Formenterako uhartea

Itxaso Mingoa bizkaitarra da, Leioakoa, baina orain Balear Uharteetako Formenteran bizi da, mutil-laguna horkoa delako.

Bilboko Athletic eta Formentera taldearen arteko futbol-partidaz arituko dira. Itxasok esaten du bihotza erdibituta daukala.

 

Futbolaz aparte, irratsaio honetan Itsasok kontatzen du nolakoa den Formentera uhartea: zer giro dagoen, zer leku dauden bisitatzeko...


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA 1. Gaur Kopako partida du Athleticek Balear Uharteetan. Eta Athleticek gaur Formenteran partida duela-eta pentsatu dugu uharte hori, isla hori hobeto ezagutzea. Itxaso Mingo leioarra da, eta bertan bizi da. Itxaso, kaixo!
ITXASO MINGO. Egun on.
KAZETARIA 1. Nolakoa da Formentera? Esplika iezaguzu, Itxaso, pittin bat.
ITXASO MINGO. Ba aber, da irla bat oso, aber, bai, da oso txikia. Baina badauka gauza handirik [asko] ikusteko.
KAZETARIA 2. Bereziki jendea imajinatzen dut udaran joango zela, orain lasai egongo dela ez?
ITXASO MINGO. Bai, klaro, orain ja jendea… Orain geratzen da jendea hemen, turistak, baina bueno, ja joan da, joan da bastante jende etxera, ja.
KAZETARIA 2. Eta zu noiz joan zinen Formenterara bizitzera?
ITXASO MINGO. Ba ni etorri nintzen urtarrilean, aurten.
KAZETARIA 2. Eta zergatik?
ITXASO MINGO. Ba begiratu, ze nire lagun-mutilak (mutil-lagunak) jokatzen du Formenteran, futbolean. Eta bueno, ba, nik ezagutu nuen Leioan pasa den urtean, eta bueno, ba pentsatu nuen, eta berarekin etorri nintzen hona.
KAZETARIA 2. Baina zure mutilak gaur Athleticen aurkako partida jokatuko du?
ITXASO MINGO. Bai.
KAZETARIA 2. A! Zure mutila nor da ba?
ITXASO MINGO. Bai. Gabriel Gómez.
KAZETARIA 2. A, orduan zu gaur, beharbada, Athleticen, Athleticen aurka egongo zara, Formenteraren alde.
ITXASO MINGO. Bai. Bueno, holan nago: bihotza zatituta pixka bat. Baina, bueno, bai. Gaur tokatuko zait Athletiken aurka egotea.
KAZETARIA 2. Eta zer esango zenioke Formenteran egon ez den norbaiti? Zergatik joan behar da Formenterara? Edo zer, zuk zergatik erabaki zenuen ba joatea? Zer pentsatu zenuen irla ezagutu zenuenean?
ITXASO MINGO. Ba begiratu, ez nuen ezagutzen Formentera, etorri nintzenean. Eta bueno, nik heldu nuen (ni heldu nintzen) neguan, eta hemen, klaro, neguan ez da geratzen inor. Tabernak itxita dagoz (daude), arropa-dendak bere (ere) bai, ez dago, ez da geratzen jendea kalean… Baina gero, badauzka leku oso, oso politak ikusteko: hondartzak… Badago Cap de Barbaria ezagutzen den faro handi bat. Eta ez dakit, da oso, oso lasaia. Sentitzen da bake asko (handia) hemen, irlan.

A2
2017-10-30
16176406
00:02:44
9596