Dokuteka
Emakume bilbotarrek gizonek baino 2 ordu gehiago eskaintzen dizkiote etxeko lanei
Bilboko Udalak gaur kaleratu ditu datuak, martxoaren 8ari, emakumearen nazioarteko egunari begira. Oraindik lan handia egin behar da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko.
Emakumeek hiru ordu eta erdi egiten dituzte etxeko lanetan. Gizonek, aldiz, ordu eta erdi besterik ez.
Bilbon egindako gizarte-ohiturei buruzko ikerketa batek dioenez, emakumeek hiru ordu eta erdi egiten dituzte etxeko lanetan. Gizonek, aldiz, ordu eta erdi besterik ez.
Kaleko gizona 1.- Ba nik, garbiketak, adibidez, larri ez ditut egiten, ez zait larregi gustatzen, baina erosketak eta beste lan batzuk nik igual nik egiten ditut gehiago berak baino.
Kaleko emakumea 1.- Momentuz gutxi, baina orain etxetik joango naiz eta egin behar dut nik guztia.
Horrez gain, etxekoen zaintzan ere emakumeek denbora gehiago ematen dute. Gizonezkoek baino berrogeita bost minutu gehiago, alegia.
Kaleko emakumea 2.- Nire ustez, dena aldatzen ari da, eskerrak, baina oraindik emakumeek horrelako lanak egiten dituzte.
Soldatetan ere, ezberdintasunak nabariak dira.
Emakume batek berrogeita hamalau egun gehiago lan egin behar duela soldata bera irabazteko eta denbora partzialeko lanaldiak, batez ere emakumeei dagokiela.
Aldarrikapenerako arrazoiak daudelako, Ekin aldaketari lelopean martxoaren 8rako hiriko emakume-talde ezberdinekin batera ekitaldi ugari antolatu ditu Bilboko Udalak.
