detalle dokuteka-generico-fitxa

Prostituzioa legeztatzeaz

Irratsaio bateko solasaldian prostituzioaz ari zirela, gizonezko batek prostituzioaren legeztatzearen alde hitz egin zuen.

Pasarte honetan berak esandakoak jasotzen dira.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Baina bistan dena da hemen inork ez diola zezenari adarretatik heltzen, ze Kongresuak, esate baterako, bizkar eman zion prostituzioa arautzeari.   

Esataria 2. Eta nik uste hor dagoela gako nagusietako bat, ez? Ez dakit arautzea edo, finean, bai Maiterekin eta bat Ainhoarekin bat egonik, honbre, nik kasu honetan, agian gizonezkoa naizelako edo, gauzak igual beste leku batetik(an) edo baita ere inguruan beste errealitate batzuk eta ere ikusten dituzulako, ni bat nator gaur egungo egoera jasanezina dela, gehiegikeriak izugarriak direla, prostituta gehienek ez dutela lan hori egiten bere kabuz edo berak kontzienteki erabaki hartu duela, benetan lotsagarria dela hainbat prostituta dauden egoera… Hori guztiarekin bat nator, eta berez, prostituzioaren mundu ilun eta ilun horrekin ni, niri behintzat izugarrizko distantzia eragiten dit, ez? Eta ez dit inolako erakargarritasunik, eta harritzen nau norbaiti mundu horrek guztiak [mundu hori guztia] erakargarria izatea, ez?   

Baina aldi berean iruditzen zait. Ez dakit hau, orain esango dudanak, ez dakit esplikazio antropologikoak edo beharko ditugun horretarako, baina ia-ia esan dezakegu zerbaitegatik esaten da prostituzioa dela lanbiderik zaharrena, ez? Ez dakit giza kondizioarekin batera d(ih)oan zerbait dela, den. Ez ote den ala ez, zergatik(an) (zeren) egia da baita ere itxuraren gizarte honetan, bizi garen honetan-eta, ba, hainbat, batez ere, gizonezkook-eta, emakume batekin harremana izateko beste modurik ez daukatela. Eta, eta hori, horri ere erreparatu beharko diogu. Alegia, guztiz bat. Nik juxtu kontrakoa egingo nuke. Ez dakit horrenbeste eskatu ez kontsumitzea, baizik eta hori, prostituzioan aritzen diren emakume eta gizonezkoei ba ez dakit, jainko eta jainkosen pareko tratua ematea. Zergatik (zeren) iruditzen zait egiten duten zerbitzu soziala benetan izugarria dela, eta ez da, ez da inolako, inolako txorakeria hori. Nahi dut esan, benetan iruditzen zait ni beraien azalean jartzen saiatzen naizen bakoitzean, zergatik (zeren) jarri ezin zaitezke jarri, benetan izugarria iruditzen zait pairatu behar izaten dutena askotan, baina baita ere eskaintzen dutena, eta, eta horrekin ba zoritxarrez gizakia, ba batez ere gizonezkook ditugun instintu horiek eta, batez ere sexuarekin eta, seguru ba asko ez garelako helduak oraindik sexualki, eta horren... gizarteak berak eragiten dizkizun presioengatik-eta, nik uste dut eztabaida berez kontsumoa ez eskatzea baino askoz ere konplikatuagoa dela. Eta, berez, bat etorriaz egin duzuen analisi guztiarekin, iruditzen zait nahikoa hankamotz geratzen garela horretan. Errealitatea askoz ere konplikatuagoa dela eta baita ere erreparatu beharko geniokeela zer gizarte-modelo daukagun, zer, sexuen arteko zer harreman ditugun eta batez ere, ba, bueno, nik uste dut epe motzera, edo behintzat halako soluzio bat emateko, oso interesgarria izango litzatekeela behingoz bermatzea prostituzioa egiten dutenen eskubide guztiak, eta esaten dizut, ez dakit jainko-jainkosen pare jarri, baina behintzat duintasun bat bai eman profesio horri, ba, bueno, egin nahi duenak egin ahal izateko behintzat, eta egin nahi ez duenak, jakina, ahalik eta bide guztiak eman hori uzteko.     

detalle2

Dokuteka

B2
2008-01-30

x61pRelaContWAR

  • Lizaso , Mikel
16233222
00:03:15

x61pViewCountWAR

4435

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR