabarmenenak –eta horrek ere harritu ninduen zer tradizionalak garen– emakumeen eta gizonezkoen artean ematen zirelako diferentzia handienak edukiaren aldetik. Batez ere, emakumeen artean, agian, joera handiagoa fikziorako, fikzio serielarako eta abar; eta gizonezkoen artean kirolak, argi eta garbi, informatiboak ere bai eta gero pelikula konkretu batzuk, ezta?
KAZETARI MUTILA. 50-65 urte artekoak.
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Erabilera askotako kutxa bat, erabilera askotako erreminta bat. Orduan hauentzat telebista izan daiteke erlaxatzeko, lo egiteko askorentzat –zuzenean telebista pizten da siesta bat botatzeko–, munduaren berri izateko zein ondokoarekin tarte bat pasatzeko edo, inkluso, ondokoa aguantatu beharrik ez izateko.
KAZETARI NESKA. Ja, ja, horretarako ere balio du, e?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Bai, bai.
KAZETARI MUTILA. Eta kasu hauetan guztietan kontsumoa da indibiduala edo oraindino jendea elkartzen da sofan zerbait ikusteko?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Ez, jendea elkartzen da oraindik. Egia da badagoela joera bat norberak ikusi nahi duena ikusteko, nahi duenean eta nahi duen lekuan. Hori bai egia da, batez ere, telebista bat baino gehiago sartzen denean etxean, badago joera, ba, “begira, zuk kirolak ikusi nahi dituzu, nik ez, orduan, ni banoa”. “Edo zuk kirolak ikusteko, ba, egin ezazu alde zure gelara”. Baina, ez, oraindik telebistak batzen du, eta asko, gainera.
Eta gero konpainia egitearen zera horrekin egia da bakarrik sentitzen den jendeari ere konpainia handia egiten diola. Hori ikusten da, adibidez, nagusien kasuan.
KAZETARI MUTILA. Hori da, 65 urtetiko gorakoetan hori igartzen da gehiago?
XABIER LANDABIDEA IKERTZAILEA. Bai. Guztietan, e, bai gazteetan, zein helduetan zein nagusietan konpainia egitearen edo apur bat laguntasunaren ideia oso presente agertzen da. Irratiarekin batera, irratiak ere bai. Pertsona nagusienen kasuan hau argi eta garbi adierazi didate. Parte-hartzaile batek aipatzen zidan, telebistarik gabe tontotuta biziko liratekeela. Ba, agian, egoitza batean daudelako, edo osasunez ez daudelako ondo ezin dutelako kalera nahi beste irten, bueno, telebista dela, nolabait, mundura eta besteengana irekitako leiho bat.
