Prostituta izan nintzen

25 urterekin prostituzioan lanean hasi zen emakume batekin elkarrizketa.

Nola hasi zen eta zer esperientzia izan zuen azaltzen digu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]


DANI: 25 urterekin diru-arazo batzuk dituzu eta
MAITE: Um!
D: erabakitzen duzu prostituzioan lan egitea izan daitekeela dirua azkar lortzeko...
M: Momentuan behintzat bai.
D: Momentuan behintzat.
M: Hala da, hala da.
D: Ez dakigu luzaroko izango zen, beharbada pentsatzen zenuen hiruzpalau hilabete egongo naiz eta utzi egingo dut. Gurasoen etxean bizi zinen
M: Bai.
D: ala bakarrik?
M: Ez. Gurasoen etxean bizi nintzen, baina, beno, egia esan, nire amarekin harremanak beti izan dira zailak, eta beno, berarekin ere, beno, gertatu zen halako asunto bat, anaia baten...
D: Gorabeherak...
M: medioz, eta amak esan zizkidan... esan zidan egun hartan beti nirekin arazoak zituela, ez? Eta beno, esan nion, beno, ama, lasai, ni baldin banaiz arazoa, konponduko dizut, banoa, eta agur. Eta orduan, beno, bizitu, bizitu nintzen beste neska batekin, Loiolan, etxe batean, habitazio batean alkilatuta, eta horrela.
D: Beraz, zure lehen-lehen lan egunean amarekin haserretu, etxetik joango zinela aipatu eta lanera joan zinen.
M: Beno, lanera joan nintzen zergatik lehendik ere gutxi gora behera ja kontaktuak, lehen esan dizudan bezala, neska bat ezagutzen nuen, ezagutu... eta orduan banekien, hari deitu, eta banekin irekiko zidala bide hori, edo ate hori, ez dakit nola esan, ez? Aurreneko egun hori ez daukat oso garbi, zergatik hain nahastuta nengoen...
D: seguru al zinen eman beharreko pausuaz, eman behar zenuen pausu horretaz seguru...
M: ez. Ez. Eta denbora pasa eta gero askotan pentsatu dut, beharbada, igual, errazen aldera jo nuela, edo bide errazetik jo nuela.
D: Zer esan nahi duzu horrekin?
M: Ez egokiena beharbada. Baina beno, eginda dago eta...
D: Zein zen bide erraza, Maite?
M: Beno, bide erraza da zergatik, beno, egia da dirua erraz ateratzeko modua dela, eta garai hartan eta gehiago, eta ni euskalduna izatearekin oraindik ere errazagoa zen...
D: a bai?
M: Bai. Bai. Zergatik, beno, ez zen neska asko euskaldunik eta beno, jendeak, beharbada, igual, beno, ez dakit noraino... euskalduna izateagatik, edo akaso pertsona bera nolakoa den...
D: Edo biak. Edo biak, ezta?
M: edo biak akaso, bai. Bai. baina Beno ni nola ni jende askorekin, euskaldun jende askorekin egoten nintzen: baserritarrak eta abar. Orduan, beroiek ere askoz ere, hobeto ere sentitzen ziren: "beno, oi,  euskalduna!", halako...
D: Um, um!
M: Ez? Beno. Bai.
D: Um, um!
M: halako berezi bat beroientzako, kontxo, hemengo neska!        
D: eta lehen egun horietan etxera joaten zinenean zer pentsatzen zenuen? Ondo egin dut, lan hau ondo egin dut? Eta hau hilabete gutxi batzuk eta utzi egingo dut.
M: Ez. Pixka bat, pixka bat galduta nenbilela uste dut. Horrela oroitzen dut orain, ez? Pixka bat galduta nenbilela. Bakarrik akordatzen naiz, etxera ailegatzen nintzen, esertzen nintzen, dirua ikusten nuen, eta joder, ez nuen sekula pentsatuko horrenbeste diru irabazi, irabaztea bazenik, horrela, gau batean edo ordu batzuetan, ez? Hori bai daukat beti grabatuta bezala, ez? Eske, nengoen harrituta bezala, ez? Horrenbeste diru irabaztea?
D: Eta hori zer egiten zen, tentagarria?
M: Bai, bai. Klaro. Azken batean dirua, diruak mendua mugitzen du, ez?
D: Kliente batekin, eta diot kliente hitza, bezero, kliente batekin diruaren truke oheratu zinen lehen egun hura nola gogoratzen duzu? Gogoratzen baldin baduzu?
M: ai, eske esan dizut, ez daukat oso garbi, halako nahasketa bat bezala, urduri nintzen, eta nahiko zaila egiten zait, ez? Edo beharbada ez dut gehiegi igual akordatu nahi ere. Beno, galdera balitz sentsazio onak edo txarrak, esango nuke txarrak, esango nuke.
D: Txarrak zergatik, hori baldin bazen zuk e...
