Atzerritik etorri eta euskara ikasten

Poloniar, paristar, bretoi eta Dominikar Errepublikatik etorritako batek euskara ikasten duten esperientziaren berri eman dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan.

Entzungai honen transkripzioan, denborari lotutako hitzak eta esaldiak kolore horiz azpimarratuta aurkituko dituzu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OSKORRI.

Goizero, goizero,

AEKn bezero,

Batzuetan ero,

Besteetan bero,

Baina ez dut milagro

Handirik espero.

ESATARIA 1. Emily, Kata, Tomas eta Julia dira. Emily bretoia da, Kata poloniarra, Tomas paristarra eta Julia Dominikar Errepublikakoa.

ESATARIA 2. Beno, euskara ikasten noiz hasi zinen?

EMILY. Ba etorri eta …

ESTARIA 2. Eta berehala…

EMILY. Orduan, bost urte, ia bost urte. Hasi nintzen ikasten, eta jarraitzen diot idazteari eta hori…

EMILY. Bai.

ESATARIA 1. Nola esaten da poloniarrez, “egun on”, adibidez?

KATA. Egun on, dzién droby.

ESATARIA 1. Iepa! Nork errepikatuko du?

ESATARIA 2. Ni ez naiz ausartzen.

ESATARIA 1. Ni bere (ere) ez, e?

ESATARIA 2. Bai, beno, Kata, noiztik ari zara zu euskara ikasten?

KATA. Benetan ba duela bost hilabete, baina txikitan zer edo zer entzun nuen, eta astero behin ere ikasi nuen pixka bat eskolan, hemen, Bilbon. Eta orain duela, duela bost hilabete hasi nuen benetan, eta hemen nago, Maiz…

ESATARIA 1. Zer egiten duzue Maizpiden? Kontaiguzue pixka bat Maizpideko bizimodua nolakoa den.

TOMAS. Ba egunero daukagu sei ordu klasean, eta…

ESATARIA 2. Egunero sei ordu.

TOMAS. Bai. Lau goizetan eta bi bakarrik arratsaldean.

ESATARIA 1. Emily, zuk Lizardi euskaltegian, Bilbon.

EMILY. Bai.

ESATARIA 1. Eta zer moduz?

EMILY. Oso ondo. Baina batzuetan zaila da ba egunero joatea, ezta? Ze klaseak on-onak dira, baina hori, altxatu behar da eta.

ESATARIA 1. Ya.

EMILY. Baina egunero bi ordu egiten dugu.

ESATARIA 1. Bi ordu. Kata, Julia, zer du..? Euskara hizkuntza zaila da ikasteko? Zuei zaila gertatu zaizue?

KATA. Hasieran bai, baina momentu honetan nire ustez ez…

ESATARIA 1. Bai?

JULIA. Niretzat aditzak bakarrik.

ESATARIA 1. Aditzak.

JULIA. Aditzak. Ze bestea ba nahiko ondo…

ESATARIA 1. Ya. Zailena aditzak..

JULIA. Zailena aditza. Bai. Bai. Bai.

ESATARIA 1. Emilyk ere buruarekin baietz egiten du: aditzak zailenak.

EMILY. Bai. Ados nago.

ESATARIA 1. Paradigmak ikastea. Nor-nori-nork eta nor-nork eta nor-nori…

EMILY. Natzaizu eta…

ESATARIA 1. Jesus! Aditz trinkoak eta. (barreak)

EMILY. Oraindik ez dakit.

ESATARIA 1. Hori da gauzarik zailena, aditzena, ezta? Deklinabidea zer?

JULIA. Ba!

ESATARIA 1. Ba zer da?

JULIA. Zailena.

ESATARIA 1. Deklinabidea zailena zuretzat.

EMILY. Bai?

JULIA. Bai. Bai. Bai. Nahasten naiz.

ESATARIA 2. Emilyrentzat ondo deklinabidea.

EMILY. Bai. Alemaniera ikasi nuen eta orduan, ez dira bezalakoak,baina ez dakit, ulertzen duzu. Ba hori, norekin, ba amarekin eta logikoa dauka eta… ondo. Euskara…

ESATARIA 2. Bai. Kata, zure kasuan, zu poloniarra zara. Poloniarrak eta polonierak eta euskarak badute antzekotasunen bat edo antzik badaukate edo…

KATA. Beno, deklinabidea daukagu bere (ere) bai, baina, baina besterik ez.

ESATARIA 2. Besterik ez.

KATA. Besterik ez.

ESATARIA 2. Ya.

ESATARIA 1. Beno beraz, zailena aditza, deklinabidea ere nahiko zaila, ezta Julia?

JULIA. Niretzat bai.

ESATARIA 2. Eta bestela?

JULIA. Pues…

ESATARIA 2. Beste zerbait?

JULIA. Ez dakit. Beno, idazlana egitea… Bai. Bai. Bai.

ESTARIA 1. Idazlanak egitea da zaila.

JULIA. Bai. Bai. Bai. Bai.

ESTARIA 1. Ya.

JULIA. Bai. Bai.

ESTARIA 2. Bai.

ESTARIA 1. Idazlanak egitea edonor, edonorentzako dira zailak e ! batzuetan.

JULIA. Bai.

ESTARIA 1. Gaiaren araberakoa beti.

JULIA. Bai. Egia.

EMILY. Bai.

ESATARIA 2. Idazlanak egunero egin behar izaten dituzue Maizpiden?

JULIA. Bai

ESATARIA 2. Bai e?

JULIA. Bai. Bai.

ESATARIA 2. Adibidez atzo bertan zeri buruzkoa egin zenuten, Julia?

JULIA. Atzo, internet, internetari buruz. Bai.

ESATARIA 2. A bai?

ESTARIA 1. Esfortzu handia da zuentzat euskaraz hitz egitea? Asko pentsatu behar duzue? Buruak lan asko egin behar du aditzak bere tokiann jartzeko, deklinabidea bere tokian jartzeko? Emily!

EMILY. Bai. Batzuetan bai. Ordena oso desberdina denez, ba batzuetan esaldia, hasten zara, hasten duzu eta gero dena aldatu behar duzu eta hau pixka bat, ez dakit.

ESTARIA 1. Um!

EMILY. Batzuetan zaila da. Baina ba askotan hitz egiten dut lagunekin eta hori. Orduan…

ESTARIA 1. Bai.

EMILY. Ohituta bazaude….

ESATARIA 2. Hori da.

ESATARIA 1. Behin euskaltegitik aterata zuen bizimodua euskaraz egiten duzue?

EMILY. Bai. Noski. Bestela. Bale, egunero egiten dugu klasean baina bi ordu ez da, ez da asko, orduan, bai, hitz egin behar da dendetan, lagunekin, tabernetan, noski.

ESATARIA 1. Bai. Zuen kasuan, Julia, Kata, Tomas, Maizpidetik kanpo badituzue lagunak eta ezagunak euskaraz hitz egin ahal izateko?

TOMAS. Bai, lagun batzuk bai. Eta nire familian nire amatxi euskaldun zaharra da, ba momentuz ??? Eta bestela lagun batzuekin bai.

ESATARIA 1. Hitz egiten duzue…

ESATARIA 2. Adibidez, denda batera sartzen zaretenean lehendabiziko hitza beti euskaraz egiten duzue ala itxoin egiten duzue ea dendariak ba ote dakien euskaraz. Edo zer egiten duzue? Emily, zer egiten duzu zuk?

EMILY. Ez dakit. Batzuetan ez naiz hain ausartia, eta gazteleraz egiten dut eta gero…

ESATARIA 2. Bai.

EMILY. Pentsatzen dut: “ e, txarto egin duzu!. Euskaraz egin behar duzu”. Eta gero, bale, aldatu ahal duzu, baina…

ESATARIA 2. Bai.

EMILY. Batzuetan ikusten badut ba hori, euskaraz dakitela eta hori, ba bai noski! Euskaraz.

ESATARIA 2. Orduan bai gustura, ezta?

ESATARIA 2. Bai.

ESATARIA 1. Kata, zuk zer egiten duzu denda batera sartzen bazara, eta lehendabiziko hitza, lehendabiziko esaldia euskaraz…

KATA. E, bai, saiatzen , saiatzen naiz bankuan edo dendan, baina gure lagunen artean ez daukagu ohiturarik ba euskaraz hitz egiteko. Denok dakigu euskara eta azkenean zaila da pixka bat, ze Bilbon, pixka bat zailagoa da…

ESATARIA 1. Zailagoa da.

KATA. Bai. Bai. Bai.

ESATARIA 1. Um.

ESATARIA 2. Zuen jaioterria eta Euskal Herria konparatuta zertan gara diferenteak?

EMILY. E gero… ez dakit. Koadrilak oso desberdin. Koadrila kontzeptua oso desberdina da. hau bai niretzat…

ESATARIA 1. Um.

EMILY. Galizian ez zegoen. Ni Galizian bizi nintzen eta ez zegoen horrelako kontzepturik. Hori, zure koadrilarekin egon behar duzu, eta hori niretzat oso bitxia da.

ESATARIA 2. Koadrila…

ESATARIA 1. Koadrila eta poteoa eta hori ez. Poteoak asko deitzen dio…

EMILY. Hau ere desberdina da. Baina hau Galizian ere bai egiten da, noski!

ESATARIA 1. Bai.

ESATARIA 2. Kata, zure kasuan ze alde dago Polonia eta Euskal Herriaren artean? Zertan ikusten dituzu desberdintasunak?

KATA. Beno, eguraldiaren aldetik, Polonian hotz handia egiten du. Eta beno, eta hemengoa niretzat hobea, hobea da ziur.

ESATARIA 1. Um.

KATA. Eta gero, koadrila ere bai, baita. Polonian koadrila daukagu ere bai. Eta hori antzekoa da nire ustez.

ESATARIA 1. Bai. Janaria Poloniaren…?

KATA. Hemengoa. Hemengoa.

ESATARIA 1. Hemengoa, bai e?

KATA. Hemengoa. Bai.

ESATARIA 1. Bai. Oso seguru esaten duzu e?

KATA. Bai. Bai. Bai. Asko gustatzen zait.

ESATARIA 1. Bai e? Hemengo janaria nahiago duzu. Polonian zer jaten da ba, okerrago?

KATA. Ez. Baina bakarrik patata eta haragia eta.

ESATARIA 1. Patatak eta haragia jaten da Polonian.

KATA. Askoz sinpleagoa da janaria Polonian. Hemen… bai.

ESATARIA 2. Hemen bazkaloste luzeak eta izaten ditugu…

ESATARIA 1. Hemengoa nahiago dut. Janariaren aldetik ba…

ESATARIA 2. Hemengo ze gustatzen zaizu? Ze janari gustatzen zaizu hemengoa?

KATA. Pintxoak…

ESATARIA 2. Pintxoak!
KATA. Bai. Tortillak edo, edo haragia nola eginda dagoen, eta hori…

 

 

--- Kolore horiz azpimarratutakoak denborari lotutako hitzak, esaldiak dira.

A1
2010-03-05
16232986
00:07:22
8768