Albiste bitxiak

Komunikabideetatik jasotako lau berri bitxi kontatzen dira hemen. Ez dira asmatuak, baina bai harridura sortzen dutenak. Euskadi Irratiko Faktoria saioko gonbidatuek komentatzen dituzte bitxikeria horiek euren artean.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1.Mendizale frantziar batek harribitxiz betetako altxor bat aurkitu du.
ESATARIA 2. Um. Bueno, printzipioz geratzen da horrela, “Piratas del Caribe”, horrelako historia…
E1. Horrelako historia politen bat ez? Baina ez da Ainarak komentatu digun Polinesiako isla batean gertatu, baizik eta Mont Blanc-eko glaziar batean.
E2. Begira!
E1. Eta esango duzue: “Non arraiotik atera da hor kutxa bat, ba, bueno zafiroak, rubiak…
E2. Bitxiz betea.
E1. Esmeraldaz osaturiko kutxa bat. Ba bueno, nonbait duela mende-erdi bat edo Indiara, edo Indiara, edo Indiatik zetorren abioiren bat erori, eta bertan geratu hori! Ez dakiguna da, hor izaten dira eskeleto batzuk beti kutxari helduta eta…
E2. Bai. (barreak)
E1. Haiei kendu behar zaiela. Ez dakigu kasua hau izango ote zen.
E2. Mont Blac-en.


E1.Goazen beste batekin.
E2. Beste bat.
E1. San Franziskoko emakume batek 10.000 dolar, gutxi gorabehera 7.500 euro eskaini ditu bere biziko gizona aurkitzea, aurkitzeagatik edo aurkitzen dionarentzat batez ere.
E2. A, ez dauka erraza gauza, e? 7.500 euro zure, zeure biziko gizona aurkitzeagatik asko, asko da, ez?
AINARA. Bai.
E2. Asko?
E1. Bueno asko; asko batzuentzat bai behintzat.
E2. Bai.
E1. Bueno, urteak aurrera zihoazkiola ikusirik, ba bueno, txoke-plan bat edo antolatu du, bere lagunen artean ba informazio hau banatu du, eta norbaitek lortzen badu gizon batekin ezkontzea kasu honetan, ba berari emango dizkio 7.500 euro hauek.
E2. Nik, niri burura etortzen zaidana da. Ez dakit honek garantiarik izango duen, ez? Alegia, ezkontzea, jarri dezagun erdia, 3.000 euro…
E1. Bai.
E2. 3.200 euro. Berdin dio. Baina handik urtebetera emango dizkizut beste 1.000 eta aurrera jarraitzen badu, orduan…
(barreak)
A. … beste puska.
E1. Kopuru, kopuru guzti hori…
E2. … osatuko dugu. Bale.

E1. Bueno, goazen beste batekin.
E2. Beste batekin.
E1. Ile-apaintzaile batek..
E2. Bai.
E2. Bezeroak, begiak, zapi batekin estaltzen zituela aprobetxaturik musu ematen zien.
(barreak)
E1. Bueno, Japonian gertatu da, nola ez,
E2. Nola ez!
E1. …eta ba aprobetxatzen zuen, ba nik ez dakit, begietako poroak edo irekitzeko, toallatxo bat jartzen zien begietan, eta bezeroak esaten du halako armiarma-sare bat nabaritu zuela ezpain aldean, baina halako batean, kuriositateak bultzata, zapia kendu, eta hor ikusten du ba ile-apaintzailea zela  
E2. … japoniarra…
E1. … berari musu bat ematen…
E2. … musu bat ematen. Bai

OFF AHOTSA. Asteko, asteko, harribitxia.
E1. Harribitxia: horrela deitu diot pixka bat…
E2. Harribitxia.
E1. Bai. Berezitasun berezi bat emateko honi. Bai? Bueno, gertatu al zaizue sekula egoera hau?
SEMEA. Ama, non dago nire kiroldegiko txartela?
AMA. Ez zekiat. Kajoian.
S. Ez. Hemen ez dago.
AMA. Ez. Hortxe “zagokela”.
S. Ama, begira eta begira nago. Hemen ez dago.
AMA. Ni joaten banauk. Ni joaten banauk.
E1. Ikusiko duk.
S. Non? Non dago?
AMA. Eta, eta, hau zer da?
S. Joder, ama, orain arte hori ez zegoen hor.
AMA. Kozka egingo dik!
S. Seguru zuk jarri duzula!
AMA. Zenbat aldiz esan diat kajoia irekitzeaz gain begiratu egin behar “dukela”?
E1. Bueno, ze tipikoa! Ze tipikoa!
E2. Nori ez zaio gertatu hori? Bai.
E1. Bueno, ba ez da, ez da, ez da holako tontakeria bat. Brooklyngo College Unibertsitateak eramandako ikerketa baten arabera esaten du, eboluzioaren eraginez gertatzen dela gauza hau.
E2. Hau da.
E1. Emakumezkoek nonbait urtetan eta urtetan ba fuituak eta antzerakoak jasotzen pasa zaretenez, ba nonbait, aldameneko, edo gertu duzuen guztia askoz hobeto ikusten omen duzue…
AINARA. Ni erdi-gizona naiz orduan.
E2. A bai?
E1. Bueno, zuk orduan izango duzu tunel-ikusmena deitzen diotena. Hau da albokoa ez dutela ikusten, eta aurre-aurrean ikusi behar dutela behar dutena. Hori da gizonezkoek dutena.
Bueno, pues hau da pixka bat gaur bildu dudana. Eta bueno, kuriosidade bezala hau iruditu zait. Hurrengoan amak hau esaterakoan, ni joaten banaiz…
E2. Bai.
E1. Esplikatu zergatik den zuk ez ikustearena. 
E2. Zergatik gertatzen den hori. Bai. Bai.

B1
2013-10-03
16235990
00:03:44
12781