detalle dokuteka-generico-fitxa

Janari txinatarra ala japoniarra nahiago?

Ekainaren 18a sushiaren nazioarteko eguna da. Zuk gustuko al duzu txinatar janaria? Eta japoniarra? Jakingo al zenuke esaten sushia sukaldaritza txinatarrekoa ala japoniarrekoa den? Entzun irratsaioa eta jakingo duzu erantzuna.

Irratsaio honetan, sukaldari batekin eta kaleko jendearekin hitz egin dute, gure artean gero eta presentzia handiagoa duten sukaldaritza horiei buruz.

Irratsaioa ororik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA 1. Orain gutxi arte, zaila zen Euskal Herriko kaleetan topatzea, baina badirudi pixkanaka hori ere aldatuz doala. Eta azken urteetan, gure hirietan, txinatar eta japoniar jatetxe ugari zabaldu dira. Hala, urrutiko jaki hauek jendearen interesa pizten hasi dira, baina ezagutzen al ditugu jaki hauek? Biak urrunekoak dira, atzerrikoak, baina zaku berean sartzen al ditugu askotan?
KAZETARIA 2. Ba galdera horiekin jaitsi da Maitane, jaitsi zara, eta galdetu diozu jendeari ea gai ote diren, garen, japoniar eta txinatar jakiak bereizteko. Ba al gara gauza Japoniako eta Txinako jakiak bereizteko? Entzun zer dioen jendeak kalean.
KAZETARIA 1. Gai al zara txinatar eta japoniar jakiak bereizteko?
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 1. Gauza batzuk bai, uste dut. Sushia japonesa da, arroz 3 delicias txinatarra, adibidez. Gauza batzuk bereiziko nituzke. Beste batzuk, seguru asko, ez.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 2. Bai. Japoniarra finagoa iruditzen zaigu.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 3. Bueno. Jakin, jakin ez. Nire ustez, pentsatzen dut bereizten ditudala. Adibidez, uste dut japoniarrek asko erabiltzen dituztela produktu gordinak, ez?, sukaldatu gabe. Txinatarrek ez dakit, ez dut uste.
KAZETARIA 1. Beraz, jaki hauen etorria Txinatik dator, eta Japoniak egin du nolabait Txinari, bueno ba, ideiak hartu eta bere egin.    
AITZOL ZUGASTI SUKALDARIA. Bai. Bai. Hori da. Hori da.
KAZETARIA 1. Eta esan daiteke japoniar jaki hauek, hemen behintzat, estimatuagoak direla, ez? Glamourrarekin gehiago lotuta daudela japoniar jakiak txinatarrak baino.
AITZOL ZUGASTI SUKALDARIA. Bai. Alde batetik, japoniarrek hobeto saldu dute, nik esango nuke, baina bereziagoak dira. Beraien prestaketak oso bereziak dira. Landuta daude. Txinatar jatetxera joaten garenean, karta % 90ean edo 99an badakigu zer den. Arroz mota bat, “rollito” batzuk. Prestaketak oso komertzialak dira, ez dago berezitasunik. Eta hona, Japoniako osagaiak hona etorri direnak, ba bueno, nik uste dut beste linea batetik d(ih)oala. Bai, egia da, hemen, Japoniako jatetxe batean denetarik dagoela, ezta? Beraiek asko baloratzen dute denboraldiko osagaia jatea, ezta?
KAZETARIA 1. Sushia japonesa da?
AITZOL ZUGASTI SUKALDARIA. Sushia japonesa da. Hori bai. Hori bai. Sushia, adibidez, orain ezagutzen dugun bezala sushia (orain sushia ezagutzen dugun bezala) modernoa da.
KAZETARIA 2. Bueno, eman dizkigu pista orokor batzuk bereizteko Txinako eta Japoniako zera, sukaldaritza. Eta garbi dago jaki guzti hauen sorrera berez Txinan dagoela eta japoniarrek gero hori ikasi eta perfekzionatu egin dutela, ezta?
KAZETARIA 1. Bai. Hori da. Hori da Aitzol Zugastik esan diguna. Txinatik datoz jaki hauek, japoniarrek prestaketa landuagoak dituzte.
KAZETARIA 2. Bai.
KAZETARIA 1. …bereziagoak dira, eta denboraldiko osagaiei ematen diete garrantzia. Eta orain, Manu,…
KAZETARIA 2. Bai.
KAZETARIA 1. …zuk bietatik zein duzu nahiago: japoniarra ala txinatarra?
KAZETARIA 2. Ona baldin bada, dena.
KAZETARIA 1. Dena.
KAZETARIA 2. Arroza zoragarri egiten dute txinatarrek eta hiru zapore horiek ondo lortzen badiduzte…
KAZETARIA 1. Bai.
KAZETARIA 2. Zoragarria da. Eta orain dela gutxi jan nuen miso salda japoniar izugarri bat. Japoniarrek, esan du Aitzolek,
KAZETARIA 1. Bai. Bai. Esan du.
KAZETARIA 2. …uste dut gauero hartzen dutela salda: gauero, gauero, gauero. Eta horregatik bizi dira gero hainbeste urte japoniarrak.
KAZETARIA 1. Bai.
KAZETARIA 1. Bueno, kalean jendeak zer esan dizu.
KAZETARIA 2. Ba begira. Entzun zer esan diguten.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 4. Japoniarra. Gainera, egon naiz Japonen, eta nik japoniarra. Bai. Hemen tipikoena da sushiarena. Hori bai. Baina han ere badituzte beste zenbait plater oso gozoak, eta onak, baina hemen ez dira oraindik saltzen edo eskaintzen.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 5. Japoniarra gehiago.
KAZETARIA 2. Gehiago gustatzen zaizulako.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 5. E, bai… Batzuetan Madrila joaten naiz, ez asko. Baina joaten nazienean aprobetxatzen dut hango japoniar batera joateko. Eta bueno.
KAZETARIA 2. Eta hemen Donostian ez duzu topatu Japoniako jatetxe hori?
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 5. Ez, ez dago. Donostian ez dago. Ez. Beste maila bat dago Madrilen.
HERRITARRA GIZASEMEA 1. Bai. Igual etxera eskatzen duzu, edo bueno. Asko zabaldu dira Donostian, eta horregatik gehienbat. Eta merke direlako ere bai.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 6. Txinatarra gustatzen zait. Japoniarra ez hainbeste.
KAZETARIA 1. Beraz, …
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 6. Beraz, bai txinatarretara noizean behin, oso noizean behin baina bai.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2017-12-13

x61pRelaContWAR

16177372
00:03:47

x61pViewCountWAR

5944

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR