Dokuteka
100 urteko dendez harro
Ez da ohikoena, baina Tolosan bai. Gaur egun, Tolosan, 100 urte baino gehiago dituzten 24 denda txiki daude zabalik. Harro egoteko modukoa al da?
Tolosarrentzat bai behinik behin. Edozein modutara, denok dugu geure herrian zertaz harrotua, ezta?
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
Kazetaria. Bilbotarren antzera Gipuzkoan, tolosarrak ere beti omen daude, omen gaude Tolosa goraipatzen. Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketaz harro eta Txotxongiloen Museo eta jaialdiaz harro. Babarrunaz harro, herriko gozogintzaz harro, eta nola ez, Inauteriaz harro.
Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan zelako harro, gauza askotaz harro eta orain, merkataritzaz harro. Izan ere, ze udalerrik ditu gaur 100 urte baino gehiagoko 24 denda, ba Tolosak.
(txilin-hotsa)
Hauxe da gaur egun Gabilondo zapata-dendara sartzean entzuten dena. Harro Marixaskun eta Marixabel jabeek 1874ko faktura zintzilikatu dute dendako paretan. Boinas Eloseguiren fundatzailearen enkargua.
Emakume dendaria. “Para Don Antonio Elosegui, un par de botines, hechos a medida, de cabretilla”: 80 erreal.
Kazetaria. Izan ere, XIX. mendean zapatak neurrira egiten ziren.
Emakume dendaria. Egin ziren “zapateros medidistas”. Eta denbora haietan 12 langile, pentsa ezazu, denbora haietan nahiko negozio dezentea, pentsatzen dut, ezta? Eta esaten zuten, beti izaten zen neurrira, eta konponketak.
Kazetaria. Gabilondo, 1834koa eta 1885ekoa, Amiano jostailu-denda. Bertan, 100 urte dituen kobratzeko makina mantentzen dute oraindik. Jabea, Juan Carlos, harro birraitonaz.
Juan Carlos dendaria. Hemen saldu da denetatik. Nire birraitona, bere lana zen, praktikantea. Hor egiten zuen, hortzak atera, injekzioak sartu, eta gero saltzen zuen zakuko tela, erregaloko gauzak eta… Bai. Bai. Bai. Nik hemen ezagutu ditut kuleroak eta galtzontziloak eta dena.
Kazetaria. Garai hartan egun osoa egiten zuten dendan.
Emakume dendaria. Jaio gara zapata tartean, eta dena izan da zapata tartean. Bakarrik, lo egitea joaten ginen gora, o sea, porke, lehenago hemen sukaldea eta dena izaten zen, hemen dena.
Kazetaria. Negozioa asko aldatu da.
Juan Carlos dendaria. Apuntatu, liburu bat genuen; ni hasi nintzenean liburu bat zegoen eta gero pagatzen zuten pixkanaka. Bankuek bezala egiten genuen.
Baina hori ja kendu zen 1983an, hor kendu zen, udaldiak izan zirenean dena kendu zen. Apunte kristoren pila zegoen eta inork ez zuen esan ea zer zor duzun . Eta orduan aitak eta nik esan genuen, akabo!
Kazetaria. Tolosa ere aldatu da.
Emakume dendaria. Egin zutenean Leitzarango autobia hori, orduan bai igarri zen, zergatik jende asko etortzen zen hona: Leiza, Areso… Asko.