M: ez dakit zergatik, beti, eske beharbada prostituzio aldetik dago gauza txarra dela esan digute, eta beharbada horrek markatzen duelako ere bai, ez? Orduan esaten duzu dirua irabazten dut, baina zer edo zer txarra eginda.
D: baina zuk diruaren truke gizon batekin oheratu zinen lehen egunean sentsazio berdina al zenuen, zerbait txarra egin zenuela?
M: Momentu horretan seguru aski ez nuen hori pentsatu ere, dirua behar nuen eta nola dirua behar nuen ezin nuen gehiago pentsatu. Behar nuen eta ez nuen gehiago pentsatu ondo ari nintzen, gaizki ari nintzen. Behar nuen eta "tira para adelante".
D: Um, um! Lanera joateko mentalizatuta joaten al zinen lanera? Hau da nire lana eta...
M: Bai.
D: Bai.
M: Bai. Bai.
D:  Mentalizazio lan hori nola egiten da, Maite?
M: Beno, um, ailegatzen da ordua eta esaten duzu: "Beno, aber, lanera noa, lana egin behar dut, eta kito!". Ya está. Eta orduan, beno, pues ez dut esango beste lantegi batean bezala dela, baina beno, beno, igual, igual bai, esaten duzu: "arratsaldeko bostak dira, esaten duzu, aber, apaindu behar dut lanera joateko, seiak laurden gutxitan nire kafetxoa hartzen nuen, ohitura bat bezala zen, nire kafea hartu, eta beno, seietarako lanera, txintxo-txintxo,  pues lanera. Orduan sartzen nintzen, eta beno, ya está, egin beharra dago eta egiten nuen, eta bukatzen nuenean, etxera, eta "beno, ni naiz, nire bizitza da, eta bihar arte".  
D. Um, um!
M: Bai.
D: Zer-nolako giroa  bizi da putetxe batean, esan dut kliente, neskak ere hor zaudete, ez dakit mutilik egongo ote zen, nagusia... Zer-nolako giroa sortzen da bertan, ez dakit, mesfidantza da nagusi, giro ona egoten da zuen artean...
M. Beno...
D: Sartuko bagina putetxe batean zer giro, zer giro aurkituko dugu?
M: Nik horretan uste dut nahikoa suertea izan dudala. Ez ditut horrela, giro txarrak bizitu lanean ari nintzela, zergatik orduan ez ginen gainera asko, ez zen lokala handia, orain azkeneko urte hauetan oso lokal handiak sortu diren bezala, orduan zer ginen? Lau bost neska besterik ez ginen, beno, orduan, beno, alde horretatik ez dut nik bizitu giro txarrik, nahiko anbiente jatorra genuen, beste neska bat ere bazegoen, euskalduna zen... Jende gehiena batez ere, hamarretik igual bederatzi esango nuke euskaldun jendea sartzen zen, eta alde horretatik, giro, bai ona, ona. Jende jatorrarekin egoten ginen eta alde horretatik ez daukat e...
D: oroitzapen txarrik.
M: Ez. Ez.
D: Eta sartzen ziren klienteek zer bilatzen zuten: sexua, hitz egitea, kopatxo batzuk hartzea?
M: beno, aber...
D: Zer da bilatzen zutena?
M: Igual anbiente hori ezagutzen ez duen pertsonak pentsatzen du ba gizonak joaten badira putetxe batera sexu bila joaten direla.
D: Horregatik galdetzen dizut, e?
M: baina ez da egia. Beno ez da egia, nik behintzat, nik ikusi dudan aldetik, ezta? Batzuk bai, egia da sexu bila joaten direla, noski, baina ez denak, beste asko joaten dira elkarrizketa, edo bere pixka bat, barruak pixka bat
D: Hustutzera...
M. Hustutzera, zergatik etxean igual ere beharbada emaztearekin, beno, badakizu, denek dauzkate beren problemak, eta emazteak ez du entzuteko gogo handirik edo, eta batzuk bai, azkenean, pertsona askorekin lortzen da konfiantza bat ere, konfiantza bat ere, eta orduan askotan ba... Nik uste dut beraiek, gizonak, batzuk behintzat, lagun bezala hartzen dizutela [zaituztela], baina badakite dirua ordaindu behar dutela, zergatik bestela, ez diezu entzungo, ze zure denbora eta zure lana da, eta elkarrizketa horren...
D. truke...
M. truke, dirua ordaindu behar duela, ez?
D: um, um!
M: baina askorentzako eta askorentzako, zergatik urte asko pasatu dira, eta oraindik ere nik, beno, garai hartan ezagututako gizonezkoak oraindik ere beno ezagutzen, o sea, ikusten ditut, eta beno, kasu egiteko garaian, ikusten garen garaian: "kaixo, hombre, aspaldiko!" Eta ez? Kalean beste edozein...
D: lagun bezala...
M: lagun bezala, ez?

Interesatzen zaizu



B2
2007-04-03
16233277
00:08:05
5063